(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gazteen kontrataziorako 2 milioi euro erabiliko ditu asteazkena, 2016.eko uztailak 27


Toki-enpresek eta -erakundeek aurten gutxienez 500 gazte langabe kontratatu ahalko dituzte laguntza horien bitartez


Transcripción textual del video

Lanik gabe dauden 30 urtetik beherako 500 bat gaztek Nafarroako enpresek, autonomoek edo toki-erakundeek emandako kontratu bat izango dute 2016an, eta Nafar Lansarearen 1.843.259 euroko bi laguntza-deialditan parte hartu ahalko dute kolektibo horren kontratazioa sustatzeko. Laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen ditu.

Lanik gabe dauden 30 urtetik beherako 500 bat gaztek Nafarroako enpresek, autonomoek edo toki-erakundeek emandako kontratu bat izango dute 2016an, eta Nafar Lansarearen 1.843.259 euroko bi laguntza-deialditan parte hartu ahalko dute kolektibo horren kontratazioa sustatzeko. Laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen ditu.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak gaur egin duen asteko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Nafar Lansareari baimena eman zaio enpresei, autonomoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei 1.053.259 euroko diru-laguntzak emateko, praktiketako kontratuetarako (753.259 euro) eta prestakuntza eta ikasketako kontratuetarako edota lanekoak ez diren praktiketarako (300.000 euro). Laguntzen deialdia udazkenean argitaratuko du.

Laguntza horiei Nafarroako toki-erakundeetarako beste 790.000 euro gehituko zaizkie lanik gabe dauden gazteen laneratzea errazteko, eta haien oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren iragan ostiralean, uztailak 22. Gehienez, diruz 6 hilabetez lagunduko dira, gutxienez 3 hilabeteko iraupena eta lanaldi osoko langile baten lanaldiaren % 50eko lanaldia gutxienez duten kontratuak.

Gehieneko zenbatekoak 500 eta 1.000 euro artean izango dira honako hauen arabera: kontratatutako pertsonak gizarteratzeko errentaren hartzaileak diren, genero-indarkeriaren emakume biktimak diren, edo Estatuko Gazte Berme Sistemaren onuradun gisa inskribatuta dauden, beste faktore batzuen artean. Toki-erakunde bakoitzean diruz lagunduko diren kontratazio-kopurua biztanle-kopuruak zehazten du. Kontratuak 2016ko maiatzaren 7tik abenduaren 12ra formalizatu beharko dira.


Ekintzailetza, prestakuntza eta orientazioa sustatzea

Gainera, Foru Gobernuak lanik gabe dauden gazteen tasa murriztera bideratutako beste neurri batzuk abian jarri ditu, ekintzailetza, prestakuntza eta lan-orientazioaren sustapenean oinarrituta daudenak. Hala, Iturrondo prestakuntza-zentroak eta erakunde laguntzaileek ekintzailetzara eta autoenplegura bideratutako prestakuntza eskaintzen dute, existitzen den negozio-ideiaren gai tekniko propioetan nahiz enpresa-kudeaketan eta garapen pertsonal eta profesionaleko zehar-arloetan. Negozio-ideia bat duten gazteei ere aholkularitza eskaintzen zaie proiektua garatzeko, bai eta bitartekotza eta orientazioa ere finantzaketarako sarbidean Gobernuak eskaintzen dituen laguntzen edo mikrokredituen bitartez.

Prestakuntza da beste ardatzetako bat. Iraupen luzeko gazte langabeentzat prestakuntza-ibilbideak programatu dira, eta lanbide-heziketako ikastaro baten hasieran plaza bat lortu ez duten gazteek lanbide-ziurtagiriko ikastaroak egin ditzaten erraztuko da, helburu bikoitzarekin: prestakuntza ez uztea eta titulu bat lortzeko aukera izatea ezarritako ikasgaiak egin ondoren; horretarako, Hezkuntza Departamentuaren laguntza jasoko da.

Gazteentzako enplegagarritasuna orientatzeko eta hobetzeko ekintza pertsonalizatuak ere garatuko dira Enplegu Agentziaren bidez.

2016ko maiatzean, Nafarroan 30 urtetik beherako 8.900 langabe zeuden inskribatuta, eta kopuru horri gazteen jarduera-tasa txikia gehitu behar zaio: % 54,32 2008an eta % 31,67 gaur egun.

Iraupen luzeko langabeentzako proiektu-pilotua

Bestalde, Gobernuak iraupen luzeko langabeentzako proiektu-pilotu bat abian jarriko du (arreta-data aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez langabezian), 30 eta 54 urte artekoak bereziki, 2018ra arte egingo den estatuko programaren esparruan.

Iraupen luzeko langabe bakoitzarentzat bakarkako laneratze-ibilbide baten jarraipena 6 hilabetez egingo duen tutore espezializatu bat jartzean datza, haren laneratzea lortzeko azken xedearekin. Proiektua orientazioko 6 teknikari kontratatuz hasi da (3 Iruñeko enplegu-agentzietan, 1 Lodosan, 1 Altsasun eta beste 1 Tafallan), eta orientatzaile horietako bakoitzak 120 erabiltzaile izango ditu.

Programak estatuko funtsak emandako160.000 euroko aurrekontua du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa