(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa eta EAE segurtasun publikoko arloan elkarlanean ariko dira ostirala, 2016.eko uztailak 29

María José Beaumontek, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzan, eta Eusko Jaularitzako Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak dagokien protokoloa sinatu dute

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko lankidetza protokoloa sinatu dute gaur goizean, segurtasun publikoko arloan prestakuntza emateko. Bi gobernuek segurtasun-arloan izenpetzen duten bigarren lankidetza-protokoloa da iragan ekainaren 30ean sinatu zutenaren ondoren; orduan, laguntza eta lankidetzarako oinarriak finkatu ziren polizia-arloan nahiz larrialdi, babes zibil, trafiko eta bide segurtasunaren arretan eta koordinazioan.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak honako agindu hau dute: herritarren segurtasuna lortzeko zerbitzu publikoetan parte hartzen duten edo esparru horretan beraien jarduera betetzen duten pertsonak prestatzea; beraz, esperientziak, planak programak eta informazioak trukatzeko sustapenean interesatuta daude segurtasun publikoko alorrean esku hartzen duten kolektiboen prestakuntza-arloan; hala, prestakuntza-zentroen lankidetza eta koordinazioari esker, indarrak batuko dira helburu komunak lortzeko orduan, eta betetako lanen elkarrekiko aitortza egin ahalko da.

Nafarroa-EAE segurtasun hitzarmena

Beaumont eta Beltrán de Heredia Kontseilariak hitzarmena sinatzen.

Lankidetzarako protokoloaren ondorioetarako, segurtasun publikoko langileak dira: Nafarroako Polizien Foru Legeak jasotako edo Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko Legean jasotako lanpostuak betetzen edo, dagokien hautaketa-prozeduraren barnean, bete nahi dituzten pertsonak; suteak itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuetan dauden pertsonak edo Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibileko zerbitzuetakoak, bai eta babes zibilean edo suteen prebentzioan eta itzaltzean bi Administrazioetako erakunde laguntzaileen barnean daudenak ere, harremana edozein izanda ere.

Segurtasun hitzarmena

Kontseilariak bi erkidegoetako segurtasun eskoletako ordezkariekin.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikasketa-planak nahiz lantzen diren ikastaroen programak prestatzen lagunduko dute; horrez gain, prestakuntza-jardueren urteko planaren berri emango diote elkarri, bi erakundeek beraien eginkizunetan efizientzia handiagoa izan dezaten, eta giza baliabide, tekniko eta materialen ekonomia izan dezaten.

Gaur sinatutako protokoloaren arabera, bi zentroek beraien Prestakuntza Jardueren Urteko Planean beste erakundeak programatutako ikastaroak txertatu ahalko dituzte. Gainera, segurtasun publikoko bi sistemetan integratutako langileentzako ikastaroetan plaza-kopuru jakin bat gordetzeko eskaera egin ahalko dute, dauden baliabideak optimizatzeko asmoz. Sartze, sustapen, espezializazio edo eguneratzeko ikastaroetan prestakuntza-moduluak partekatzeko aukera ere zabaltzen da, epeak eta baliabideak optimizatze aldera.

Bestalde, bi erakundeek elkarri lagunduko diote erabilgarri dituzten irakasleak baliatuz ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta irakaskuntza-jarduerak antolatzeko; horrekin batera, egiten dituzten prestakuntza-jardueren elkar aitorpena erraztuko dute, erabateko baliozkotzeak eginez edo zati bat baliozkotuz.

Gainera, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bi administrazioetako segurtasun publikoko langileak beraien liburutegietan, dokumentazio-zentroetan eta antzeko zerbitzuetan sartzen utziko dute bertako langileen baldintza berberetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa