(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irail erdialdera amaituko dira Erriberriko Santa Maria elizako portalea zaharberritzeko lanak osteguna, 2016.eko abuztuak 4


Obrak ikusi ahal izateko jarri den aldamioa urri hasierara arte egongo da bertan. Dagoeneko seiehun pertsonak baino gehiagok erabili dute


Erriberriko Santa Maria

Erriberriko Santa Maria elizako portalearen xehetasuna. ( irudia handitu )

Irail erdialdera amaituko dira Erriberriko Santa Maria elizako portalea zaharberritzeko lanak. Hala ere, urri hasierara arte egongo dira jarrita bisita gidatuetarako jarritako aldamioak, jende gehiagok ikus ditzan egiten ari diren lanak. Orain arte, seiehun pertsona baino gehiago joan dira lanak ikustera. Gaur, Nafarroako Ardoaren Kofradiako kideak izan dira lanak ikusten. 

Harria zaharberritzeaz gain, duela 600 urte portaleak zeuzkan koloreak leheneratzen ari dira adituak. Lan horri esker, Erriberriko altxor ezkutuetako bat aztertu eta balora daiteke: portalearen Erdi Aroko polikromia. Alicia Ancho zaharberritzaileak esan duenez, pigmentu mineral urdin, berde eta gorriak dituzte, baita urrezko xafla ezin meheagoak ere, mahatsondo, haritz eta pikondoek. Lanei esker, berriro ekarri dira kolore horiek azalera, zikinkeriaren eta harriaren kolorea imitatzen zuten monokromien geruzen azpian baitzeuden. Aurpegien adierazkortasuna ere berreskuratu da, eta arropen xehetasunek, deabru txikiek eta hostoen, loreen eta fruituen artean uzkurtutako eiherazainek berriro hartu dute nagusitasuna, daukagun ondare aberatsa argiago ikusaraziz. 

Askotariko eremuetako ikertzaile eta adituez gain, bestelako jendeak ere badauka aukera Nafarroako artearen elementu berezi hau ikustera gerturatzeko eta garai gotikoko hargin, eskultore eta pintoreen lana hurbiletik miresteko.

Santa Maria elizako portaleak forma eta kolore ugariko mahatsondo-orriak eta mahatsak agertzen ditu, nahiz eta egin zen garaiko ohitura ez izan, bata bestearen gainean ordenatuta jarritako pertsonaiak izaten baitziren, errezel azpian. Horren bidez, Erriberriko produkturik ezagunena eta ardoaren lehengaia dena nabarmentzen ditu.

Bisiten programa

Ondare Historikaren Zerbitzuak iazko abendutik hasita antolatzen ditu dako bisita gidatuak. Horiei esker, aldamiotik ikus ditzakete obrak bisitatiek, gehienez hamarreko taldeetan. Kultura-ondarean adituak diren gidek lagun, bestela ikusi ezin direnak beha daitezke, lanaren balio artistiko eta historikoa uler daiteke, zaharberritzearen irizpideak eta helburuak zein diren jakin daiteke, eta lanen bilakaera hauteman daiteke. Ordu erdi inguruko bisitak izaten dira, larunbat goizetan. Abuztuaren 5etik aurrera, ostiral arratsaldeetan eta igande goizetan ere egingo dira bisita gidatuak. 14 urtetik gorakoentzat eta mugikortasun-arazorik ez dutenentzat da.

Bisita egiteko, Erriberriko informazio- eta turismo-bulegoan eman behar da izena, 948 741703 telefonora deituta edo oit.olite@cfnavarra.es helbidera idatzita. Bestela, aurrez aurre har daiteke ordua, bisita egiteko eguna eta parte-hartzaileen kopurua zehaztuta, eta harremanetarako telefono-zenbaki bat emanda. Babesteko ekipamendua emango da obraren hasieran, derrigorrez jantzi behar baita kaskoa, eta oinetako itxiak eta takoirik gabeak bakarrik onartzen baitira. Lanak ikusteko bisitak direnez, markatutako ibilbidetik joan beharko da eta taldeak gidatzen dituen teknikarien oharrei jarraitu beharko zaie, bisitarien segurtasuna mantentzeko.

Gizartea kulturara eta kulturaren adierazpenetara gerturatzea da bisiten programaren xedea. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak eta Gondra Barandiarán fundazioak kultura-ondarearen ondasunetako bat kontserbatzeko egindako ahalegina herritarrei erakustea ere da bisiten xedea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa