(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

II. Gazteria Planaren zirriborroa aurkeztu da 150 ekintza baino gehiagorekin
asteartea, 2016.eko uztailak 26


Lanketaren partaidetza-prozesuan parte hartu duten 3.000 gazte baino gehiagoren ekarpenak jasotzen ditu


Lehen testu hau egiteko 3.182 gazteren iritzia jaso da inkesten bitartez.

2017-2019ko II. Gazteria Planaren lanketaren lehen fasetik sortutako zirriborroa aurkeztu da gaur goizean, prentsaurrekoan. Agiri horrek 150 ekintza baino gehiago jasotzen ditu, sustatzaileen hitzetan, "proposamen integral eta zeharkakoa" da, eta "gazteriaren garapena errazteko helburuarekin" osatu da, "baliabideak eta aukerak emanez haien emantzipazioa eta banakako nahiz taldekako garapena errazte aldera". Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ruben Goñik eta Gazteriako zuzendariorde Adela Gonzalezek agiriaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte.

Zirriborro hau partaidetza-prozesu oso baten produktua da. Hala, lehen testu hau egiteko 3.182 gazteren iritzia jaso da inkesten bidez, 120 parte-hartzaile izan dira hainbat udalerritan antolatutako tailerretan, hamaika mahai tekniko sortu dira –Hezkuntza, Enplegu, Etxebizitza, Osasun, Lurralde Antolamendu, Kirol, Gizarteratze eta Aniztasuna, Berdintasun, Kultura, Partaidetza eta Bake eta Bizikidetzako mahaiak– eta bertan ordezkatuta daude: Nafarroako Gobernuko Departamentuak, gazte-elkarteak, kolektiboak eta Nafarroako Gazteria Kontseilua, eta organo horrek Nafarroako bi unibertsitateak barnean sartu ditu. Gainera, mahai teknikoetan euskara zeharka landu da Euskarabide erakundearen babesarekin.


Planaren diseinuaren oinarria Gazteriaren Foru Legea da, eta hark gazteen autonomiaren alde egiteko agintzen du berdintasunezko gazteria-politikak sustatzeko, honako hauek bermatuko dituztenak: norberaren garapenerako baldintza onenak, gazteen sustapena eta partaidetza soziala, gazte konprometituak, arduratsuak, osoak eta aktiboak lortzeko helburuarekin.

Programa-akordioak eta 2015eko gazteriaren diagnostikoak, halaber, bideratu dute zirriborro honen lanketa, ekainaren 30ean aurkeztu zen Departamentu arteko Batzordeak egindako bilera batean eta dagoeneko eskuragarri dago Gobernu Irekiko webgunean herritarrek kontsulta ahal dezaten.

Lau ardatzetan antolatutako 150 ekintza

Lanketa egiteko gazteen iritziak jaso ondoren, ondorengo eskaerak hauteman ahal izan ziren: prestakuntza eta informazio gehiago, laguntzen eta diru-laguntzen falta, genero-berdintasunaren aldarrikapena eta aisialdi osasungarria ahalbidetzea.

Gazteekin egindako inkesten eta tailerren bidez lortutako erantzunetatik abiatuz eta mahai teknikoek egindako ekarpenetatik abiatuz, zirriborroak 150 bat ekintza jasotzen ditu, eta lau ardatzetan antolatu dira:

-Emantzipazioa: enplegua, etxebizitza, hezkuntza.
-Banakako prozesua: osasuna, kultura eta kirola.
-Sozializazio-prozesua: partaidetza, bizikidetza, aisia eta astialdia eta mugikortasuna.
-Banakako eta taldekako identitatea garatzea: aniztasuna, gizarteratzea, berdintasuna eta lurralde-garapena.

Prozesu parte-hartzailearen bigarren fasea

Prozesu parte-hartzaileak Gazteria Planaren II. fasean izango du jarraipena, eta bertan Eskualdeko Foroak deituko dira (zortzi Nafarroako zenbait eskualdetan), planaren proposamenaren kontsulta errazteko asmoz. Topaketa horiek irailean eta urrian egingo dira Irurtzunen, Lekarozen, Lizarran, Tafallan, Tuteran, San Adrianen, Zangozan eta Iruñean.

Gainera, mahai teknikoen sektoreko bilerak sustatuko dira, eta hainbat ardatzetako berariazko gaiak jorratuko dituzte; eztabaida bat egitea beharrezkotzat jotzen den gaien gainean herritarrei irekitako saio erabakitzaile bat antolatuko da, eta partaidetza publikoko prozesuan lortutako emaitzak itzultzeko fase bat programatuko da, Gazteriaren Zuzendariordetzako webgunean argitaratuko den tarteko txosten batean jasoko direnak.

Horrek guztiak II. Gazteria Plana behin betiko onartzea ekarriko du, abendurako iragarria, nahiz eta hark izaera malguari eutsiko dion, eta hiru urteetan zehar eguneratu ahalko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa