(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Gipuzkoako osasun-langileek Goizuetako eta Aranoko biztanleen historia klinikoak partekatzen dituzte asteazkena, 2016.eko abuztuak 3


Pazienteen segurtasuna eta jarraipen medikoa hobetuko dira horrela, Donostia Unibertsitate Ospitalean jasotzen baitute arreta espezializatua


bilera

Koordinazio-bileran izan diren Nafarroako eta Gipuzkoako osasun-langileak. ( irudia handitu )

Goizuetako kontsultategian lan egiten duten osasun-arloko langileek Goizueta eta Aranon bizi diren eta Donostia Unibertsitate Ospitalean eta inguruko zentroetan laguntza mediko espezializatua jasotzen dutenen historia klinikoak ikusi ahal izango dituzte aurrerantzean. Halaber, azken laguntza-zentroetako langileek pazienteen Osasunbideko historia klinikoak ikusi ahal dituzte.

Hala, bi herrietako 688 biztanleen segurtasuna eta jarraipen medikoa hobetuko dira. Izan ere, gertutasuna dela eta, aipatutako zentroetan jasotzen dute espezialisten arreta, Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko osasun-laguntzako lankidetza-hitzarmenari esker. Orain arte, txosten medikoetan jasotako edo pazienteak ekarritako informazioa besterik ez zeukaten Goizuetako osasun-langileek. Baina, hemendik aurrera, historia klinikoan eta izandako kontsultetan gehitutako txosten medikoak eskuratu eta ikusi ahal izango dituzte.

Bi osasun-zerbitzuetako ordezkariek eta arreta ematen duten osasun-langileek bilera egin dute berriki Goizuetan, batak bestearen historia medikoak eskuratzeko protokoloak zehazteko, sarbidea ahalbidetzen duten sistema informatikoak ezagutzeko eta sor litezkeen gorabeherak konpontzeko neurriak ezartzeko.

Zehazki, honako hauek izan ziren bileran: Borja Azaola Nafarroa Iparraldeko Lehen mailako Arretako zuzendariordea; José Javier Echeverría Goizuetako medikua; Inmaculada Vélez de Mendizabal Goizuetako erizaina; Ana Bustinduy Donostialdea ESIko zuzendaria; Ramón Lerchundi Donostialdea ESIko informazio-sistemen zuzendariordea; Patricia Arbeloa Osasun Alorreko Informazio Sistemen Zerbitzuko teknikaria, eta Agurne Oronoz Goizuetako landa-eremuko laguntzarako erizaina.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa