(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alfredo Irujo Nafarroako Kontseiluko lehendakari karguaz jabetu da osteguna, 2016.eko uztailak 21

Barkos Lehendakariak Foru Komunitateko organo aholku-emaile goren honetan orain irekitzen den jarduera-ziklo berria azpimarratu du

Transcripción textual del video

Nafarroako Kontseiluko lehendakari berri Alfredo Irujo Andueza Foru Komunitateko organo aholku-emaile gorena zuzentzeko karguaz jabetu da gaur goizean. Nafarroako Errege Artxiboan egin den saioan, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos izan da. Bertan izan dira ere, Gobernuaren aldetik, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra eta Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguez.

Bere agerraldian, Barkos Lehendakariak Alfredo Irujo zoriondu egin du, bere betebeharrak "egoki eta distiraz" egin ditzala opa dio, eta "ziur nago hala gertatuko dela, bere lanbide-karrera luze eta oparoa ikusirik".

"Erakunde publikoetan erantzukizunak ditugunok –esan du Barkos Lehendakariak– ondorengo ideia oso argi izan behar dugu beti: egiten dugun lan zehatzetik harago, gure eginkizunetik sortutako pertsona edo erakunde zehatzekin ditugun harreman zuzen eta ohikotik harago, herritar guzien zerbitzura gaudela eta, beraz, gure gizartea osatzen duten gizon eta emakumeen errealitatea ezagutzen ahalegindu behar garela: haien arazoak, itxaropenak, iritziak. Era horretan bakarrik egingo diogu aurre zerbitzu publikoaren gure helburuari modu eraginkor eta zentzuzkoan".

Lehendakaria ziur dago gaurko ekitaldiarekin "Nafarroako Kontseiluaren jardueraren ziklo berri bat hasiko dela, eta ziur naiz aginduta duen zeregin garrantzitsuan sakonduko duela, antolamendu juridikoaren betearazpena zainduz eta erakunde kontsultatzaileek hartutako erabakien bide ona bermatuz; hori guztia, Nafarroako gizartearen aurrerabidearen eta garapenaren alde".

Nafarroako Kontseilua

Alfredo Irujo karguaz jabetzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

1956an Iruñean sortua, Alfredo Irujo Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbidean lizentziatu zen, bulego bat zabalik du Iruñean, eta bertan lan hauek burutzen dituzte bereziki: Administrazio Zuzenbidea, Hirigintza, tokiko erakundeetarako aholkularitza eta Zuzenbide Zibila. Nafarroako Kontseiluko kide da 2006. urtetik, eta Iruñeko Abokatu Elkargoko Gobernu batzordeko kide, 2015. urtetik. Elkargo horretako dekanoa izan da 2003 eta 2015 artean, eta Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko lehendakariordea 2009tik 2016ra.

Bere hitzaldian, Alfredo Irujok esan du Nafarroako Kontseiluko kideek "beren eskuetan dagoen guztia egingo dutela erakundearen ospeari eusteko, Nafarroaren zerbitzura autonomia, zorroztasun, independentzia eta askatasun osoz lan eginez".

Nafarroako Kontseiluko errelebua Nafarroako Parlamentuak berriki onartutako Foru Legearen aplikaziori men egiten dio, haren funtzionamendua hobetzeko eta bertako kideen kualifikazio teknikoa, neutraltasun politikoa eta inpartzialtasuna bermatzeko. Barkos Lehendakariak azpimarratu duenez, "araudi berri hau aplikatuz Kontseiluan ez da Gobernuak proposatutako kiderik izango, eta guztiak Nafarroako Parlamentuak hautatuko ditu; hala, organo horretan bost kide izango dira hemendik aurrera, ez zazpi orain arte bezala". Horrenbestez, "eta gehiengo oso parlamentarioaren exijentziarekin kide guztiak hautatzeko, gerta daitekeen mendekotasun hierarkikoa ekidin nahi da une bakoitzeko Gobernuarekiko, eta askatasuna, aniztasuna eta independentzia bermatu nahi dira ere, ezaugarri honetako organo baten oinarrizko balioak izan behar dutenak", adierazi du Uxue Barkosek.

Lehendakari berriaz gain, Nafarroako Kontseiluko kideak dira ere: Socorro Sotés, María Ángeles Egusquiza, José Iruretagoyena eta Alfonso Zuazu.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa