(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 40.000 euroko diru-laguntza eman dio Ipes Elkartea fundazioari astelehena, 2016.eko abuztuak 8


"Emakumeen Liburutegia" dokumentazio-zentroa mantentzeko eta garatzeko erabiliko da


Nafarroako Gobernuak 40.000 euroko diru-laguntza eman dio Ipes Elkartea Fundazioari "Emakumeen Liburutegia" dokumentazio-zentroa mantentzeko eta garatzeko aurtengo urtean zehar. Era horretan, Herritarren eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko kontseilaria den Ana Ollok lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur goizean IPES Elkarteko lehendakaria den Julia Munarrizekin.

Ollok sinadura-ekitaldian adierazitakoaren arabera, hitzarmen honen bidez "fundazioaren jarduera espezializatua eta bakarra bultzatuko da; hau da, teoria feministak eta generokoak, emakumeen historiak hedatzea eta emakumeek zientziaren, arteen eta kulturaren mundura egindako ekarpenak ezagutzera ematea eta zabaltzea".

Emakumeen Liburutegia emakumeei, generoari eta feminismoari buruzko dokumentazioan espezializaturiko zerbitzua da. Herritarrei doan eskainiko die sakabanatuta aurkitzen den informazioa, eta, batzuetan, sartzea zaila den zentroetan dagoena. Estatuko emakumeen dokumentazio-zentroen eta liburutegien Sarean (41 zentro espezifikok osatzen dute) nahiz emakumeen dokumentazio-zentroen eta liburutegien María Moliner Elkartean sartuta aurkitzen da (Elkarte-mugimendukoa).

Hitzarmenaren helburuak

Diru-laguntzaren helburuak hauek dira: Emakumeen Liburutegia mantentzea eta herritar guztiei Liburutegira jotzeko bidea erraztea; dagoen dokumentazioaren bidez, emakumeen egoeraren, pentsamendu feministaren, genero-azterketen eta emakumeek sortutako kulturaren (literatura, artea, zinema, komikia, e.a.) inguruko informazioa ematea, emakumeek bizitza sozialean, politikoan, kulturalean eta ekonomikoan parte-hartzea sustatuaz, eta emakumeen eskubideak lortzen aurreratzea; eta Ipes Elkartearen web orriaren eta sare sozialen bitartez kultur eta dokumentu ondare horren inguruan sentsibilizatzea, feminismoaren barnean joera ezberdinak erakutsiaz.

Horrez gain, emakumeek idatzitako literatura eta emakumeek kulturara egindako ekarpena hedatuko dira; zentroa bera, funtsak eta jarduerak hedatuko dira, egoitzan bertan nahiz modu birtualean; azkenik, gaikako bibliografiak egingo dira honako hauen inguruan: genero-berdintasuna, emakumeen egoera eta eskubideak, generoaren teoriak eta feminismoak, emakume sortzaileak, artistak, zientifikoak eta abar ezagutzera ematea eta horien jabekuntza.

Hitzarmenean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari (NBI) emandako eskumen batzuk osatzen dira; zehazki, Foru Komunitatean emakumeen egoeraren bilakaerari buruzko azterketak eta ikerketak egitearen ingurukoak nahiz emakumeen desberdintasun-egoeraren eta berdintasuna sustatzeko neurrien gainean sentsibilizatzeko jarduerak.

Ipes duela hainbat hamarkada hasi zen genero-ikuspegiko lehen ikerketa-lerroak lantzen. Nafarroan emakumeen inguruan espezializatuta dagoen liburutegi bakarra du. Nazioarteko mugimenduaren testuinguruan mugitzen da, eta, genero-azterketatik abiatuta, emakumeak jakintzaren diziplina guztietan kontuan hartzea proposatzen du, sormen kulturalean, zientifikoan eta artistikoan ekintza positiboak bultzatuaz eta emakume produktoreen, sortzaileen eta zientifikoen lana zabalduaz. Modu horretan, NBIrekin bat datorren informazioa, ezagutza eta helburuak partekatzen eta hedatzen ditu.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa