(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Macbeth ya somos el olvido que seremos antzezlanarekin hasiko da Erriberriko Antzerki Klasikoaren beste aste bat astelehena, 2016.eko abuztuak 1


Asteazkenean aurkeztuko da Raúl Hernández Garridoren Restos / Fedra lana


Erriberriko Jaialdia

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko kartela.

Alauda konpainiak, gaur, abuztuak 1, Macbeth ya somos el olvido que seremos lana aurkeztuko du La Cava agertokian, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko OT4OS KLA2IKO2 zikloaren barruan. William Shakespeareren lanean dago oinarrituta, baina Rafael Benitoren bertsioa da, eta berak zuzendu du, baita ere. Ziklo horretan, abuztuaren 3an, asteazkenean, TNT-Centro Internacional de Investigación Teatral taldearen Restos / Fedra lana ikusi ahal izango da, La Cavan, 22:00etan. Raúl Hernández Garridoren lana da, baina Juana Casadok zuzendu eta moldatutakoa.

Macbeth ya somos el olvido que seremos lanean, Alauda Teatro konpainiak hainbat teknika darabiltza, esate baterako, harizko marionetak, bunrakua, miniaturak, askotariko txotxongiloak eta maskarak. Horien guztien artean, nagusi, Máquina de la guerra y el poder izeneko tramankulu-instalazioa egongo da, elementu mugikorrez osatua. Rafael Benito eta Estrella R.-k antzeztuko dute, eta Carlos Ghiringelli aktore-musikari eta Isabel Sobrino musikari arituko dira.

1997an idatzi zuen Restos / Fedra lanaren testua Raúl Hernándezek. Calderón edo Lope de Vega bezalako sariak jaso ditu haren lanek. Tragedia greziarraren prozedura formalak, berrituta, ditu jaialdian ikusgai egongo den lanak, eta gaia ondare mitologiko klasikoari loturikoa da.

Leihatilan eros daitezke sarrerak (Iruñean, Baluarteren atarian, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, eta Erriberrin), 12 euroren truke (6 euro gazte-txartela erakutsiz gero).

The Complete Walk

Bestalde, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak The Complete Walk lanaren hainbat proiekzio antolatu ditu. William Shakespeareren irudimenari, bizitzari eta ondareari buruzkoak dira, 37 film laburren bidez azalduta. Haren lan guztiak moldatzen dituzte, eta narrazioen kokalekuetan grabatu dira. La Cavan emanaldiak egongo diren egunetarako antolatu dira proiekzioak, hau da, abuztuaren 1, 3, 5 eta 6an, 20:00etatik 22:00etara. Hori dela eta, gaur, Monarcas emango dute, 3an El amor y otras pasiones, 5ean Comedias, eta 6ean Hamlet.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa