(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko LTD kanal batzuk gorde ditu EiTB modu digitalean emateko asteazkena, 2016.eko uztailak 27


Lehenbiziko pauso gisa, Iruñean ETB-1 eta gainerako merindade-buruetan euskal telebistaren hiru kanalak hartzea baimenduko du    


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak adostu du tokiko 25 LTD kanaletatik 13 gordetzea (merindade-buru bakoitzeko bana) Euskal Irrati Telebistako (EiTB) zerbitzuak modu digitalean emateko. Hori, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Irrati Telebistako zerbitzuak modu digitalean emate aldera 2016ko uztailaren 15ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren lehen pauso praktiko gisa.

Nafarroako Gobernuak adostu du tokiko 25 LTD kanaletatik 13 gordetzea (merindade-buru bakoitzeko bana) Euskal Irrati Telebistako (EiTB) zerbitzuak modu digitalean emateko. Hori, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Irrati Telebistako zerbitzuak modu digitalean emate aldera, 2016ko uztailaren 15ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren lehen pauso praktiko gisa.

Nafarroako tokiko multiplexetan kanalak gordetzeak aukera emango du Iruñeko eskualdean ETBren euskarazko katea (ETB-1) hartzeko (38. kanalaren bitartez), eta gainerako merindade-buruetan eta haien eragin-eremuetan Euskal Irrati Telebistaren hiru kanalak (ETB 1, ETB2, ETB 3) hartzeko (Lizarran 24. kanala, Zangozan 45. kanala, Tafallan 31. kanala eta Tuteran 39. kanala).

Horrez gain, EiTBko irratiak ere entzun ahal izango dituzte, LTD bidez, Nafarroan egokituta dituen tokiko bost multiplexen eragin-eremuetan.

Kanalak gordetzeak ez du gasturik izango Foru Ogasunean, eta ez dio eragingo 2013an baimena lortu zuten Nafarroako tokiko lau telebisten jarduerari (hiru Iruñean, Xaloa Telebista, Hamaika Telebista eta NTB11; eta bat Tafallan, Zona Media TV). Gainera, aukera ematen du Zangoza, Tafalla eta Tuterako merindadeetan kanal bat gordetzeko, eremu horietan gerora sor daitezkeen tokiko LTD proiektu pribatuei leku emateko, lehiaketa publiko bidez.

EiTB Nafarroa osora zabaltzeko lanean ari dira

EiTB hartzeko lankidetza-hitzarmenean beste pauso batzuk ere jasota daude, seinale hori tokiko multiplexetatik ez, baina erkidegoko multiplexetik har dezaketen herrietara eramateko; hori, LTDri buruzko estatuko plangintzari jarraikiz.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernua Industria Ministerioaren baimena lortzeko ahalegina egiten ari da, erkidegoko multiplexaren ahalmena handitzeko (gaur egun erkidegoko lau kanalek dute baimena, Navarra Televisión-en bi kanalek, Nafar Telebistak eta Vaughan TVk; baina Euskal Telebistaren beste bi kanal eman daitezke, gainerakoak kaltetu gabe) edo, bestela, Foru Komunitatean beste multiplex autonomiko bat jartzea baimentzeko.

Industria Ministerioak Nafarroan ETB modu digitalean zabaltzeagatik ezarritako zehapen-prozeduran pertsonatzea

Orobat, gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak adostu du Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzari (Industria, Energia eta Turismo Ministerioa) eskatzea Nafarroako Gobernua interesdun izatea ukatzeko erabakia baliogabetzea edo atzera botatzea Euskal Irrati Telebistari eta ITELAZPI SA euskal enpresa publikoari ETBren seinalea Nafarroan modu digitalean zabaltzeagatik irekitako zehapen-espedienteetan.

Gogora dezagun Ministerioak zehapen-espediente horiek ireki zituela Foru Gobernuak 2015eko martxoan egindako salaketa bategatik.

Salaketa hori kenduta dago, Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilean hartutako erabaki bat medio, baina, hala eta guztiz ere, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzak gutxienez hiru zehapen-espediente bideratu ditu, emankizun horiengatik, Euskal Irrati Telebistaren eta telebista-seinalearen hedapena kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoaren kontra.

Nafarroako Gobernuak espediente horietan pertsonatzea eskatu zuen, nahiz eta Industria Ministerioaren zehapen-espediente horien izapidegileak ekainean jakinarazi zuen ez zuela onartuko Gobernuak auzi horietan parte hartzea.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, aurreko Foru Gobernuak espediente horietan idatziz azaldu zuenaren kontra, ikertutako emankizunak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Protokolo Orokorrak babestuta daude. Protokolo hori 2009ko uztailaren 3an sinatu zuten bi aldeek eta indarrean egon da joan den maiatzean berritu zen arte.

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernua gaur adostutako akordioaren aldekoa da. Akordio hori, Auzitegi Gorenaren administrazio-prozedurari eta jurisprudentziari buruzko oinarrizko araudiaren arabera, oinarri nahikoa da Foru Gobernua auzi horietan pertsonatu ahal izateko. Gainera, Nafarroako Gobernuaren iritziz, 2009ko protokoloak ikertutako emankizunak ahalbidetzen ditu eta, ondorioz, Industria Ministerioak hartutako kautelazko neurriak (emankizunak etetea) kendu beharko lirateke, ETBk Nafarroan egindako emankizun horiek ikertzen diren bitartean.

Izan ere, kautelazko neurri horiek aplikatu daitezke, soilik, emankizunak gaitu gabe egiten direnean, eta, Nafarroako Gobernuaren iritziz, kasu honetan ez da hori gertatzen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa