(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“la Caixa” fundazioak 13,5 milioi euro erabiliko ditu 2016an Nafarroako gizarte eta kultur proiektuetarako asteazkena, 2016.eko uztailak 20


Barkos Lehendakariak eta banku-fundazioaren zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute, eta haren barnean hezkuntza-jarduerak, zientifikoak edo ingurumenekoak sartzen dira ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek eta "la Caixa" banku-fundazioko zuzendari nagusi Jaume Giró-k akordio bat sinatu dute gaur Iruñean; gizarte-ekintzan, hezkuntza-arloan, arlo zientifikoan eta kulturalean bi erakundeen arteko lankidetza jasotzen da bertan 2016. urteari begira. Hitzarmenean aipatzen denez, finantza-erakundeak Foru Komunitatean egindako inbertsio soziala indartuko du 2016an 13,5 milioira iritsi arte. Ekitaldian izan dira ere, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra eta Nafarroako CaixaBank-eko lurralde-zuzendari Ana Diez Fontana.

Hitzarmena sinatu ondoren, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek la Caixak Nafarroarekin gizarte-ekintzaren arloan duen konpromisoa azpimarratu du. "Nafarroaren garapenarekin eta aurrerabidearekin duen konpromisoa, eta gizarte-arloan bereziki arreta berezia jartzen duena, Foru Gobernuaren lehentasun argia dena. Hitzarmen honen bidez, lankidetza bat sendotzeko aukera dugu eta, hari esker, gehien zigortutako eta ahuldutako kolektibo batzuen bizi-baldintzak hobetu ditzakegu".

la Caixarekin hitzarmena

Barkos Lehendakaria eta la Caixa fundazioko zuzendaria, akordioa izenpetzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek eta "la Caixa" banku-fundazioko zuzendari nagusi Jaume Giró-k akordio bat sinatu dute gaur Iruñean; gizarte-ekintzan, hezkuntza-arloan, arlo zientifikoan eta kulturalean bi erakundeen arteko lankidetza jasotzen da bertan 2016. urteari begira. Hitzarmenean aipatzen denez, finantza-erakundeak Foru Komunitatean egindako inbertsio soziala indartuko du 2016an 13,5 milioira iritsi arte. Ekitaldian izan dira ere, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra eta Nafarroako CaixaBank-eko lurralde-zuzendari Ana Diez Fontana.

Hitzarmena sinatu ondoren, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek la Caixak Nafarroarekin gizarte-ekintzaren arloan duen konpromisoa azpimarratu du. "Nafarroaren garapenarekin eta aurrerabidearekin duen konpromisoa, eta gizarte-arloan bereziki arreta berezia jartzen duena, Foru Gobernuaren lehentasun argia dena. Hitzarmen honen bidez, lankidetza bat sendotzeko aukera dugu eta, hari esker, gehien zigortutako eta ahuldutako kolektibo batzuen bizi-baldintzak hobetu ditzakegu".

"la Caixa" banku-fundazioko zuzendari nagusi Jaume Girók aipatu duenez, "Gizarte Ekintzak Nafarroan egindako inbertsioa nabarmen igo da azken urteotan; hala, entitateak Foru Komunitatearekin duen konpromiso sendoa agerian geratzen da. Nafarrentzako etorkizun hobea eraikitzen lagundu nahi dugu, aukera gutxien dituzten horiengan pentsatuz bereziki. Hortik dator eraldatzeko bokazioa duten programa sozialak lehenesteko erabakia".


la Caixarekin hitzarmena sinatzen.

Ekitaldian izan dira ere, Laparra lehendakariordea eta Nafarroako Caixabank-en zuzendaria. ( irudia handitu )

Izenpetutako hitzarmenak "la Caixa"-ren Gizarte Ekintzako ekimenen lehentasun modura jartzen ditu: gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka; zailtasunak dituzten kolektiboen artean enplegua sustatzea; adinekoek gizartean parte hartzea eta haien zahartze osasungarria; gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen arreta integrala eta kulturaren zabalkundea, besteak beste.

Enplegua sustatzea

Zailtasunak dituzten kolektiboen artean enplegua sustatzeko programak, Incorpora, 323 lanpostu sortu zituen iaz, programa laguntzen duten Foru Komunitateko 12 enpresarekin lankidetzan. Horri Reincorpora programaren ekintza osagarria gehitu behar zaio; haren bidez, 2015ean gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak eskaini zitzaizkien 2015ean Iruñeko espetxeko 15 presori.

2.500 adineko baino gehiagok iragan ekitaldian antolatutako 116 ekintzatako batean parte hartu zuten, honako alor hauetan: autonomiaren sustapena, zahartze osasungarria eta mendekotasunaren prebentzioa "la Caixa" Gizarte Ekintzak sustatuta; lankidetza-hitzarmenen bat dagoen Nafarroako adineko sei zentroetan egin ziren.

Gaixotasun aurreratuak eta haien senideak artatzeko programaren barnean lan egiten duten San Juan de Dios ospitaleko taldeak 400 paziente eta 592 senide artatu zituen 2015ean.

Iaz guztira 179 alokairu solidario sustatu ziren Nafarroa guztian.

Jarduera-ildo horiei entitateak beraien gizarte-ekimenen bidez babestutako proiektuak gehitu behar zaizkie; proiektu horietara 300.000 euro baino gehiago bideratu ziren 2015ean Foru Komunitateko erakundeek sustatutako 16 ekimen bultzatzeko.

151 boluntariok 67 jarduera antolatu zituzten Nafarroan boluntariotza-programaren bitartez, helburu bikoitz batekin: gizartea hobetzen laguntzea eta aukera gutxien dituzten kolektiboen ongizatea lortzea.

Jasotako beste alderdi bat prestakuntzari eta hezkuntzari "la Caixa" estatuko eta nazioarteko gradu ondoko beken bidez emandako babesa da (5 bekadun Nafarroan 2015ean), bai eta eduCaixa programaren bidez ere (Foru Komunitatean ematen den proiektua, eta iaz 57.227 ikaslek parte hartu zuten).

Hori guztia CaixaBank bulego-sareak zuzenean sustatutako 439 jarduerekin osatzen da; horretarako 1,5 milioi euro bideratu ziren.

Gainera, "la Caixa" Gizarte Ekintzak beste erakunde batzuek Foru Komunitatean egindako ekimen sozial, kultural eta zientifikoak babesten ditu 7 milioi euroko inbertsioarekin, Caja Navarra fundazioarekin lankidetzan eta elkarrekin egindako Gizarte Ekintzako akordio baten esparruan. Jarduera horien artean nabarmendu behar dira: Iruñeko Katedraleko klaustroa zaharberritzea; kultur guneei babes ekonomikoa ematea, Nafarroako Unibertsitateko museoari, Iruñeko Planetarioari eta Baluarte fundazioari, adibidez; eta Nafarroako Unibertsitateari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Urruneko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalari (UHUN) behin eta berriz babesa ematen zaie.

"la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Caja Navarra fundazioak elkarrekin egindako ekintza hori ikerketaren esparrura zabaltzen da, Foru Komunitateko punta-puntako zentroekin itunak sustatuz, honako hauekin adibidez: Nafarroako Unibertsitate Klinikoa, Ikerketa Mediku Aplikatuko Zentroa (CIMA) eta Miguel Servet fundazioa.

Kulturaren eta ezagutzaren dibulgazioaren eremuan, bi erakundeek pertsonen hazkundea sustatzen dute beraien erakusketa, musika eta arte eszenikoen programekin. 67.000 lagun baino gehiagok babestu zituzten 2015ean Nafarroan elkarrekin antolatutako kultur proposamenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa