(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, CENek eta Iberdrolak hornidura elektrikoan dauden mikromozketak saihesteko plan bat sustatuko dute osteguna, 2016.eko uztailak 21


Xede horrekin, hiru entitateek lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute


Ezkerretik eskuinera, Ryan, Sarría eta Ayerdi lehendakariordea hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN) eta Iberdrolak ekintza-plan bat sustatuko dute nahasmendu elektrikoek, mikromozketa izenez ezagutzen direnak, Foru Komunitateko enpresen ekoizpen-prozesuetan eragin ditzaketen ondorioak saihestu eta arintzekoa asmoz.

Xede horrekin, honako hauek hitzarmen bat izenpetu dute: Foru Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik; CENeko lehendakari Jose Antonio Sarríak; eta Iberdrolaren Nafarroako zonaldeko banaketako buru Eduardo Ryanek.

Azken hilabeteotan, CENek kaltetutako enpresa-elkarteen eta Iberdrolaren arteko harremanak sustatu eta koordinatu ditu arazo horri aurre egiteko. Akordio honekin, plan bat sustatuko da, eta haren barnean jasotzen diren neurrien artean sartzen da esaterako, Iberdrolak urtero Nafarroako Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari goi eta erdi tentsioko linean izandako jardueren berri ematea, nahasmendu elektrikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

CENekin koordinatuz ere, Iberdrolak jardunaldi teknikoak emango dizkie mantentze elektrikoko langileei, enpresa instalatzaileei, ingeniaritzei…, eta bertan, instalazioak babesteko kasuistika eta metodo egokiak azalduko dira. Saio horiek Iruña, Tutera, Tafalla, Lizarra eta Sakanako zonaldeetan programatuko dira.

Gainera, Iberdrolak aholkularitza behar duten enpresak bisitatzeko konpromisoa hartzen du nahasmendu elektrikoei lotutako beraien ekipoen eta industria-prozesuen arazoak konpontzeko. Alde horretatik, kontaktu bat jarriko da edozein eratako kontsulta egiteko.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, CENek eta Iberdrolak hitzarmena jarraitzeko batzorde misto bat osatzen dute ere, eta behar bezala aplikatzen dela zainduko du.

Hitzarmenak urtebete iraungo du.

Nahasmendu elektrikoak

Nahasmendu elektrikoak askotariko arrazoiek eragiten dute, esaterako: fenomeno atmosferikoak, hegazti faunaren ukipenak, banaketa sareko matxurak, partikularren instalazioetan edo besteenetan dauden matxurak, besteak beste; beraz, guztiz desagerraraztea ia ezinezkoa da. Indarrean dagoen legeriaren arabera, nahasmendu elektrikoen ondorioak arintzeko erantzukizuna enpresa banatzailearena, bezeroena eta ekipo hargailuena da.

Hiru entitateek jakin badakite kalte horiek handiagoak direla azken urteotan, enpresen prozesuak automatizatu egin baitira eta kontrol elektronikoko sistemak jaso baitituzte, eta horrek nahasmendu elektrikoak izatea errazten du babes egokiak ez badituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa