(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 427 artatze egin dituzte aurtengo Sanferminetan ostirala, 2016.eko uztailak 15


Iazko datuekin alderatuz, entzierroan zauritutako pertsonak bikoiztu egin dira, eta jaiei dagozkien beste ezbehar-kopuruari eutsi egin zaio


Transcripción textual del video

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko (NOZ-O) ospitale eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuek jaiei zuzenean lotutako 427 artatze egin dituzte 2016ko Sanferminetan (hilaren 6ko eguerdia eta uztailaren 14ko gauerdia artean), hau da, 2015ean baino % 11,78 gehiago; 382 artatze egin ziren 2015ean.

Zaurien jatorriari dagokionez, 87 entzierroetan izan dira eta 340 jaiei dagozkien beste ezbeharrei. Aipagarria da, zezen aurreko lasterkaldiengatik min hartutakoen kopuruak gora egin duela: 2015ekoa halako bi izan da (41), eta beste arrazoi batzuen ondoriozko artatzeei eutsi egin zaien(341, 2015ean).

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko (NOZ-O) ospitale eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuek jaiei zuzenean lotutako 427 artatze egin dituzte 2016ko Sanferminetan (hilaren 6ko eguerdia eta uztailaren 14ko gauerdia artean), hau da, 2015ean baino % 11,78 gehiago; 382 artatze egin ziren 2015ean.

Zaurien jatorriari dagokionez, 87 entzierroetan izan dira eta 340 jaiei dagozkien beste ezbeharrei. Aipagarria da, zezen aurreko lasterkaldiengatik min hartutakoen kopuruak gora egin duela: 2015ekoa halako bi izan da (41), eta beste arrazoi batzuen ondoriozko artatzeei eutsi egin zaien(341, 2015ean).

Datu horiek Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek ezagutarazi diru gaur goizean, eta harekin batera izan dira, Nafarroako Ospitaleguneko ospitaleratzeko prozesuen eta larrialdien laguntzako zuzendariorde Tomas Belzunegui eta San Martin ospitalez kanpoko larrialdi-zentroko arduradun Luis Otermin.

Bere agerraldian, Dominguezek eskerrak eman dizkie NOZ-Oko profesionalei, Gurutze Gorri eta DYAko boluntarioei, SOS Navarrakoei eta zezen-plazako osasun-langileei egun hauetan guztietan egindako lanagatik.

Entzierroetako datuak

Entzierroan zauritutako 87 pertsonatatik, 12 adarkadengatik izan dira eta 75 beste lesio batzuengatik. Aurten, zauritu gehien hilaren 8ko entzierroan izan ziren (23 pertsona artatu ziren), haietatik 7 adarkaden ondorioz. Larunbatean, hilak 9, 20 artatze, bi adarkadengatik, eta hilaren 14an, 18 zauritu, bat adarkadarengatik. Aldiz, hilaren 13a izan zen lasaiena: 6 korrikalari bakarrik artatu ziren, eta adarkadarik ez zuten jaso.

Aipatu beharra dago, entzierroaren ondorioz NOZ-Oko larrialdi-zerbitzuetara eramandako pertsona guztien artean, bi bakarrik izan direla emakumezkoak. Haietako bat Nafarroako Ospitalegunean artatu zuten hilaren 8an, eta beste bat, hilaren 14an, San Martin anbulatorioan.

Kasu guztietatik, 66 Nafarroako Ospitalegunean artatu dira (12, adarkadengatik), eta beste 20 San Martin Doktorea anbulatoriora eraman zituzten, haiek guztiak askotariko traumatismoengatik.

Artatutako korrikalarien artetik, 15 ospitaleratuta geratu dira. Gaurko egunez, haietatik hiruk Nafarroako Ospitalegunean jarraitzen dute, bi hilaren 10ean egindako entzierroan jasotako adarkadengatik, eta bestea, atzoko, hilak 14, azken entzierroan izandako saihets-hausturagatik.

Ibilbide-zatiei dagokienez, Estafetan izan da ezbehar gehien, 20 zauriturekin, eta haietatik 15 traumatismoengatik eta bost adarkadengatik. Telefonica dator atzetik, 16 zauriturekin (14 lesioengatik eta bi adarkadengatik), eta urrunago geratzen dira Santo Domingo (9 zauritu, haietatik bakarra adarkadagatik). Gainerako bide-zatietako balantzea ondorengoa izan da: Merkaderes, 8; udaletxea, 7; kailejoia, 4; zezen-plaza, 3.

Jaiei lotutako beste artatze batzuk

Bestalde, entzierroari lotu gabeko larrialdiko 340 artatzeetatik, % 70 Nafarroako Ospitalegunean egin dira, eta gainerakoak, San Martin Doktorea zentroan.

Artatutako paziente horien % 50,8k (173) traumatismoak eta zauriak zituzten. Urrunago geratzen dira erasoak, % 21,4 (73), iaz baino gehiago izan direnak (56). Intoxikazio etilikoak 59 izan dira, eta drogengatikoak, 15.

Nafarroako Ospitalegunearen ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetan artatze gehien izandako eguna hilaren 9a, larunbata, izan zen, 54 artatzerekin. Haren atzetik datoz, orden honetan: hilak 7 (49), hilak 10 (48), hilak 8 (46). Eta urrunago geratzen dira uztailak 13 (28), 14 (26), 6 (24) eta 12 (21).

112-SOS Navarrako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 514 anbulantzia mugiarazi ditu San Fermingo jai hauetan Iruñean eta Iruñerrian.

Entzierroan laguntzeaz gain, Gurutze Gorriak eta DYAk osasun-laguntza eman dute lehen mailako arreta-unitateekin, jaiari dagozkion patologia arinak artatzeko (traumatismo txikiak, ebakiak, zorabioak, erorikoak, korde galtzeak edo intoxikazioak), eta pazienteak hurren laguntza-mailara bideratzeko (ospitalez kanpoko edo ospitaleko larrialdiak).

Gurutze Gorriak Vazquez de Mella ikastetxe publikoan eman du zerbitzua uztailaren 6tik 10era, biak barne, eta DYAk artatze-puntua Gazteluko plazan jarri du, estreinakoz, eta 270 pertsona igaro dira handik, hilaren 6an gehienbat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa