(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan sinatutako kontratuen % 95 aldi baterako dira, eta ia erdia astebete baino gutxiagorako ostirala, 2016.eko uztailak 15


Errealitate Sozialaren Behatokiak lan-prekarietatea handitu dela egiaztatu du, kontratatutako pertsonen kopurua jaitsi egin baita 2008. urtetik sinatutako kontratuak % 42 igo arren


Kontserba-fabrikako langileak

Kontserba-enpresa bateko langileak.

2015ean Nafarroan sinatutako kontratuen % 95 inguru aldi baterako izan ziren, eta haietatik ia erdia (% 43,5) astebete baino gutxiagokoak; 2008ko zifrak baino handiagoak dira, urte hartan izenpetutako aldi baterako kontratuak kopuru guztiaren % 89 izan baitziren, eta haietatik % 25, zazpi egun baino gutxiagorako.

Datu horiek Errealitate Sozialaren Behatokiak lau hilean behin egindako "TendenciaSs" aldizkari digitalaren bigarren zenbakitik ondorioztatzen dira, eta bertan agerian geratzen da Nafarroan urtean sinatutako kontratu-kopurua nabarmen igo dela: 2008ko 238.821etik 2015eko 339.000ra, nahiz eta iaz 2008an baino 4.843 pertsona gutxiago kontratatu.

Arrazoi hori dela eta, Errealitate Sozialaren Behatokiak uste du kontratazioaren igoera ez dela hain "datu positiboa krisiarekin eta lan-erreformarekin areagotu diren alderdi negatibo batzuei erreparatzen badiegu"; haien artean, egun oso gutxiko kontratuen "igoera garrantzitsua" aipatzen du, kontratu mugagabeen "jaitsiera nabarmena" eta errotazio-indizearen areagotzea, enpleguaren ezegonkortasun handiagoa adierazten duena.

Kontratu mugagabeen jaitsiera

Aipatu den moduan, kontratazioa asko hazi da Nafarroan 2008 eta 2015 artean, nahiz eta epe horretan kontratu mugagabeek behera egin duten % 10,81etik % 4,94ra.

Aldi baterako kontratuei dagokienez, astebete baino gutxiagorako direnak hazi egin dira (2008ko % 25,22tik 2015eko % 43,50era), eta urtebetekoak baino gehiagokoak jaitsi egin dira (% 1,39tik % 0,44ra).

Kontratatutako pertsona-kopuru guztiaren gainean urtebetean 10 kontratu baino gehiago izan dutenen kopurua handitu egin dela ere azpimarratu behar da: % 2,5 2008an, eta % 6,54 2015ean.

Alde horretatik, 2015ean bost edo kontratu gehiago izan zituzten pertsona-kopuruak izandako igoera nabarmendu behar da, aipagarria izanik bereziki egindako 15 kontratu baino gehiagori dagokien errotazioa. Hala, 2008an 1.372 pertsonak 35.218 kontratu sinatu zuten, eta 2015ean 3.834 pertsonak 104.964 kontratu.

Joera-aldaketa hori 2012. urteko azaroaz geroztik administrazio-kontratuak erregistratzen hasi zirelako gertatu zen, Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntza Departamentuek formalizatutakoen ordezkagarritasun handiarekin; gai horrek igoera handi hori eragin du", Errealitate Sozialaren Behatokiaren iritziz.

Aldagai demografikoak

Emakumeen kontratazioaren proportzioa gizonezkoena baino zerbait handiagoa da, termino erlatiboetan (% 52, 48 gizonezkoetan) nahiz absolutuetan (175.260, 163.740 2015ean). Alderdi hori emakumeen lan-errotazio handiagoari lotzea komeni da, Behatokiaren arabera.

Adinari dagokionez, 25 eta 44 urte arteko kontratazioari dagokionez, sinatutako hamar kontratutatik sei tarte honetakoak dira. Gazteei dagokienez, kontratazioa jaitsi egin da: % 26,8 2008an, % 17 2015ean. Bestalde, 45 urtetik gorakoen artean, kopuru guztian garrantzia handiagoa hartu dute: 2008an % 15,63 ziren, % 24 2015ean.

Ikasketa-mailari erreparatuz, ikasketarik gabeko edo Lehen Hezkuntzako ikasketak dituzten pertsonak (eskola-graduaturik gabe) kontratazioaren % 48,69 dira, nahiz eta 2008tik 17 puntu jaitsi (% 65,54 ziren orduan). Aldiz, goi mailako ikasketak dituzten pertsonen kontratazioa nabarmen igo da: 2008an % 17,07 ziren, eta 2015ean, % 30,59.

Nazionalitateari dagokionez, espainiarren kontratuak % 74,71 igo dira 2008 eta 2015 artean; atzerritarrena, berriz, % 40,95 jaitsi da Europar Batasunekoa ez den herrialde bateko nazionalitatea duten pertsonen artean bereziki.

Azkenik, jarduera-esparruan, hamar kontratutatik lau oinarrizko okupazioetarako edo lanbide-kualifikaziorik gabeko okupazioetarako dira. Bigarren postua, % 23 inguru, honako hauetako langileentzat: "Jatetxe-arloko zerbitzuetakoak, zerbitzu pertsonaletakoak, babes-zerbitzuetakoak eta saltzaileentzat. Okupazio horiek beren garrantziari eusten diote 2008 eta 2015 urteen arteko kontratazioetan; aldiz, gehien jaisten direnak dira: "Zuzendariak eta kudeatzaileak" (-% 32,97) eta "manufakturen industrian eta eraikuntzan kualifikatutako langileak" (-% 24,27).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa