(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Europako Ekintza Plana onartu du asteazkena, 2016.eko uztailak 27


Presentzia instituzionala sendotuko du Europako instituzio eta erakundeetan, EBko funtsak lortzea erraztuko du eta kanpo-sustapeneko estrategia babestuko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Foru Gobernuaren Europako Ekintza Plana onartzea erabaki du. Plan horren helburuak dira, batetik, Nafarroako erakundeen presentzia sendotzea Europako instituzio eta erakundeetan; bestetik, erakunde nafarrek EBko funtsak errazago lortzea; eta azkenik, Foru Komunitatea kanpoan sustatzeko estrategia babestea.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Foru Gobernuaren Europako Ekintza Plana onartzea erabaki du. Plan horren helburuak dira, batetik, Nafarroako erakundeen presentzia sendotzea Europako instituzio eta erakundeetan; bestetik, erakunde nafarrek EBko funtsak errazago lortzea; eta azkenik, Foru Komunitatea kanpoan sustatzeko estrategia babestea.

Bruselako Ordezkaritzaren lanerako egin den era horretako lehen plana da. Plan horri esker, Ordezkaritzak gauzatzen dituen ekintzak neurtu eta kuantifikatuko dira.

Gobernuak Kontuen Ganberak esandakoa bete du. Izan ere, Ganberak Ordezkaritzari buruzko txosten bat egin zuen joan den urtarrilean, eta azaldu zuen ekintzak ebaluatzea zaila zela, Ordezkaritzak ez zuelako helburu kuantifikaturik eta ezta jardueren eraginkortasuna ebaluatzeko adierazlerik ere.

Plan hori garrantzitsua da, hain zuzen ere, Ordezkaritza ez ezik Gobernua, unibertsitateak, enpresak, gizartea eta era guztietako elkarteak lotesten dituelako.

Alde horretatik, nabarmendu beharra daukagu plana partaidetza publikoko prozesu baten bidez egin dela, eta inplikatutako agenteek eta herritarrek, oro har, parte hartu dutela.

Horretarako, ekintza-batzorde bat sortu zen, non Gobernuko Departamentuetako, unibertsitateetako, enpresa publikoetako eta antzekoetako ordezkariak baitauden. Batzorde hori bitan bildu da, plana osatu arte. Plana idatzi ondoren, herritarrek parte hartu zuten, eta haiek egindako proposamenen bat edo beste sartu zen. Horrez gain, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari Ana Ollok plana zertan den azaldu zuen Nafarroako Parlamentuan.

Planak ez du gastu zuzenik, aurrekontua eskura dagoenean baino ez delako egikarituko

.

Nafarroako erakundeen presentzia sendotzea Europako instituzio eta erakundeetan

Oinarrizko ekintzen xedea da Gobernuko Departamentuen eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzaren (NGBO) arteko harremana koordinatzea, eta, horretarako, Europako Gaien Departamentuarteko Koordinazio Batzorde bat sortzea. Batzorde horretan informazioa emango da eta Foru Gobernuaren EBko jarduera koordinatuko da.

Gainera EB intraneta sortuko da, Departamentuek informazioa erraz eta arin eman diezaioten elkarri.

Halaber, NGBO eskualde-lankidetzako erakundeen kudeaketaz arduratzen direnekin koordinatzea sustatuko da (erakunde horiek dira, besteak beste, PLB eta Akitania-Euskadi), urte hasieran aldizkako bilerak egiteko. Orobat, tokiko garapen-agentziekin informazioa konpartitzeko koordinazio-foro bat sortuko da eta lana Nafarroako Parlamentuarekin eta Europako foroetan ordezkaritza duten beste erakunde batzuekin koordinatuko da.

Erakunde nafarrek EBko funtsak errazago lortzea

Helburua da plan sektorialak koordinatzea eta Nafarroako Gobernuak ezarritako eskualde-garapeneko estrategia sustatzen gehien lagun dezaketen proiektuak zehaztea.

Gauzak horrela, NGBO, Gobernuko Departamentuak eta eremu publiko eta pribatuko agente eta erakundeak etengabe elkartzeko foroak sortuko dira, eskualdeko estrategia eta enpresa-babesaren arabera sektore zehatzak ezarriko dira eta foroentzako finantziazio-aukera zehatzen inguruko diagnostikoa egingo da.

Gainera, EBko programak ezagutzera emateko atari bat sortuko da, Bruselako deialdiei, sareei eta agendari buruzko informazioa zabaltzeko, gaien edo sektoreen arabera.

Halaber, Nafarroako erakundeak (zentro teknologikoak, enpresak eta unibertsitateak) kanpoan ezagutzera ematea eta posizionatzea bultzatuko da, hedapen-atari baten bitartez. Atari horretan Nafarroari eta erakunde horiei buruzko informazioa jarriko da (baliabideak, azpiegiturak, zerbitzuak, esperientzia), kanpoko erakundeek haien proiektuen bazkide potentzial gisa identifika ditzaten errazteko.

 

Nafarroa kanpoan sustatzeko estrategia babestea

Zehaztutako jarduerak dira, besteak beste, Bruselan enpresa-sustapeneko erakundeekin harremanak bultzatzea eta EBk lankidetza programak dituen inguruko herrialdeekin harremana erraztea (bazkide komertzialak aurkitzea, bisita-agendak antolatzea, azoketan parte hartzea eta Nafarroako kanpainak kanpoan aurkeztea).

Azkenik, Nafarroak EBn enpresa txiki eta ertainen industria babesteko programetan parte hartzea sustatuko da, EBko beste eskualde batzuekin akordio aldebiko edo aldeaniztunak bultzatuko dira, beste eskualde batzuetako zentro teknologiko eta unibertsitateekin harremanak ezarriko dira eta Nafarroa eta aukeratutako eskualdeak teknologia aldetik zertan diren osagarri eta bateragarri zehaztuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa