(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskaren VI. Inkesta Soziolinguistikoaren metodologia aurkeztu da ostirala, 2016.eko uztailak 22


Azterketa elkarrekin egingo dute Nafarroako eta EAEko gobernuek eta L’Office Public de la Langue Basque / Euskal Erakunde Publikoak


VI. Inkesta Soziolinguistikoa

Mathieu Bergé, Patxi Baztarrika eta Mikel Arregi, Donostian. ( irudia handitu )

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta de L’Office Public de la Langue Basque/Euskal Erakunde Publikoko lehendakari Mathieu Berge-k hiru erakundeek landuko duten VI. Inkesta Soziolinguistikoaren metodologiaren aurkezpenean esku hartu dute gaur eguerdian, Donostian.

Mikel Arregik gogora ekarri du, Nafarroako Gobernua sustengatzen duten alderdiek 2015eko uztailaren 17an sinatutako 2015-2019 legealdirako programa-akordioan, beharrezkotzat jotzen dela hizkuntz politika berri bat abian jartzea, herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatuko dituena; hala, adierazi du Euskarabideak VI. Inkesta Soziolinguistikoan duen partaidetza  akordio horretan jasotako bi puntutan kokatzen dela: alde batetik, euskararen egoeraren diagnostiko oso eta eguneratu bat lantzea, eta informazioa emango duena Euskararen Plan Estrategikoa prestatzeko (Gobernuaren hizkuntz politikaren oinarria izango da), eta bestetik, beste entitate publiko eta ekimen sozialeko erakundeekin dagoen lankidetza normalizatzea eta hobetzea euskara ikasteko  eta sustatzeko arloan.

Azken urteotan Nafarroako Gobernuak inkesta bat baino gehiago egin du Nafarroako euskararen egoera aztertzeko, inkesta horiek informazio interesgarria eman dute Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak esan duenez, "baina inkesta horiek ez dira egin metodologia-irizpide batzuk errespetatuz, une bakoitzeko errealitatea ikusten uzteaz gain euskarak Nafarroako gizartean duen bilakaeraren ikuspegi bat ematen lagunduko ziguten irizpideak". Eta horixe da, haren iritziz, sei inkesta soziolinguistikoen ekarpen handienetako bat; izan ere, denboran zehar metodologia bera erabiltzean, euskarak gizartean duen egungo egoera eta haren bilakaera zein den jakin daiteke.

Diagnostikoa

VI. Inkesta Soziolinguistikoak Nafarroari buruzko datuak emango ditu ondorengo alderdietan: herritarren hizkuntz gaitasuna, hizkuntz transmisioa, euskararen erabilera eta herritarren euskararen sustapenarekiko duen jarrera. Informazio hori  Euskararen Plan Estrategikorako jadanik egiten ari den diagnostikoan txertatuko da, eta datozen lau urteotan garatu beharreko hizkuntz politikaren ildo estrategikoak identifikatu ondoren, helburuak zehazten lagunduko du, ekintzak finkatzen eta ebaluazio-adierazleak adierazten.

Lehenengo inkesta soziolinguistikoa 1991n egin zen. Orduko datuak 1995ean argitaratu ziren, “Euskararen jarraipena” izenburupean. Bost urte geroago, 1996an, II. Inkesta Soziolinguistikoa egin zen, 199an argitaratua. III.a 2001ean egin zen, 2003an argitaratua. 2008an argitaratutako IV.ak, berriz, 2006an jasotako datuak adierazten zituen, eta V. Inkesta Soziolinguistikoa 2011ko ekain eta abendu artean bildutako datuetan oinarritzen zen. Azken hori 2013an argitaratu zen.

Azken 25 urteotako ondorioetako batzuk honako hauek izango ziren: euskara hitz egiten dutenen kopurua handitu egin da, 4,7 puntu (0,5 puntu batez beste, urtean), baina bilakaera bera ez du izan lurralde guztietan, ia zortzi puntu hazi da EAEn, 2,2 puntu Nafarroan, eta Iparraldean, berriz, bost puntu egin du atzera; euskaraz hitz egiten dutenen kopurua helduen euskalduntzeari esker igo da  eta, batez ere, hezkuntza sistemari esker, horrek  hizkuntza bat erabiltzeko erraztasunean eragin zuzena du, eta euskaraz hitz egiten dutenen % 43k gaztelaniaz edo frantsesez euskaraz baino errazago hitz egiten dute; transmisioari dagokionez, euskaraz hitz egiten duten gurasoak dituzten familiek beren seme-alabei euskara transmititzen diete; euskara arlo formalean hazi da, bereziki, eta, oro har, gero eta herritar gehiago dago euskararen alde.

Inkesta Soziolinguistikoak honako hau neurtzen du: hizkuntz gaitasuna, euskara, gaztelania eta frantsesaren erraztasun erlatiboa, lehen hizkuntza, transmisioa, galerak eta irabaziak eta euskararen erabilera lurraldeka. Gainera, herritarrek euskararen egoeraren eta euskararen erabileraren sustapenaren gaineko jarrerak nahiz interesak jasotzen ditu inkestak. Bigarren helburu bat ere badu, ordea: euskararen lurraldeetako erakundeen arteko lankidetza sustatzea.

Beraz, baieztatu daiteke inkestaren helburu nagusia honako hau dela: zentsu eta erroldaren maiztasun berarekin –hau da, bost urtetik behin–, azterketa sakon, jarraitua eta ahalik eta sistematikoena egitea euskararen bilakaera sozialaren gainean; hala, alde batetik, zentsu eta erroldetatik abiatuta jasotako datuak inkestakoekin alderatzeko aukera izango da, eta bestetik, azterketa hori euskararen lurralde guztian egin ahalko da, Gipuzkoako hiriburuan egindako ekitaldian zeuden hiru erakundeen arteko lankidetzaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa