(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sic Bonuak, I+G+b programetan parte-hartzea bultzatzeko laguntzak, eskatzeko epea ireki da asteazkena, 2016.eko abuztuak 10


Deialdiak 201.250 euroko laguntza du 


Abuztuaren 10etik (asteazkena) abenduaren 15era bitarte epea irekita izango da enpresek, zentro teknologikoek eta ikerketa-zentroek eta unibertsitateek SIC Bonuak deitzen direnak eskatu ahal izateko; Bonu horien bitartez finantzatzen dira I+G+b proiektuak estatuetako, nazioarteko eta erkidegoetako programetan aurkeztera bideratutako aholkularitza-gastuak.

Laguntza, guztira, 201.250 eurokoa da, eta laguntzen inguruko informazioa astearte honetan, abuztuaren 9an, argitaratu da NAOn. Era horretan, Nafarroako Gobernuaren asmoa da Nafarroako erakundeek, bereziki eteek, erkidegoetako, nazioarteko eta estatuetako programa ezberdinetan parte hartzea bultzatzea, horien bitartez funtsak ematen baitira ikerketa zientifikorako, garapen teknologikorako eta berrikuntzarako (I+G+b). Programa horien artean honako hauek aurkitzen dira: Horizonte 2020, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa, Eureka, e.a.

Laguntzen bitartez, kanpoko aholkularitza-enpresak kontratatzeko kostuaren %100 ordainduko da, gehienez ere 24.000 euro, deialdiaren eta erakunde eskatzailearen tamainaren eta izaeraren arabera, beste faktoreen artean.

Diru-laguntza emateko, banako ebaluazioa egingo da; beraz, espedienteak eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera izapidetu eta ebatziko dira, aurrekontu-kreditua dagoen bitartean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa