(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean, abuztuak 8, kenduko da Izurdiagako (Arakil) trenbide-pasagunea ostirala, 2016.eko abuztuak 5


Trenbideak zeharkatzen dituzten bide gutxien dituen probintzia da Nafarroa, 44 gunetan ibilgailuen ziurkulazioa saihesteko egindako inbertsioen ondoren


errepidea

Pasabide berriaren irudia. Atzean, trenbidearen gaineko egitura. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean, abuztuak 8, irekiko du Izurdiagako (Arakil) saihesbidea. Horri esker, Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasagunea itxiko da. 2,63 milioi euroko inbertsioa egin da.

Irekiera horrekin amaituko da duela 18 urte hasitako inbertsioen programa. Horren bidez, abiadura handikoak ez diren 44 gunetatik ibilgailuak pasatzea saihestuko da. Horretarako, 45 milioi euro baino gehiago erabili dituzte urte horietan guztietan Nafarroako Gobernuak, Sustapen Ministerioak eta Renfe/Adif enpresak.


errepidea

Errepide berriaren beste irudi bat. ( irudia handitu )

1998. urtetik sinatu diren hitzarmenen arabera, 27 pasagune konpontzea zegokion Nafarroako Gobernuari, eta 27 milioi euro inguru inbertitu ditu. Sustapen Ministerioari 7 pasagune zegozkion (10,82 milioi euroko inbertsioa) eta Renfe/Adif enpresari 10 pasagune (8,6 milioi euroko inbertsioa).

Adif-en datuen arabera, Nafarroa da estatuan trenbide-pasagune gutxien dituen komunitatea. Estatuan 2.357 trenbide-pasagune daude, 48 probintzia bakoitzeko batez beste.

1999. urtean zeuden 46 trenbide-pasaguneetatik, Iruñeko, Ezkirozko eta Berriozarreko eskualdeko biak abiadura handikoetan sartu ziren, eta itxi egingo dira abiadura handiko trena hiriburura iristen denean. Ezkirozkoa 5. tartea eraikitzean kenduko da, eta Berriozarrekoa trenbideen begizta desagertzen denean.

Garinoaini dagokionez, Gobernuak herriko udalari proposatu zion trenbide-pasagunea ixtea (Adif-i dagokio hori) eta ibilgailuak 350 metrora eraikitako gaineko pasabidera desbideratzea, Barasoainen dagoenera alegia.

Izurdiagako lanak

Izurdiagako lanak Excavaciones Fermín Osés S.L. enpresari esleitu zitzaizkion, eta 2016ko irailaren 18an amaituko ditu azken obrak. Zaragoza-Altsasu lineako trenbidea zeharkatzen duen pasabidea kentzeko, gaineko pasabide bat eraiki da NA-7010 errepidean.

Ibilbide berria 21,750 kilometro-puntuan hasten da, San Juan auzora iritsi aurretik. Han hasten da errepide tarte berria. 1.234 metro ditu galtzadak, 3,5 metroko zabalerako bi errei eta albo bakoitzean 0,5 metroko bazterrak dituena. Biribilgune baten bidez konektatuko da lehendik dagoen bidera. Trenbidea gaineko pasabide batekin saihestuko da eta, hura zeharkatu ondoren, saihesbidea berriro konektatuko da errepidearekin, azpiko pasabidetik gertu, A-15 autobiaren azpian. Beste biribilgune bat egongo da amaieran, errepidera batzeko.

Oinezkoentzako metalezko pasabide bat ere eraiki da (24,55 metrokoa, ez labaintzeko zorua eta hesi antbandalikoak dituena) kendu den trenbide-pasagunean, eta inguruan hesiak jarri dira. 4 metroko zabalerako bi errei, 0,5 metroko barneko bazterra eta metro bateko kanpoko bazterra dituzte bi biribilguneek. Bestalde, gaineko pasabidea bao bakarreko zubia izango da, 20 metroko zatian argiak izango dituena. Hesi antibandalikoak eta katenaria babesteko biserak jarri dituzte bertan. Inguruko lursailetan sartzeko, saihesbidearen ekialdean bide berri bat egingo zela jasotzen du proiektuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa