(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismo-bulegoetan bisitak %17,3 gehitu dira uztailean 2015eko hilabete berarekin alderatuta astelehena, 2016.eko abuztuak 8


Jarduera gehitu egin da Otsagabian, Tuteran edo Orreagan 


Bardenas Reales

Otsagabiako eta Tuterako bulegoetan jarduera nabarmen gehitu da.

Nafarroako Gobernuko Turismo-bulegoen sareak hamaika puntu ditu, eta uztailean guztira 61.372 pertsona artatu ditu; hau da, 2015eko uztailarekin alderatuta, %17,3 igo da jarduera (9.068 artapen gehiago).

Jarduera hobetzen joan da duela hilabete batzuetatik hasita. Horrela, urteko lehen seihilekoan, Turismok 164.658 kontsulta presentzial artatu zituen; hots, 2015eko denboraldi berean baino %8,1 gehiago. Estatuko bisitarien eskaera %7,9 gehitu zen eta atzerritarrena %9.

Uztailean laguntza emandako 61.500 lagun ingurutik 45.001 estatukoak izan dira, %21,8 gehiago. Zerrendaren buruan Euskal Herrikoak aurkitzen dira, 6.300 inguru, iaz baino %21 gehiago. Halaber, nafarrek ere sarera jo dute, 6.089 lagun izan dira, guztira, %25 gehiago. Ondoren, Madrilgoak (%23 gehiago) eta kataluniarrak (%18 gehiago) aurkitzen dira. Azkenik, Andaluziakoak ere %40 gehitu dira, 4.705 bisitari.

Nazioartetik etorritakoen kopurua (16.371) ere gehitu egin da, %6,5. Gehien bisitatzen gaituztenak frantses turistak dira, 6.304, %21,8 gehiago. Jarraian, AEBkoak ditugu, 1.370 lagun, iazko uztailarekin alderatuta bisita %20 jaitsi den arren. Iruñean, jaitsiera %30ekoa izan da gutxi gorabehera. Ondoren, Italia eta Alemania aurkitzen dira (%27 gehiago), herrialde bakoitzetik 1.200 bat pertsona.

Igoera Otsagabian eta Tuteran

Aldea positiboa izan da bulego guztietan, Bertizen izan ezik. Iruñako bulegoan artatzen da jende gehien eta Udalarekin batera kudeatzen da; era horretan, 24.938 lagun artatzera iritsi dira; alegia, jarduera %14,5 gehitu da 2015eko uztailarekin alderatuta. Batez ere estatutik datozenak igo dira, %23 gehiago; nazioartekoak %3,7 gehitu dira.

Jarraian, Orreagako turismo-bulegoa aurkitzen da artatutako kopuruari erreparatuta: 5.379 lagunek eskatu dute informazioa, eta jarduera batez beste %29,9 gehitu da. Atzerritarrak %31,7 izan dira eta estatukoak %29.

Otsagabian 5.325 pertsona artatu dira, %41 gehiago. Aipatzekoa da Espainiatik etorritakoen kopuruak izandako igoera (%46, 5.022 lagun). Tuterakoarekin batera, turismo-bulego guztien artean izandako hobekuntzarik nabarmenena da. Oliten ere jarduera %23,4 igo da, 5.089 pertsona gehiago.

3.000 eta 4.000 artapenen artean aurkitzen dira Tuterako (3.698), Lizarrako (3.615) eta Xabierko (3.140) bulegoak; horietan, igoerak %37,5, %14,7 eta %17,6koak izan dira, hurrenez hurren. Erronkarin 2.894 erregistratu dira, %25 gehiago; Zangozan 2.354, %21,5 gehiago; Bertizen 2.917, %22,6 gutxiago; eta Lekunberrin 2.023, %1,5 gehiago.

Turismo-bulegoetako langileek adierazitakoaren arabera, honako hauen inguruko informazioa eskatzen dute bereziki: inguruko leku interesgarriak eta jarduerak, ostatuak, mendi-ibiliak, haurrentzako jarduerak, gastronomia, gaztak, e.a.

Oliteko turismo-bulegoan andaluziarrak eta Murtziakoak gehitu dira; Zangozakoan, berriz, turista alemaniarrak eta estatuko turista banakoak; eta, azkenik, Xabierkoan, nazioarteko turistak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa