(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurten Nafarroako sei telebistatan ikusi ahalko diren 32 programaren ikus-entzunezko ekoizpenak 1,6 milioiko diru-laguntza jasoko du astelehena, 2016.eko uztailak 18


Programa ekoitziko dituzte, Navarra TV (700.000 euroko laguntza) eta Nafar TB (375.000) telebista autonomikoek; Hamaika TB (212.500), Xaloa TB (141.500), NTB11 (62.500) eta Zona Media TV (28.631) tokiko telebistek; eta Labrit Multimedia (50.000) eta Fase 3 (25.000) produkzio-etxeek.


Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak gaur ebatzi du Nafarroako telebistetarako eta sektoreko produkzio-enpresetarako ikus-entzunezko ekoizpenerako deialdia: 1.600.000 euro, guztira.

32 programek jasoko dute laguntza publikoa eta haiek guztiak sei telebista-kateren bidez ikusi ahalko dira (Navarra TV eta Nafar TB telebista autonomikoak; Hamaika TB, Xaloa TB, NTB11 Iruñeko tokiko telebistak; eta Zona Media TV Tafallako tokiko telebista); gainera, kanal horiek Interneten duten plataforma bidez programazio hori nahieran ikusi ahalko dira.

Telebista autonomikoak eta produkzio-etxeak

Deialdi honen barnean, TDT autonomikoaren titular bakoitzak jasoko duen zenbatekoa honako hau izango da:

- Navarra Televisión (Editoral Independiente de Medios de Navarra S.A.): 700.000 euro, interes orokorreko ondorengo programei dagozkienak: Primer plano", "Toma la palabra", "La Mandarra" y "¿Sabías que?", eta "No hay entradas", "Tira más millas" eta "Zona mixta" kultur eta kiroletako programei dagozkiena. Programa horietako bakoitzagatik 100.000 euroko diru-laguntza jasoko du, 855.700 euroko ekoizpen-kostuetarako.

- Nafar Telebista (Abian Komunikazioa S.L.): interes orokorreko "Asocia2" eta "Museando" programak eta "Rue 13" kultur magazine-a, eta euskara ikasteko "Mintzadi". Lehen hiru programek 100.000 euro jasoko dute eta 75.000 gehiago euskara ikasketako programa ekoizteagatik. Laguntzen xede diren lau programen ekoizpen-kostua 448.002 euro da.

Aipatutako programazio guztia berriz emitituko da, gainera, Nafarroaz kanpoko telebisten bitartez. Navarra TVren proposamenari dagokionez, enpresa-talde horrek Burgosen (tokikoa) eta Gaztela-Leongo autonomikoan duten TDT emisoretan berriz emititzeko konpromisoa dago, eta Nafar TBren kasuan, telebista horrek EAEko tokiko telebistekin eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko eskualdetakoekin ere akordioak ditu.

Nafarroako telebista autonomikoen ekoizpen propioko programa horiez gain, ikus-entzunezko ekoizpeneko Nafarroako enpresek egingo dituzten hiru programa gehigarrik ere laguntza jaso dute eta, hiru kasuetan, Nafar TB kanalaren bidez emitituko dira: "Begia hegan" euskarazko programa (38.372 euroko aurrekontua) Labrit Multimedia Iruñeko enpresak ekoitziko duena eta produkzio-etxe bereko "Magnolia, Washington, Lekaroz" (65.400 euroko aurrekontua) eta Mutilva Fase 3 produkzio-etxeko "Navarra, un viaje de cine" (46.000 euro) dokumentalak (hiru programek 25.000 euroko diru-laguntza jasoko dute). Guztira, hamabi produkzio-etxek, programa ezberdinekin, parte hartu dute deialdi honetan.

Laguntza publikoen prozeduran Vaughan TV autonomikoak erregistratutako eskaerak ez dira onartu, 2013an emisio-lizentzia jaso zuen emisio eta ustiapeneko baldintzak betetzen dituela ez baitu egiaztatu.

Nafar TBk aurkeztutako beste bi programa ere ez dira onartu laguntza-deialdi honetan, informazioari eta kirolari buruzkoak, laguntza-oinarriak ez betetzeagatik; eta beste bederatzi programa (Navarra TVko bost eta Nafar TBko 4) laguntzarik gabe geratu dira beraien eduki-tipologietan behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik.

Iruña eta Tafallako tokiko telebistak

Foru Komunitatean dauden tokiko TDTko lau kanalek ere laguntzak jaso dituzte deialdi honetan: Iruña inguruan, Hamaika Telebista, Xaloa Telebista eta NTB11; eta Tafallan, Zona Media Televisión:

- Hamaika Telebistak 212.500 euroko laguntza jasoko du lau programa egiteko: "Zaindu zaitez" eta "Ertzak", jende guztiarentzako programak; "Idemtitateak", LGTB kolektiboari arreta emateko eta ezagutzera ematekoa; eta "Aizank", euskararen sustapenean oinarritzen dena.

- Xaloa Telebistak 141.500 euro jasoko du lau programetarako: "Handik eta hemendik" eta "Euskeraz ikasi arte", euskara ikasteko biak; "Xaloako magazina" eguneroko magazine-a; "Herriz herri" tokiak eta udalerriak ezagutzeko programa.

- NTB11-k (Abian Komunikazioa S.L. enpresaren tokiko kanala) laguntza horiekin bi programa ekoitziko ditu (66.500 euro): enpresa eta teknologiari buruzko "Teknobit"; eta nekazaritza-munduaren "Lurrean bizi".

- Zona Media Televisiónek laguntza horiekin ere (28.631 euro) bi programa ekoitziko ditu eta, hala, Erdialdeko telebista horrek beraien ikusleei kultur arloko berriak emango dizkie euskaraz eta gaztelaniaz ("Objetivo cultural" programa), eta astero eskualde horretako interes orokorreko gaietan sakonduko dute ("Ocurrió durante la semana").

Tokiko TDTko tekebisten kasuan, laguntza-deialdian ez da onartu Zona Media Televisiónen aurkeztutako programa bat, zezenei buruzkoa, laguntzen oinarriak ez baititu bete; beste hamahiru programa laguntzarik gabe geratu dira beraien eduki-tipologietan behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik (NTB11ko lau, Zona Media TVko 4, Xaloa TBko 3 eta Hamaika TBko 2).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa