Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Adierazpen instituzional bat onartu du gainera; haren bidez, aurrerantzean herri-akzioa egikaritzeko konpromisoa hartzen du emakumeen aurkako indarkeria kasu larrienetan
El Gobierno de Navarra se personará en la causa penal por una violación múltiple en San Fermín from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran eta, haren arabera, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak jarraitutako auzi penalari lotutako herri-akzioa egikaritzea onartu du, uztailaren 7an, Iruñean, Madrilgo neska gazte baten aurka egindako delituengatik (bortxaketa, sexu-erasoa eta indarkeria eta larderia erabiliz egindako lapurreta).
Nafarroako Gobernuko fatxada.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran eta, haren arabera, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak jarraitutako auzi penalari lotutako herri-akzioa egikaritzea onartu du, uztailaren 7an, Iruñean, Madrilgo neska gazte baten aurka egindako delituengatik (bortxaketa, sexu-erasoa eta indarkeria eta larderia erabiliz egindako lapurreta).
Gainera, halaber, Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du gaur; haren bidez, aurrerantzean herri ekintza egikaritzeko konpromisoa hartzen du emakumeen aurkako indarkeria-kasu larrienetan.
Hainbat pertsonak San Ferminetan egindako bortxaketa
Kasu honetan, dagozkion prozesuko jarduerak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren kargu utzi dira.
Biktimak uztailaren 7an aurkeztutako salaketaren ondorioz, bost pertsona atxilotu ziren, gaur egun behin-behinekoz espetxeratuta daude, eta epaitegi horrek atxilotako pertsona horiek ikertzen ari da.
Nafarroako Gobernuaren aburuz, "salatutako gertaerak oso larriak dira, biktimak jasandako indarkeriagatik nahiz erasotzaileek elkarrekin parte hartu eta indarkeria fisikoa erabili izanagatik, kopuruan gehiago eta indartsuagoak zirela baliatuz".
Apirilaren 11ko 14/2015 Foru Legearen, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitekoari buruzkoaren, 65. artikuluak aipatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak prozedura penaletan pertsonatu ahalko da herri-akzioa egikaritzeko emakumeen aurkako indarkeria-kasu larrienetan. Halaber, epaitegiko ordezkaritza eta defentsa Nafarroako Gobernuari egokituko zaiola ezartzen du; nolanahi ere, epaitegiko ordezkaritza eta defentsako funtzio horiek elkargoan dauden abokatu baten edo gehiagoren kargu uztea errespetatu ahalko da.
Hemendik aurrera Gobernua emakumeen aurkako indarkeria kasu larrienetan pertsonatuko da
Gainera, gaurko bilkuran Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du; haren bidez, hemendik aurrera Foru Gobernua prozedura penaletan pertsonatuko da herri-akzioa egikaritzeko emakumeen indarkeria kasu larrienetan edo delituak haiei heriotza eragiten dietenean.
Testuan aipatzen denez, "Nafarroako Gobernuak herritarrei emakumeenganako indarkeriaren aurkako bere konpromisoa helarazi nahi die emakume bakar batek ere bere oinarrizko eskubideak eta askatasunak ukatuak izan ez ditzan, berdintasuna, segurtasuna eta duintasuna, esate baterako. Alde horretatik, "emakumeen aurkako indarkeria argi eta garbi" gaitzesten du "haien giza eskubideen urraketa handi gisa, gizon nahiz emakumeen arteko errespetuaren eta berdintasunaren alde agertzen gara".
Gainera, Foru Gobernuak "Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriaren tratamendu profesionala hobetzeko konpromisoa" argi utzi nahi du, alor horretan ikertuz eta ezagutza sortuz, erakunde arteko koordinazio hobean sakonduz, errealitate horren prebentzioa azpimarratuz, eta egoera horretan dauden emakumeei nahiz haien mende zuzenean dauden guztiei, beharrezko baliabide guztiak emanez beraien bizitza duina izan dadin, eta haren bidez, gizarte osoarena, era honetan, bere borondate politikoa erakutsiz; borondate hori, gainera, gizartean erakutsi du herritarren erantzun eredugarri batekin eta jarrera argi eta irmo batekin".
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen