(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak aurtengo udan gomazko piloten ordez hain kaltegarriak ez diren istiluen aurkako beste material batzuk erabiliko ditu osteguna, 2016.eko uztailak 14


Beaumont kontseilaria jaurtigai horiek debekatzearen alde agertu da Bruselan arriskutsuak izateagatik, bai eta lesioak eragiten dituzten polizia-jarduerak ikertzearen alde ere


Beaumont kontseilaria, irudiaren ezkerraldean, Bruselan egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Foruzaingoak uda honetan gomazko piloten ordez hain kaltegarriak ez diren istiluen aurkako beste material batzuk erabiliko ditu; horrenbestez, jaurtigai horiek erabiltzeari utziko dio Gobernua osatzeko Programa Akordioan jasotakoari jarraiki.

Hala eman zuen ezagutzera Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont kontseilariak atzo arratsaldez Bruselan emandako hitzaldian; baliabide horiek arriskutsuak direla azpimarratu du, kontuan hartuz "Espainian, gomazko pilotakaden ondorioz, bederatzi pertsona hil direla diktadura amaitu zenetik, eta beste 30ek begia galdu dutela1990. urteaz geroztik".

Bere agerraldian, Beaumont kontseilariak honen alde egin du ere: administrazio publikoek, polizia-jarduera baten ondorioz lesioak berriz sortzen badira, ikerketa "sakon, eraginkor eta bizkor bat egin dezaten gertaera guztiak argitzeko eta arduraduna identifikatzeko"; horrekin batera, "organo jurisdikzionalekin lankidetzan aritzea ahalik eta ardura handienarekin". "Organo publiko, judizial, administratibo eta polizialen konpromiso hori –aipatu du Beaumontek– erantzukizuna eskatu behar diren unera arte eraman beharko da ere".

Beaumont kontseilariarekin batera izan da Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkari Mikel Irujo, eta kontseilariak adierazi duenez ere, beharrezkoa da jarduteko protokoloak eguneratzea, eta agenteak trebatzea istiluen aurkako beste baliabide berriak erabiltzeko, "osotasun fisikoa eta herritarren bizitza arriskuan jar ez daitezen beraien zerbitzura eta babesteko daudenen aldetik".

Europako Parlamentuan izan den hitzaldian (gomazko piloten erabileran oinarritu da), Zientzia eta Teknologiaren Aukeren Ebaluazioari buruzko Europako Parlamentuko Agentziako ordezkariek (STOA) eta OMEGA fundazioko ordezkariek ere parte hartu dute. Gomazko piloten erabileraren aurkako kanpainetan beraien esperientzia kontatu duten talde eta erakunde sozialek ere esku hartu dute, esaterako: Iñigo Cabacas Gogoan Taldea (Euskadi); Stop Boles de Gome (Katalunia); eta Compaign to ban plastic bullets (Irlanda).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa