(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur-ek asteazken honetan “Un jardín en el Jardín”-en erakusketei hasiera emango die
astelehena, 2016.eko uztailak 18


Maite Ortegak eta Mikel R. Nietok uztailaren 20tik irailaren 4ra esku hartuko dute in situ


Maite Ortegaren lana. ( irudia handitu )

Asteazken honetan, uztailak 20, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultur programak "Un jardín en el Jardín" ("Lorategi bat Lorategian") izeneko erakusketak estreinatuko ditu Bertizko Jaurerrian. Alexandra Baurès izango da komisarioa eta Maite Ortega eta Mikel R. Nieto artistak dira protagonistak; azken bi horiek uztailaren 20tik irailaren 4ra esku hartuko dute in situ.

Beren sorkuntza-lana burutzeko, Maite Ortega hurbileko inguruneko pertsonekin bilduko da, haien istorioak jasoko dituzte, hostoak, adarrak, soinuak, argazkiak eta materialak batuko dituzte beraiek proiektu artistikoak egiteko.

Maite Ortega (Yecla, Murtzia, 1989) beste batzuen argazkietatik abiatzen da, eta haiek hari edo zatiekin eraldatzen ditu. Oraingoan, lorategia eta memoria lotuko ditu erakusketa-aretoa hartuko duen familia-zuhaitz batean.

Bestalde, Mikel R. Nietok (Donostia, 1980) modu artistikoaren soinuarekin egiten du lan, berariazko egoerak sortuz. Haren helburua toki bakoitzeko soinu-identitatearen mugak ezagutzea da. Horretarako, lorategian eta inguruetan grabaketak egingo ditu, ezkutuan eta ia entzun ezin daitezkeen soinuak agertaraziko.

Sortutako soinu-instalazioek lorategiko eraikuntzaren bat inbadituko dute gero. Eta, sorkuntza-prozesuaren amaieran, lorategian, lorategi berri bat agertuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa