(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi milioi bideratuko dira toki-erakundeen gizarte-larrialdietako programak garatzeko asteartea, 2016.eko uztailak 19


Nafarroako Gobernuak emandako laguntzak oinarrizko 44 gizarte-zerbitzuk era deszentralizatuan kudeatuko dituzte


Eskubide Sozialetako Departamentuak 2 milioi euroko diru-laguntzen deialdia ebatzi du; haren bidez, oinarrizko gizarte-zerbitzuetako titularrak diren 44 toki-erakundeetan gizarte-larrialdietako laguntza-programak finantzatuko dira.

Laguntza horien xedea honako hau da: gabezi ekonomikoak edo sozio-sanitarioak dituzten pertsonek izan ditzaketen oinarrizko beharrak premiaz eta berehala estaltzea da (ostatua, energia, nutrizioa eta hezkuntza).

Programa horiek oinarrizko gizarte zerbitzuek kudeatuko dituzte era deszentralizatuan erantzunean malgutasun eta arintasun handiagoa izan dadin. Oinarrizko baldintzak hartzaileak diren pertsona guztientzat berberak izango dira, eta laguntzak zonalde bakoitzean hautemandako beharrei egokituko dira.

2015. urtean 9.604 pertsonak jaso zituzten Nafarroako Gobernuak urrian emandako gizarte-larrialdietako laguntzak; haietatik, 3.709 adingabeak ziren.

Laguntzen banaketa

Hasiera batean, Eskubide Sozialetako Departamentuari eskatutako zenbatekoa 2.258.526, 62 euro zen guztira. Erabilgarri zegoen aurrekontu zuzkidura gainditzen zenez, laguntzak oinarri arautzailean ezarritako adierazleen arabera hainbanatu dira.

Hala, 19 toki-erakundek eskatutako diru-laguntzaren % 100 jaso dute; seik, % 90 eta % 99,9 artean; eta beste seik, % 75 eta % 89,9 artean; 11 erakundek, % 50 eta % 74,4 artean, eta bik, eskatutako diru-laguntzaren % 49,9raino.

Zehazki, ondorengo kontzeptuek jasoko dituzte diru-laguntzak:

- Ostatua. Urtean 2.000 euro gehienez familia-unitate bakoitzeko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, hipotekaren mailegu-kuota ordaintzeko, partekatutako etxebizitzako gela ordaintzeko edo beste edozein ostatu-mota ordaintzeko (pentsioa, hotela…). Gainera, eskatzen duenaren benetako ohiko bizilekua izango den alokairuko etxebizitza berriko kontratua diruz lagunduko da, hasieran diru-kopuru handia ordaindu behar denean eta bere baliabide ekonomikoekin etxebizitzaren ohiko ordainketa bermatu dezakeenean.

- Oinarrizko hornidurak. Ur hotzaren banaketaren eta beste zerbitzu batzuen gastuak (estolderia, zabor-bilketa…), eta elektrizitate, gas, berogailu eta ur bero zentral nahiz beste erregai batzuen gastuak (egurra, ikatza, berogailurako gasolioa…). Bi kontzeptuengatiko zenbateko muga 800 euro izango da gehienez familia-unitate bakoitzeko.

- Nutrizioa eta osasuna. Familia-unitateko kideen eguneroko janariaren eta higieneko gastuek (nork bere higienerako eta etxeko higienerako oinarrizko elementuak) urtean 500 euro (pertsona bakar batentzat) eta 1.220 euro arteko diru-laguntza jasoko dute (lau urte edo gehiagorentzat). Atal honetan sartutako beste kontzeptu bat gaixotasunaren ondoriozko gastuak dira, lekualdatze edo nahitaezko egonaldiengatiko gastuak sortzen diren kasuetan

Nafarroako Osasun Zerbitzuak beste nonbait igorri duelako; edo osasun-sistema publikoak estali gabeko farmaziako gastua, pertsonako 500 euro, gehienez ere. Gainera, funtzionamendu pertsonal integratu baterako beharrezkoak diren elementuak erosteko laguntzak emango dira, zentzumenekoak ere jasotzen dira (entzutekoak eta ikustekoak), 500 euro pertsonako, gehienez ere. Gizarte-bazterkeria egoerak ekiditen eta prozesu integratzaileak errazten dituzten jarduera sozio-sanitarioak ere jaso ahalko dira, 500 euro pertsonako, gehienez ere.

Laguntza horiek gizarteratzeko edo laneratzeko diru-laguntzekin osatuko dira, edo egoera berezietarako laguntzekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa