(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro bideratuko du 2016-2017ko basogintzarako laguntza-deialdirako osteguna, 2016.eko uztailak 28


2 milioi toki-erakundeetarako dira, eta gainerako 300.000 euroak, eragile pribatuetarako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira 2,3 milioi euro bideratuko du 2016-2017ko basogintzarako laguntza-deialdirako; kopuru horretatik, 2 milioi toki-erakundeetarako dira, eta gainerako 300.000 euroak, eragile pribatuetarako.

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro bideratuko du 2016-2017ko basogintzarako laguntza-deialdirako.

Nafarroako Gobernuak guztira 2,3 milioi euro bideratuko du 2016-2017ko basogintzarako laguntza-deialdirako; kopuru horretatik, 2 milioi toki-erakundeetarako dira, eta gainerako 300.000 euroak, eragile pribatuetarako.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean datorren astelehenean, abuztuak 1, argitaratuko den deialdi honen edukiaren berri gaur eman du prentsaurrekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek; harekin batera izan da Mendi Zerbitzuko zuzendari Fermin Olabe.

Las actuaciones forestales no encajan con el año natural ya que, por ejemplo, las repoblaciones se ejecutan en el período comprendido entre noviembre y febrero, por lo que su realización se complica con campañas de carácter anual. Por ello, otro objetivo del Gobierno de Navarra ha sido recuperar campañas de carácter plurianual, por lo que el pasado 23 de marzo el Ejecutivo foral adoptó un acuerdo por el que se autorizó la adquisición de compromisos plurianuales imputables al ejercicio 2017 por un importe total de 2.300.000 euros para atender estas ayudas.

Basogintzako jarduerak ez zaizkio urte naturalari egokitzen; izan ere, adibidez, basoberritzeak azaro eta otsail artean egiten dira eta, beraz, urteko kanpainetan egitea oso zaila da. Horregatik, Nafarroako Gobernuaren beste helburu bat urte anitzeko kanpainak berreskuratzea da; hala, martxoaren 23an Foru Gobernuak erabaki bat hartu zuen eta, haren arabera, 2017ko ekitaldiari egotzi daitekeen urte anitzeko konpromisoak hartzea baimendu zen laguntza horiei erantzuteko (2.300.000 euro, guztira).

Proiektu horiek 2016. urtetik 2017ko urriaren 31 arte egikaritu ahalko dira. Horrenbestez, lanak egiteko epe egokiagoa lortzeaz gain, bi urteren artean zaldi gainean ekintzak egiteko aukera ematen da, basoberritzeen kasuan, esaterako.

Laguntza horiekin ondorengo ekintzak babesten dira: larreak eta beste produktu natural batzuk hobetzeko obrak eta lanak; basoak hobetzea, basoberritze naturala; basogintza zerbitzuko bideak eraikitzea, suteak saihesteko, larreak kudeatzeko edo basogintzako produktuak mugiarazteko; basogintza-lurretako ZECa kontserbatzeko planetan aurreikusitako ekintzak; basoberritzeak; eta mendien erabilera sozial eta astialdikoa erraztuko duten proiektuak eta obrak egitea.

Laguntza guztiak Landa Garapeneko Programaren esparruan finantzatzen dira,% 31eko kofinantzazioarekin. Europako landa garapeneko basogintza-neurrien garrantzia berresten da Europako Parlamentuko eta Kontseilu Europarreko 1305/2013 Erregelamenduan (EB) sartzean, Landa Garapenerako Europako Nekazari Funtsaren bidezko landa-garapenari emandako laguntzari buruzkoa dena, 21. artikulutik 26ra, eta 17 eta 35. artikuluen bidez garatutakoak. Hala, Nafarroak 2014-2020ko Landa Garapeneko Programan zenbait ekintza proposatu ditu eta, 2007-2013 epeko esperientziak hobetuta, basogintzako jarduerak sustatzeko ildoari jarraipena ematen diote, erkidegoaren eskakizun berriei egokituz, baina baita egungo errealitate sozio-ekonomikoari ere.

Garrantzitsua da azpimarratzea emandako batez besteko diru-laguntza % 50 dela eta, beraz, toki-erakundeek nahiz jabe pribatuek beste % 50 inbertitzen dutela; lankidetza ekonomiko hori ezinbestekoa da Nafarroako basoak mantentzeko orduan.

Norgehiagokaren irizpideek erabilera publiko izendatutako mendiak lehenesten dituzte, ZECek eragindakoak, jabe-taldeek kudeatutakoak, edo basogintzako kudeaketa iraunkorrean antolatutakoak eta ziurtatutakoak. Gainera, toki-erakundeek beraien mendietatik ateratako diru-sarreren % 30 baino gehiago inbertitu dutenak lehenesten dira.

Basogintzako industriak basogintza-ustiapenaz aritzen diren enpresak nahiz lehen eraldaketari lotutako enpresak hartzen ditu, hau da, zerratokiak, biltegizainak edo biomasa-ekoizleak.

2016ko deialdiaren balantzea

2016ko deialdia iragan astean ebatzi da, deialdian ezarritako epea baino lehen. Toki-erakundeen 137 eskaera jaso dira eta eragile pribatuen 38; hala, lehen kasuan 96 eman dira, eta 27, bigarrengoan. Toki-erakundeen 23 eskaera eta eragile pribatuen beste 4 zati batean edo guztiz baztertu dira behar besteko aurrekonturik ez izateagatik, eta gainerakoetan, gai teknikoengatik.

Deialdi hori martxoaren 10ean argitaratu zen, partaidetza-prozesu baten ondoren, eta bertan 144 ekarpen jaso ziren honako hauen eskutik: sektoreko eragileak, toki-erakundeak, elkarteak, enpresak edo elkargo profesionalak. Aldi berean, laguntzen hautaketa-irizpideak onartu ziren Nafarroako Landa Garapeneko Plana jarraitzeko batzordearen esparruan, eta batzordearen gomendioei jarraiki.

Nafarroaren % 64 baso-lurra da

Nafarroako lurraldearen % 64 baso-lurra da, hau da, 640.000 hektarea. Haietatik 450.000 inguru zuhaitzak dira eta gainerakoan, sasi, sastraka eta larreek hartutako lursailak dira. Zuhaitzak dauden zatian, basoen % 80 bertakoak dira, eta Nafarroan zuhaitzek hartutako azalera % 20 handitu azken 25 urtetan. Zifra horiek adierazten dute basogintzak Nafarroan garrantzi handia duela eta izan behar duela ikuspegi guztietatik, ingurumen-mailakoa basoei lotutako balio ekologiko handiengatik (babestutako habitat eta espezieen ehuneko handi bat sistema hauetan daude), bai eta garrantzi sozioekonomikoa ere basoak enplegua eta diru-sarrerak sortzeko iturri garrantzitsuak direlako; diru-sarrera horiek, gainera, ez dira egurretik sortzen bakarrik, baita onddo, ehiza, paisaia, turismo eta abarretatik ere.

Gogora ekarri behar da Nafarroako baso-lurren % 60 toki-erakundeenak direla; % 30 jabe pribatuenak, eta Nafarroako Gobernua gainerako % 10aren jabe da.

Urtebete jarduketak egiten

Legealdia hasi zenetik, eta programa-akordioan aurreikusitakoa betez, basogintzako lanetarako laguntzei buruzko ekintza batzuk sustatu dira, beste gai batzuk alde batera utzi gabe: mendien antolamendua, suteak saihesteko jarduerak edo basogintzako osasuna, egurraren mobilizazioa sustatzea edo basogintzaren kudeaketa integralagoa sustatzea.

Zehazki, 2015eko kanpainak ordaindu zaizkie toki-erakundeei, jabe partikularrei eta basogintzako industriari, 1.980.000 euro guztira; toki-erakundeetarako eta jabe pribatuentzako basogintzako laguntzen 2016ko kanpaina eta emakida abiarazi dira, 2,3 milioi eurorekin; basogintzako industrietarako laguntzen 2016ko beste kanpaina bat eta egun izapidetzen ari diren emakida onartu dira (450.000 euro); eta 2,3 milioiko aurtengo kanpaina onartu da, toki-erakunde eta jabe pribatuentzat dena, 2017ko aurrekontuen kargura.

Etorkizuneko erronkak

Urte anitzeko izaerari dagokionez laguntzen egoera normalizatu ondoren, hurrengo helburuak honako hauek dira: PDRa berrikustea eta kanpaina horiek are gehiago sustatzen dituzten alderdi batzuk aldatzea; laguntza horien izaera integralagoa ziurtatzea, basogintza-kudeaketa basoen erabilera integrala helburutzat duen zerbaiten antzera ulertuz faktore guztiak aintzat hartuz; beste erronka garrantzitsu bat Nafarroarako basogintza-plan berri bat lantzea da, sektoreak ere eskatzen duen zerbait. Alde horretatik, datorren urtean hura lantzeko prozesua hasiko du tartean dauden eragile guztien partaidetza ziurtatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa