(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak finantza-erakunde publiko bat sortzeari buruzko txostena egiteko ardura lizitatu du asteazkena, 2016.eko abuztuak 3


Adostutako programan zegoen jasota txostena egitea; hura abian jartzea egokia den ala ez eta, hala bada, horretarako lege-formula aproposa zein den jakin ahal izango da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren bidez (NEKP), Foru Komunitatean finantza-erakunde publiko bat sortzeko aukerari buruzko txostena egiteko ardura lizitatu du. Foru Administrazioaren esku-hartzeak duen bideragarritasuna eta dauden alternatibak aztertuko ditu azterlanak, eta aukerarik egokienari buruzko amaierako gomendio bat jasoko du.
Dirua

Alternatibei buruzko txostenean, merkatua eta beste kreditu-erakunde publiko batzuk aztertuko dira.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren bidez (NEKP), Foru Komunitatean finantza-erakunde publiko bat sortzeko aukerari buruzko txostena egiteko ardura lizitatu du. Foru Administrazioaren esku-hartzeak duen bideragarritasuna eta dauden alternatibak aztertuko ditu azterlanak, eta aukerarik egokienari buruzko amaierako gomendio bat jasoko du.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak gaurko prentsaurrekoan eman du kontratuaren berri. 2015ean Gero Bai, EH Bildu, Podemos -- Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerra alderdiek Nafarroako Gobernua eratzeko adostutako programaren barruan egin da.

Txostena gaurtik aurrera lizitatuko da Nafarroako Kontratazio Atarian. 50.000 eurokoa da (BEZik gabe), eta irailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira eskaintzak. Erakunde esleipendunak 12 aste izango ditu txostena prestatzeko.

Nafarroako egitura ekonomikoa eta ekonomiaren zein inbertsio-merkatuaren finantza-egoera aztertuko ditu, sistemaren akatsak edo hutsuneak identifikatzeko (erantzunik gabeko premiak, hainbat sektorerentzat, esate baterako, publikoa, enpresak edo pertsonak eta familiak) eta, hala, finantza-erakunde publiko baten sorrera justifikatzeko.

Halaber, gutxienez instituzio mota hauen bideragarritasun juridikoa (foru-legeen eta estatuko eta Europako legeen mugak) aztertuko du: % 100 publikoa den enpresa edo sozietatea, Foru Komunitateko enpresa-erakunde publikoa, kreditu-erakundea edo banketxea.

Alternatiba bakoitzaren abantailak eta eragozpenak ere aztertuko ditu. Honako hauen inguruko oharrak egiteko baldintza dago jasota pleguetan: sorrera-prozedura, aurrekontuen eta zorren araubidea, gutxieneko kapital soziala edo gutxieneko finantza-baliabideak, jarduera iraunkorrak, abian jartzeko eta jarduera gauzatzeko behar diren baimenak, merkatuko abantailak eta estatuko kontabilitatearen araberako finkapena. Ikuspegi teknikotik proposamenik egokiena dena zehaztu beharko du esleipendunak.

Merkatu-azterketa

Alternatibak ebaluatu eta amaierako gomendio bat eskaintzeko, aurrez, Foru Komunitateko egoerari buruzko merkatu-azterketa bat eta Europako eta Estatuko beste kreditu-erakunde publiko batzuekiko analisi konparatzaile bat egiteko baldintza jasotzen dute kontratuko pleguek.

Zehazki, Foru Komunitatearen egungo produkzio-egitura, hazten ari diren sektoreak, finantza-sektorearen egitura eta jardun-maila, enpresek gehien eskatzen dituzten finantza-tresnak eta eskaintzen diren finantza-irtenbideak jaso beharko ditu merkatu-azterketak.

Horrez gain, Nafarroako egungo ekonomiaren finantza-egoera ere analizatu beharko du, sektore pribatuan (familiak eta enpresa), zein sektore publikoan, eta arreta berezia jarri beharko dio krisialdi ekonomikoan izan duen bilakaera identifikatzeari.

Hala, sektorekako (enpresa, familia eta sektore publikoa) diagnostikoa, sektore bakoitzaren epe labur, ertain eta luzerako joeraren balioespena, eta eratu nahi den finantza-instituzioaren profil objektiboen (bezeroak) justifikazioa egin ahal izango du.

Diagnostikoa gauzatzeko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko, Sodena sozietate publikoko, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN), Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako, eta Elkargi eta Sonagar elkar bermatzeko sozietateetako ordezkariekin gutxienez hitz egin beharko du lizitatzaileak.

Merkatu-azterketaren atal horretan, inbertsioetarako finantza-merkatuaren egoera ere aztertu beharko du lizitatzaileak: egungo finantza-eskaria (sektore pribatuko inbertsioak, eskatzaile moten kanpoko finantzazio-eskaria: inbertsio motak, produktuak, finantzazioari jarritako oztopoak, etab.), eta finantzazio-eskaintzaren analisia (finantzen arlokoak diren eta ez diren eragileak, enpresei, banakoei eta erakunde publikoei, produktuei eta abar finantzazioa ematen dietenak).

Elementu horiek oinarri, sektorekako (familia, enpresa eta sektore publikoa) finantzazioaren eskaintzaren eta eskariaren AMIA matrizearen (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) analisia egin beharko du. Horren bidez, finantzazio-defizita, merkatu-akatsak eta azpiinbertsioa dituzten eremuak identifikatuko ditu, finantza-erakunde publiko baten sorrera justifikatzeko eta, hala, aipatutako akatsak zuzentzeko diseinaturiko helburuak, tresnak eta bitartekoak izango ditu, pleguak dioenez.

Analisi konparatzailearen atalak ezaugarri eta funtzio berdinak dituzten Espainiako zein Europar Batasuneko erakundeei buruzko informazio esanguratsua izango du (izaera juridikoa, mendekotasun funtzionalak, funtzioak, antolaketa, bitartekoak, etab.). Lizitazioaren pleguek gutxienez finantza-erakunde bat (Kataluniakoa, EAEkoa edo Valentziakoa) eta Europako kreditu-erakunde publiko bat (Italiako Finlombarda, Berlingo Investitionsbank edo Finlandiako Kuntarahoitus Oyj) aztertzeko konpromisoa hartzeko baldintza jasotzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa