(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erasmus+ programako boluntario europarrak prestatzeko ikastaroa hasiko da Altsasun ostirala, 2016.eko uztailak 29


Hamasei herrialdetatik iritsitako 27 gaztek parte hartuko dute


Europatik etorritako boluntario-taldea. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Espainiako Agentzia Nazionalarekin koordinatuz, Europako Boluntario Zerbitzuko prestakuntza ikastaroa abian jarri du beste urtebetez Nafarroan. Erasmus+Gazteriaren barnean dagoen ekintza horri esker, gazteek atzerriko irabazi-asmorik gabeko proiektu solidario batean parte har dezakete, eta bertan prestakuntza jasotzeaz gain, ideia berriak eskuratu ditzakete, beste hizkuntza bat praktikatu nahiz ikasi, eta ikuspegi eta esperientzia berrietara zabaldu.

 

Altsasuko Otadia gazteen aterpetxean orain hasiko den ikastaroa Espainiatik etorritako boluntarioentzat da, autonomia erkidegoetako erakunde solidarioetan sartu aurretik. Gazte horiei, beraien proiektuen hasieran eta astebetez, prestakuntza bat emango zaie Erasmus+ Programaren (Europako Boluntario Zerbitzua) esparruaren gainean, herrialdeko kultura eta hizkuntzaren gainean, eta beraien proiektu solidarioei aurre egiteko tresna erabilgarriak emango zaizkie.

 

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ruben Goñik eta Gazteriako zuzendariorde Adela Gonzalezek hamasei herrialdetatik etorritako 27 gazteei ongietorria eman diete: Italia, Hungaria, Alemania, Frantzia, Danimarka, Turkia, Polonia, Portugal, Georgia, Holanda, Erresuma Batua, Eslovakia, Grezia, Indonesia, Serbia eta Ukraina. Haiek guztiek Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Kantabria, Katalunia, Galizia, Madril eta Valentziako askotariko proiektu solidarioetan lagunduko dute (ingurumenekoak, hirugarren adinekoenak, haurrenak…). Nafarroak, une honetan, Europako boluntarioak lanean ditu Tuterako Gurutze Gorriarekin, Paris 365 Jangela Solidarioarekin, gazteak dinamizatzeko Batean federazioarekin eta bidezko merkataritza sustatzen. Beraien esperientzia amaitzean, parte-hartzaileek Europako Batzordeak emandako ikasketa-ziurtagiri bat jasotzen dute.

Erasmus+

Erasmus+ Europar Batasunak hezkuntzan, prestakuntzan, gazterian eta kirolean duen programa da. 2014-2020 epea hartzen du, eta ikuspegi berriak zabaltzen ditu mugikortasuna diseinatzeko, bai eta Europako nahiz nazioarteko hezkuntza-lankidetzarako ere.

 

Erasmus+ programako gazteen kapituluak formala ez den eta informala den hezkuntza-arloko gazte guztiei babesa ematen die, eta honako helburu hau du: beraien garapen pertsonal nahiz profesionalerako funtsezko trebetasunak eskuratzea, eta etorkizuneko Europar Batasunean partaidetza aktiboa izan dezatela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa