(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte-ekonomia bultzatzeko plan berrian enplegua %20 gehitu nahi da sektorean osteguna, 2016.eko abuztuak 11


Ayerdi eta Laparra lehendakariordeek zirriborroa aurkeztu dute, eta hilaren 16tik (asteartea) irailaren 17ra bitarte irekita izango da herritarrek parte-hartzeko.


Transcripción textual del video

El nuevo Plan Integral para el Impulso de la Economía Social 2017-2020 prevé incrementar el empleo en el sector en un 20% o, en términos absolutos, en cerca de 3.300 personas, de ellas 2.570 a través de nuevas iniciativas empresariales y de procesos de consolidación, crecimiento e integración de empresas ya existentes.
Planaren azala

Nafarroako CEPESen bildutako gizarte-ekonomiako familia guztiek hartu dute parte Plana egiten.

Gizarte Ekonomia Bultzatzeko 2017-2020 Plan Integral berrian enplegua sektorean %20 gehitzea aurreikusten da, edo, termino absolutuetan, 3.300 pertsona inguruk lortzea, eta horietatik 2.570 lagunek enpresa-ekimen berrien bidez eta lehendik dauden enpresak finkatzeko, hazteko eta integratzeko prozesuen bidez lortuko lukete.

Gainerako 730 enplegu inguru gizarteratzeko ekimenen bidez sortuko dira, ekintzailetza gazteko programen bitartez edo sektore informaletan edota desgaitasuna duten pertsonak edo baztertzeko arriskuan daudenak lehendik finkatutako enpresetan kontratatuta.

Gaur egun, Gizarte Ekonomiak (GE) 16.500 pertsonari ematen die enplegua Nafarroan, sektore pribatuan okupatutako biztanleriaren %7. Planak kopurua %8,8ra igotzea nahi du.

Horrela jaso dute Nafarroako CEPESen (ANEL, UCAN, CIS Elkartea, Fundazioak eta REAS) bildutako gizarte-ekonomiako familia guztiek Nafarroako Gobernuarekin batera egin duten zirriborroan; horiek ordezkatzen dituzte lan elkartuko kooperatibak, lan-sozietateak, nekazaritzako elikagaien kooperatibak, gizarteratzeko enpresak, fundazioak, ekonomia solidarioko erakundeak eta irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro bereziak.

Zirriborroa Garapen Ekonomikoko eta Gizarte Eskubideetako lehendakariordeek, Manu Ayerdik eta Miguel Laparrak, aurkeztu dute gaur eman duten prentsaurrekoan, herritarrek parte hartzeko prozesua abian jartzearen ondorioz; izan ere, pertsona eta erakunde interesatuek horren bitartez ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte, abuztuaren 16tik (asteartea) irailaren 16ra (ostirala) bitartean, Nafarroako Gobernuak irekitako web orrian.

Enplegua sortzeko helburuak ezartzeko, Plana diagnostiko batean oinarritu da eta sektoreak azken urteetan izandako jardunean: 2015ean krisi aurretik lanean zegoen pertsona-kopurua berreskuratu zen, eta negozio-kopurua gehitzen joan da urte hauetan, egokitzeko eta bizirauteko gaitasun handiagoa izateagatik, autokudeaketa, malgutasuna eta sozietate horietako pertsonekiko konpromisoa medio.

Gainera, lan elkartuko enpresa berriak pixkanaka-pixkanaka gehitzen ari dira azken urteotan. 2015ean 70 enpresa baino gehiago sortu ziren, eta sortutako enpresa bakoitzeko batez bestekoa 3,5 enplegukoa izan zen; enpleguen %90, berriz, mugagabea.

Gaur egun, gizarte-ekonomiako enpresa berriak Nafarroan sortutako enpresen %7 izatera iritsi dira, 2007koaren bikoitza.

Planean jasotako ekintzei esker, Gobernuaren nahia da pisua hiru puntu igotzea, GE eremuan Nafarroan abian jarritakoen %10a lortu arte.

Modu berean, lehendik dauden enpresetan hobetzeko beste milaka ekintza egin nahi dira (enpleguaren kalitatea hobetzeko planak, prestakuntza, nazioartekotzea, lehiakortasuna, ekoizpen iraunkorra, kudeaketa, e.a.).

Ayerdi eta Laparra lehendakariordeek azpimarratu dute garrantzitsua dela era horretako erakundeek Nafarroako garapen sozio-ekonomikoan betetzen duten papera, GEren pisu eta errotze handieneko komunitateetariko bat izanik. Enplegurako, gizarte zuzenagoa eta bidezkoagoa izateko eta gizartearen transformaziorako egiten duten ekarpena nabarmendu dute; arrazoi hori dela-eta, NBE eta EB ere eredu hori babesten ari dira.

Plan integrala eta helburuak 

Nafarroan, 2013-2015 urterako ere lehen plan estrategikoa atera zen. Gaur aurkeztutakoari izaera integrala eman zaio, familia ezberdinetan ekintzak planifikatzetik lan-ildoen artean osagarritasunak eta sinergiak erraztera (integrazio horizontala) eta konbinaturiko neurriak ezartzera pasatzen baita, epe laburrera eta luzera. Gainera, Planaren diseinutik hasita, GEko agenteak eta zeharkakoekiko politikak sartu dira: ekintzailetza, enplegua, desgaitasuna, gizarte-bazterketaren aurkako borroka, plan energetikoa, boluntariotza, hezkuntza, e.a.

Planaren helburu nagusiak dira enpresak eta enplegu-enpresak sortzea eta ikuspegi sozio-ekonomiko zuzenagoa eta bidezkoagoa hedatzea.

Horrez gain, hauek dira bereizten duten beste zenbait elementu: ekintzailetza bultzatzea, kudeaketaren kalitatean fokua jartzea, nazioarteko ikuspegia eta gizarte-berrikuntza sartzea; hau da, I+G+b ekimenak GE eremuan (sektoreak, premiak, e.a.).

Plana 5 ildo estrategikotan egituratzen da: enplegu iraunkorra eta kalitatezko enplegua, enpresa-garapena (sektorearen lehiakortasuna edo integrazioa eta lankidetza), gizarte-berrikuntza (proiektu pilotuak, gizarte-erantzukizuna, tokiko garapena, merkatu soziala), gobernantza parte-hartzailea eta garapen sektoriala (sektorearen balioa eta bistaratzea edo elkarte-eraketa).

Enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa

Sortu nahi den enpleguaren %20 inguru lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonentzat sortuko da; bereziki, langabezian dauden gazteentzat eta baztertzeko egoeran edo desgaitasun-egoeran aurkitzen diren pertsonentzat.

Hona hemen horiek lortzeko zenbait helburu eta neurri: gazteentzako 100 enplegu gutxienez, Gazteen Berme Planaren bitartez; gutxienez 120 10 langiletik gorako GE enpresetan sartzeko pizgarrien bitartez; eta 200 enplegu baino gehiago sektore informaleko ekintzailetzako proiektu pilotuan (adibidez, mendekoak artatzea).

Halaber, Planean jasotzen da gizarteratzeko zentroak eta enplegu-zentro bereziak sustatzea Merkatuaren Erreserba erabat ezarrita (erakunde horientzako kontratu publikoen %6) edota puntuazio handiagoa ematea premia bereziak dituzten pertsonak edo erakundeak kontratatzen dituzten lizitatzaileei. Eremu horretan, baita ere, CISei estaldura juridikoa eman nahi zaie, gizarteratze-enpresa bezala onar daitezen eta CISen zein enplegu-zentro berezien inbertsio-premiei erantzuna ematearren.

Gainera, GEn enpleguaren kalitatea gehitzea jasotzen da planean. Horretarako, bi bide erabiliko dira: langileak bazkide bezala sartzea (helburua 50 enpresa lortzea) edo ekitatea langileen artean lan-baldintzei dagokienez, kalitatearen inguruko plan zehatzak onartuta (soldata-ekitatea, berdintasuna, uztartzea, prestakuntza, e.a.) 150 enpresatan.

Enpresen enplegagarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko, Planaren arabera funtsezkoa da gaitasunetan trebatzea. Horretarako, Gizarte Ekonomiako Mugaz Haraindiko Eskola sortu nahi da Euroeskualdearen esparruan (Akitania, Euskadi eta Nafarroa), hiru eskualdeetako kooperatiba-erakundeekin. Proiektuarentzat POCTEFA mugaz haraindiko europar funtsen finantzaketa lortu zen, eta ANELek eta Foru Gobernuak batera finantzatzen dute. Era horretan, proiektuan tokiko 200 agentek parte hartzea espero da eta 3.500 pertsona eta 100 enpresa trebatzea.

Era berean, gizarte-ekonomiako prestakuntzarako plan espezifikoa aterako da bazkideentzat, kudeaketako arduradunentzat, ekintzaileentzat, e.a. SNEren deialdiaren bitartez, 2.500 lagunek parte hartzea lortu nahi da eta 100 enpresek prestakuntzako plan espezifikoak izatea. Planean, lidergo parte-hartzaileari buruzko kapitulu bat ere sartu da (jardunaldi teknikoak, jardunbide egokiak adostea, e.a.).

Enpresa-garapena 

Enplegua gehitzeko eta enpresak sortzeko ondorengo bideak jarraituko dira: zailtasunak dituzten enpresak GE bilakatzea plantilla aldetik, GE formula duen ekintzailetza edo laguntza jadanik finkatutako enpresen hazkunderako inbertsio-espedienteentzat; Ekintzaileen Kooperatiba bat sortzea proiektu berriak laguntzeko edo finantzaketako mekanismo espezializatuak indartzea (Sodena bidez kapital funtsa sortzea).

Nazioartekotzea eta lankidetza edo klusterren politika hazteko beste ildo batzuk dira; era horretan, kanpora ateratzen lagunduko zaie 30 enpresari, lankidetzako proiektuak izango dira, batez ere nekazaritzako elikagaien ingurukoak . Modu berean, Navarcoop-en garapena sustatuko da, eta makinak erabiltzeko kooperatibak berreskuratuko dira (22 CUMAS proiektu). Horrez gain, GE sortzea bultzatuko da karbonoaren ekonomia baxuan, eta lankidetza erraztuko da enplegua sortzeko bide bezala.

Gizarte-berrikuntza 

Planean, premia sozialei edo lurraldekoei proiektu berritzaileen edo kolaboratiboen bidez erantzuna emateko neurriak ere jasotzen dira.

Gobernuan Gizarte Berrikuntzako Unitate bat sortuko da, besteak beste, proiektu pilotuak abian jartzeko, beste eskualdeekin edo unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin elkarlana eginaz. Esate baterako, familia-ongizatea informazioaren teknologien bitartez, ekonomia zirkularra, energia, gizarteratzea kulturaren bitartez, e.a. Beste helburu batzuen artean, enpresetan gizarte-erantzukizuna indartzea jasotzen da.

Ildo estrategiko horren barnean, proiektuak sortu nahi dira toki-mailan, ekonomia berdearen arloan (biomasa eta basoak, bioeraikuntza, ingurumena), nekazaritza-sektorean (nekazaritza-turismoa, merkaturatzeko zirkuitu laburrak) edo azpiegiturak kudeatzea. Mota horretako hiru proiektu kolaboratibo ezarri nahi dira urte bakoitzeko.

Lanerako beste ildo batzuen artean, honako hauek aurkitzen dira: herritarrak sentsibilizatzea eredu ekonomiko horren eta lankidetza-kulturaren inguruan eta merkatu soziala sustatzea (kontsumo arduratsua eta solidarioa). Kapitulu horretan, izaera esperimental moduan sartu nahi da "moneta soziala", 4.000 erabiltzaile eta 400 saltoki atxiki lortze aldera.

Gobernantza eta sektorearen garapena 

Azkenik, Planean gobernantza-estrategiak eta sektorearen garapenekoak jorratzen dira, pertsona bazkideek eta talde interesgarri ezberdinek Gizarte Ekonomiako proiektuetan parte-hartzea bultzatzeko, ereduarekiko konpromisoa indartzeko eta beste eremuetara eramateko, GE errazteko Hezkuntza eremuan eta sektorearen egitura eta elkarrizketa errazteko ordezkatzen duten erakundeen bitartez.

Neurri zehatzen artean, gizarte-ekonomiako 'labela' sortuko da, negozioari izena eta ikuspena emateko errekonozimendu homologatua.

Halaber, "gizarte-kontabilitatea" neurtzeko gai den tresna ezartzea nabarmentzen da, GEk gizarteari oro har egindako ekarpen ekonomikoa monetizatzeko gai izango dena.

Neurriak Foru Gobernuko unitateen bitartez (Garapen Ekonomiko, Gizarte Politika eta Landa Garapeneko departamentuekin lotutakoak batez ere) eta erakunde kolaboratzaileen bitartez ezarriko dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa