(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uxue Barkos: “Gobernu-ereduak funtzionatzen du, eta beste era batera goberna daitekeela erakutsi dugu” ostirala, 2016.eko uztailak 22


Legealdiaren lehenengo balantzean, Lehendakariak bere taldearen lana aitortu du, eta baita aldaketaren lau alderdien ardura ere; programa-akordioaren eraginkortasuna azpimarratu du, halaber


Barkos lehendakaria, legealdiko urtebetearen balantzea komunikabideen aurrean laburtu du gaur goizean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkos Berruezok bere gobernuko lehen ekitaldiaren balantze bat egin du gaur. “Aldaketaren lehen urtea izan da –esan du– eta ezberdinen arteko akordioari eta haien ikuspegi zabalari esker egin ahal izan da; Gobernu ereduak funtzionatzen duela frogatuta geratu da, eta neurri berean programa-akordioak funtzionatzen duela, diferentziek eredu honen egonkortasuna eta sendotasuna ezbaian jarri gabe”. Lehendakariak erantsi duenez, “finean, urtebete geroago ikusi dugu gauzak egiteko beste modu bat dagoela, eta aldaketa lasai baina sakon bat abian jarri dugula”.

Lehendakariak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan, Nafarroako museoan, Gobernuak erabakitzailea izan ez den aparteko bilera bat egin ondoren legealdiaren lehen urteko balantzea egiteko; horrez gain, uda ondorengo ikasturte politiko berrirako aurreikusitako proiektu garrantzitsuak aztertu ditu. Bileraren amaieran, Gobernuko kontseilariak bertan zirela eta hedabideen aurrean, Nafarroako Lehendakariak jorratutakoaren laburpen bat egin du, eta bere Gobernuko taldeak egindako lana aitortu du, bai eta Gobernua sustengatzen duten lau indar politikoen ardura ere.

Barkos bere Gobernuak duela urtebete aurkitu zuen egoeraz aritu da, Gobernuak egin dituen ekintza nagusiak xehatu ditu, eta bere taldeak 2016 amaiera bitarte esku artean dituen zenbait aurreikuspen aurreratu ditu.

Hala, Lehendakariak gogora ekarri du, 2015eko abenduan, Nafarroaren zor publikoa 3.323 milioi euro zela (BPGren % 18,2), 5.187 euro biztanleko, eta bere Gobernuak “aurreko Gobernuak utzitako konpromiso” batzuei aurre egin behar diela, eta haien artean nabarmentzen dira: zorraren interesak (104,4 milioi urtean), 2014ko zerga-murrizketaren ondoriozko urteko zerga-bilketa txikiagotik sortutako 100 milioiak, itzalpeko bidesariengatiko goranzko kuota, une horretan 64 milioi zena, edo Funtzio Publikoko langileen aparteko ordainsaritik zintzilik dauden 29 miloiak.

Gainera, Uxue Barkosek lehendakaritzara iristean bere gain hartutako egiturazko arazoak ere aipatu ditu, esaterako: Nafarroak Estatuari egindako ekarpena handitzea (2010ean 485 milioikoa zen, eta 591koa, 2015ean), pobrezia handiaren igoera esponentziala edo Nafarroa murrizketa sozial gehien izandako hirugarren autonomia erkidegoa izatea; horri aurreko legealdian bikoiztu egin ziren osasun-sistema publikoko itxarote-zerrendak gehitu behar zitzaizkion, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna, osasun-arreta jasotzeko eskubide unibertsala bermatzeko mehatxuak edo errepide-sarearen narriadura larria.

Gardentasuna eta sektoreko balantzea

Legealdiko lehen neurriak Foru Gobernuari gardentasun handiagoa eta kostu txikiagoa emateko bideratu ziren: Gobernuak bertako kideen soldatak jaitsi zituen, auto ofizialen erabilera gastu-murrizketako irizpideekin arautu zuen, eta gardentasun-neurriak ezarri zituen, adibidez, Nafarroako Parlamentuari Gobernuak bere bileretan hartutako erabaki guztiak bidaltzea eta gobernuko taldeko jardueraren kontrol parlamentarioaren hamabost egunean behingo osoko bilkurak.

Jarraian, Uxue Barkosek bere Gobernuak sektoreka aurrera eramandako aldaketarako politiken ekintzak zerrendatu ditu, arlo sozialean jorratutakoekin hasiz eta pobrezia larria eta murrizketa sozialen ondorioak arintzera bideratutakoak. Bermatutako Errentaren Lege proiektua aipatu du, haren zenbatekoak hobetu eta 2.800 onuradunetan zabaltzen duena; laguntzen bikoiztasuna gizarte larrialdietako kasuetarako eta etxegabetzeen prebentziorako; mendekotasunari emandako laguntzen estaldura hobea, 10.000 pertsona gehiagori iristen zaiena; etxebizitzen birgaitzea sustatzea, alokairu-parkean 1.600 etxebizitza gehiago izateko plana, alokairuko etxebizitzen prezioak legez jaistea (% 8 eta % 15 artean) edo babestutako enplegu-programak, 5 milioi gehiago dituena eta, horri esker, 2.385 pertsona kontratatu ahal izan dira (1.207, aurreko kanpainan).

Eskubide Sozialetako eskumen-esparruaren barnean ere, Lehendakariak azpimarratu du Nafar Lansareko enplegu-bulegoetako plantillak indartu egin direla; aniztasuna eta gardentasuna bermatzen dituzten estatutu berriak ditu, eta lan-erreformarako baliabideak % 13,6 igo dira. Uxue Barkosek zehaztu du, halaber, haur eta familia arloko baliabideak % 15 handitu direla, oinarrizko gizarte zerbitzuetako oinarrizko laguntza % 9,6 eta garapenerako lankidetzarako aurrekontua, % 33.

Osasun-arloan, Lehendakariak arretarako eskubidea unibertsalizatzeko bermea aipatu du eta itxarote-zerrendak % 17 murriztu izana, lehen kontsultan nahiz ebakuntza baten zain dauden pazienteen kasuan; horrez gain aipatu ditu ere: sexu-osasun arloko dekretu berria, larrialdietako plantilla handitzea, Bizitzaren Autobusa finantzatzea, 2017an Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeak zati batean sektore publikora itzultzeko erabakia, eta 319 lanpostutako lan eskaintza publiko bat onartzea.

Hezkuntza-arloan hartutako neurriez hitz egitean, Barkos Lehendakariak 5 urtean lehen aldiz irakasleentzako 200 lanposturen deialdia egin izana nabarmendu du, eta ikasgela bakoitzeko 25 ikasleren ratiora itzuli izana 66 irakasle gehiago kontratatuz. Gainera, Buztintxuri, Castejon eta Biurdanako ikastetxe berriak gogora ekarri ditu, D Eredua (euskaraz) Nafarroa guztira zabaltzea, ingeleseko ikasketa-programaren ebaluazio bat abian jartzea (PAI) eta ikastetxe eta institutu bat baino gehiagoko azpiegiturak hobetzea.

Enpresen inbertsiorako, lehiakortasunerako eta berrikuntzarako bideratutako 40 milioiko laguntzak eta finantziazio-bidea hobetzeko sinatu diren hitzarmenak azpimarratu ditu Lehendakariak, Garapen Ekonomikorako arloan ekin diren beste ekintza batzuekin batera, esate baterako: eskualdeen garapenerako estrategiak, Energia Plan berria, ekintzailetzaren, merkataritzaren eta turismo-sektorearen sustapena, Espezializazio Adimentsuaren Estrategia, Itsas Plataforma Multimodala Tuteran, Aditech korporazio teknologikoaren egitura birdefinitu eta murriztea.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanei dagokienez, aipatu ditu EAErekiko harremanak hobetu egin direla, protokolo berria sinatzean, Akitaniak eta Euskadik osatutako euroeskualdera itzultzea, Bruselako Ordezkaritzaren sorrera, Irratigintzako lizentzien espedientea erabaki eta Euskalerria Irratiari lizentzia bat ematea, EITBren hedapenerako hitzarmena, euskarari prestigioa eman eta sustatzeko neurriak eta herritarren parte-hartzeari emandako bultzada, hasitako 30 prozesu baino gehiagoarekin. Horrez gain, agerian jarri du Gobernuak memoria historikoaren eremuan izan duen lidergoa, terrorismoko biktimei laguntzeko programak eta genero-berdintasunekoa, eta Berdintasunerako Nafarroako Institutua berreskuratu izana.

Uxue Barkosek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan planteatutako ekimenak aipatu ditu, eta horien artean azpimarratu ditu Landa Garapeneko Plan berria, 2020. urtera arte 320 milioiko hornidura duena, udalen finantziazioa handitzea, laster informazio publikora aterako den Hondakinen Plana, “aldaketa klimatikoaren bide-orriaren” diseinua, tokiko erreformarako prozesuaren hasiera, tokiko inbertsioen desblokeoa, Instituturako bidearen irtenbidea, Tuteran, eta Nafarroako Ubidearn tarifen murrizketa.

Kultura, Kirola eta Gazteriaren arloan burututako ekintza garrantzitsuenak izan dira Kulturako ekintza-plana zehaztuko duen partaidetzako prozesua martxan jartzea, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren finantza- eta antolaketa-arazoei emandako irtenbidea, haren bideragarritasuna eta jarraipena bermatzen dituena. Halaber, Lehendakariak aipatu du Nafarroako II. Gazteria Planaren hasiera, Navarra Arena pabiloia mantentzeko kostuak % 36 murriztu izana eta azpiegitura horrentzako merkatuari buruzko kontsultarako deialdia, zenbait federaziok Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kirol-instalazioak erabiltzeko akordioa edo bela eta naturako eskola-kanpainak berreskuratzea.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako arloen balantzean daude, besteak beste, Estatuak errekurtsoa jarritako LPEen desblokeoa eta, zegokion oposizio-prozesuaren ondoren, 30 suhiltzaile berri eranstea, larrialdietako zerbitzuetan eta segurtasun informatikoan egindako hobekuntzak, eta Nafarroako Jauregiaren erabilerak legeztatzea eta hura nahiz bere ingurunea birgaitzen hastea, eta Funtzio Publikoaren 1993ko Estatutua berritzeko lan-taldea osatzea.

Azkenik, Ogasuneko Departamentuari dagokionez Barkos Presidenteak azpimarratu ditu, hiru urteko luzapenen ondoren, izaera sozial nabarmena duten aurrekontuak onartzea, zergen erreforma, bidezkoagoa eta aurrerakoiagoa. Uxue Barkosek gogora ekarri du, era berean, zenbait urtetarako esparru ekonomikoa martxan jarri dela, zorra berriz finantzatu dela 20 milioi aurreztuz, S&P bezalako agentziek Nafarroako rating-a ahalik eta maila gorenean mantentzea erraztu duten beste neurri batzuk.

Zazpi foru-lege eta beste hainbat ekintza urte amaiera baino lehen

Azkenik, Uxue Barkosek aurreikusita dauden ekintza nagusiak aurreratu ditu, horien artean, zazpi foru-lege berri: Osasuna, Gizarteratzea eta Errenta bermatua, Kontratu Publikoak, Sozietateen gaineko Zerga, Jokoaren gaineko Zerga, tokiko inbertsioak eta zergen foru-lege orokorra.

Halaber, Gobernuak Landako Lehen mailako Osasun Arretaren eredua aztertzeari ekingo dio, Nafarroan dauden benetako ur-beharrak ezagutzeko azterketa egingo du, aireportuaren erabilera optimizatzeko analisia edo Nafarroan banku publiko baten aukerei eta interesari buruzko azterketa bat, Nafarroako Administrazioaren arlo guztiak barnean hartzen dituzten plangintza estrategikoko ekintzekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Dokumentazioa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa