(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gatazka sozialean dauden adingabeentzako egoitza-arreta bikoiztuko du, aurrekontua % 70 handituz asteazkena, 2016.eko uztailak 27


Laster batean lizitatuko duen kontratu berriak, 18 milioi lau urterako, beraien familiekin bizi ezin duten nerabeentzako arreta berrantolatzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 29 plaza gehiago jarriko ditu (25etik 54ra) gatazka sozial handian dauden adingabeentzako egoitza-arreta emateko, gora egiten ari den baliabide horri aurre egite aldera; beraien familiekin bizi ezin duten 12 eta 18 urte arteko haur eta nerabeentzat da.

Neska gaztea.

Plaza-kopurua igotzeak adingabeen behar psikosozialak hobeto artatzen lagunduko du.

Nafarroako Gobernuak 29 plaza gehiago jarriko ditu (25etik 54ra) gatazka sozial handian dauden adingabeentzako egoitza-arreta emateko, gora egiten ari den baliabide horri aurre egite aldera; beraien familiekin bizi ezin duten 12 eta 18 urte arteko haur eta nerabeentzat da.

Xede horretarako, lau urterako 18 milioi euro bideratzea aurreikusten da, BEZa kanpo, hau da, urteko terminoetan, egungo kopurua % 70 handituko da: 2,4 milioi euro xahutu da 2015ean, eta 2017rako 4,1 milioi gastatzea aurreikusten da.

Premisa horrekin eta Gobernuak asteazken honetako bileran baimendu ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak baliabideak kudeatzeko laguntza-kontratua laster lizitatuko du, eta haiek berrantolatu egingo dira premiazko harrera-zentroko gainokupazioaren arazoa konpontzeko edo adingabeei arreta hobea emateko, beraien behar psikosozialen arabera.

Zehazki, Behaketa eta Harrera Zentroak (COA), arreta-behar askorekin iristen diren premiazko zerbitzua, 15 plaza ditu gaur egun, haietatik 5 Zolinan eta beste 10 Beloson, nahiz eta zenbaitetan zentro horretako okupazioa 20ra iristen den.

COA arintzeko, bertan sartzeko sistema aldatuko da eta egoitzetako plazak areagotuko dira, bertako eskasiak adingabeak zentroan finkatutako gehieneko 60 egunak baino denbora gehiagoz egotera behartzen baitu. Sarrerari dagokionez, hiru modulu sortuko dira, ezaugarri psikosozialei, bizi-ibilbideari, jokabide-tipologiari eta esku hartzeko eragileari erreparatuz.

Gaur egun, egoitza-harrerarako, barnetegi-araubidean, Gobernuak 10 plaza ditu. Berrantolaketaren barnean baliabidea bi tipologiatan zatitzea jasotzen da: oinarrizko (ARB) eta espezializatua (ARE), azken hori adingabeen legearen erreforma berriak ezarri du.

Zehazki, 18 plazarekin, 8 sortu berriak, ARBk bizikidetzarako arazorik ematen ez duten adingabeak artatuko ditu. Eta ARBk, 8 plaza berrirekin, zantzu disozial edo disruptibo larriak dituzten adingabeentzat izango da, arreta handia eta oso banakakoa behar dutenak. Modulu honetan hartzeko baimen judiziala beharko da.

Bide-laguntza emateko zerbitzu berria

Azkenik, 16 urtetik beherako bide-laguntza sozialeko zerbitzu berria sortzen da, bizitza autonomoa egiteko prestatzen ari direnak; izan ere, familiaren etxera ezin dira itzuli.

Programa hori diru-laguntzen bidez egingo da, kolektibo horretarako Gizarte Zerbitzuen Saileko prestazio bermatua adibidez (elikadura, etxebizitza, arropa eta beste batzuen oinarrizko beharrak), eta adinez nagusiak izatean, bermatutako errenta batek eta bide-laguntzako baliabideek ordeztuko zuten adingabe bakoitzaren komunitatearen testuinguruan, bide irekian. Departamentuak arlo horretan boluntariotza txertatzea ere proposatzen du, egokitasunaren adierazpenaren ondoren, denboran luzatu daitekeen baliabide sozial gisa.

Kontratu berria

Gaur egun gatazkan dauden adingabeak babesteko zerbitzu hori Ilundáin Harritz Berri fundazioak kudeatzen du. Gobernuak kontratu berria urteko azken hiruhilekoan indarrean sartuko dela espero du, indarraldia 2017ko abenduaren 31 arte izanik, eta epe hori gehienez beste lau urtez luzatu daiteke. Gobernuak gehienez 5,48 milioi euroko gastua baimendu du 2016 eta 2017 ekitaldietarako (1,37 2016an eta 4,12 2017an). Aurreikuspen horren arabera, kontratuaren balioa 17.981.480 euro izango da (BEZa kanpo).

Babesa emateko II. Plan Integrala

Gatazka-egoeretarako egoitza-harrera berrantolatzea Nafarroako Gobernuak Nafarroako familiari, haurrei eta nerabeei babesteko politiketan egindako trantsizioan sartzen da (Babesa emateko II. Plan Integrala), paradigma-aldaketa bat ekartzen dutena: eskubide subjektiboaren aitortzari eta defentsari emandako laguntzatik, kaltearen esku hartze erreparatzailetik prebentzioa eta sustapena bultzatzera eta "kostu sozial"-aren kontzeptutik "inbertsio sozial"-era.

Testuinguru horretan, beste neurri batzuk ezartzen ari dira: familia-harrera handitzea egoitza-aukera gisa (hartzaileen erabateko lan profesionala –titulazioa eskatuko da–); adopzio-prozesuek porrot egitea ekidingo duten prebentzio-neurriak indartzea; egoitza-harrerako neurrien aurreko eta ondorengo etapetan babesteko prebentzio-programak areagotzea; bitartekotza, orientazio eta familiako topagunearen programak lizitatzea; eta gazte-justiziako programa abian jartzea beste pertsona, familia edo hezkuntza-talderen batekin bizikidetzako bide irekiaren neurrien barnean.

Gatazka eta zailtasuna

Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema bi azpisistemen baitan antolatzen da: babesarena eta erreformarena (faltak edo delituak egitea).

Babesteko azpisistemak zailtasun-egoerak jorratzen ditu (familien zabarkeria handia, tratu txarrak, abandonatzea, sexu-gehiegikeria, eskaletza eragitea, laneko esplotazioa) eta gatazka-egoerak, hau da, egokitzapen eza larriko egoeran dauden adingabeek beraien buruei edo beste pertsona batzuei eragin diezazkieketen kalteak: familiako etxetik ihes egitea, substantzia toxikoen kontsumoa, eskola-absentismo jarraitua, indarkeria filioparentala, jokabide autolitikoak…

Adingabea dagoen babes ezako egoeraren larritasunaren arabera, erreparaziorako eta pronostikorako bere gurasoen edo tutoreek emandako laguntza-mailaren arabera, babesa funtsean zaintzaren bitartez egiten da (familia-ingurunean) edo banaketaren bidez (behin-behinekoz edo behin betikoa), familien edo egoitzako harrera-bideak erabiliz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa