(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean, abuztuaren 15ean, hasiko da denboraldi zinegetikoa, "debeku-erdiko aldiaren" irekierarekin” asteartea, 2016.eko abuztuak 9


Irailaren 25era bitarte ehizatu ahal izango dira galeperrak eta usapal arruntak, ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan


Datorren astelehenean, abuztuaren 15ean, 2016-2017 denboraldi zinegetikoa hasiko da Foru Komunitateko esparruetan, "debeku-erdiko aldia" irekiko baita; hau da, galeperrak eta usapal arruntak ehizatzeko aukera eskaintzen den denboraldia.

Espezie horiek ehizatu ahal izango dira abuztuaren 15etik irailaren 25era bitarte, ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan. Galeperrarentzako eta usapal arruntarentzako kupoak ezarri dira, pertsonako eta eguneko hamar eta pertsonako eta eguneko bi, hurrenez hurren. Ehizatzeko ordutegia ondorengoa izango da: eguzkia atera baino ordubete lehenagotik hasi eta eguzkia sartu ondorengo ordubetera bitartekoa.

Nafarroako hegoaldeko barrutietan, soilik ehizatu ahal izango dira antolamendu zinegetikoko planetan horretarako gaitutako zonetan. Aldiz, iparraldean, debeku-erdiko aldia egin ahal izango da esparruetako lursail guztietan.

Halaber, astelehenean, hilaren 15ean, hasiera emango zaio untxiaren udaldiko ehizari, espezie horrek kalteak egin dituela justifikatzen duten barrutietan nahiz esparru guztian 3 ale edo gehiago egotearen indize kilometrikoak erakusten dituzten barrutietan. Ehizaldi horietarako, barrutiko zaintzaileak bertan egon beharko du, antolamendu zinegetikoko planean horretarako ezarritako guneetan burutu beharko dira, eta ehiza urriaren 2ra arte egin ahal izango da larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan. Horrela, aurrez Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioaren Departamentuari jakinarazi beharko zaizkio ehiza-egunak, kalteen justifikazioa eta zaintzailearen kontratazioa.

On line ordainketak eta izapideak

 

Gogoratu hainbat izapide on line egin daitezkeela; hala nola, datu pertsonalak eguneratzea, lizentzia-txartelen kopiak eskatzea eta urteko tasak ordaintzea (lizentzia behin ateratzen da, eta, ondoren, tasak urtero ordaindu behar dira). Horrez gain, ordainketa banku-helbideratzearen bidez egin daiteke (web bidez), Internet bidez ordainketa-gutuna eskuratu banku-erakundera ordaintzera joateko eta on line ordaindu kreditu-txartelarekin.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa