(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EBren laguntza-deialdi batean Nafarroako Gobernuaren gizarte-berrikuntzako proiektu bat hautatu dute ostirala, 2016.eko abuztuak 12


Ekimenaren bidez 500 pertsona lan-munduan sartu nahi dira Tuteran eta Burundan; ekimenaren aurrekontua 1,9 milioi eurokoa da, eta Europatik %80ko finantzaketa lortzea aurreikusten da


Transcripción textual del video

La Comisión Europea ha seleccionado dentro de la convocatoria de ayudas del Programa EaSI (Employment and Social Innovation) un proyecto piloto del Gobierno de Navarra que promoverá, durante un periodo de tres años, el acceso al empleo de 500 personas en riesgo de exclusión social en Tudela y la comarca de la Burunda (Alsasua, Olazagutía y Ziordia). Para ello, se aunarán de forma integral los servicios sociales y de empleo que se prestan en estas zonas.

Taldearen argazkia

Laparra lehendakariordea proiektua bultzatu duten erakundeetako eta erakunde laguntzaileetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Europako Batzordeak, EaSI (Employment and Social Innovation) Programaren laguntza-deialdiaren barnean, Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotua hautatu du; proiektuaren helburua da, hiru urteko denboraldian, gizartetik baztertzeko arriskuan aurkitzen diren 500 lagunek enplegua bilatzea Tuteran eta Burundako eskualdean (Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia). Horretarako, gune horietako gizarte- eta enplegu-zerbitzuak erabat bateratuko dira.

Proiektuaren aurrekontua 1,9 milioi eurokoa da, eta Europako finantzaketa %80koa izatea aurreikusten da. Bestalde, Nafarroako instituzio publikoek 349.000 euro jarriko dituzte, "la Caixa" Gizarte Ekintzak 60.000 euro eta Caja Navarra Fundazioak beste 60.000 euro.

Horixe iragarri du Gizarte Eskubideetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Proiektua "funtsezkoa" dela esan du legealdian zehar zuzentzen duen Departamentuaren ekimen nagusi batzuk indartzeko eta bultzatzeko; hala nola, bermatutako errentaren legea, enplegu-plana edo gizarteratzeko plana. "Europako Batzordeak ekimena positibotzat jo duenez, berrikuntza hauek onak dira", adierazi du Laparra lehendakariordeak.

Halaber, Miguel Laparrak proiektuaren izaera esperimentala nabarmendu du; hain zuzen ere, esku hartzeko metodo eta gailu ezberdinak probatuko dira, kontrol-taldeak erabili eta ikerketak, ebaluazio sistematikoak eta trukeak garatuko dira Europako puntako beste ekimen batzuekin, Nafarroa osoan zabaldu baino lehen.

Proiektua ERSISI deitzen da (Enhancing the Right to Social Inclusion through Service Integration-Gizarteratzeko eskubidea indartzea zerbitzuak integratuta), eta publikoaren aurrean aurkeztua izan zen iazko abenduan, Miguel Laparrak eskainitako jardunaldi irekian. Martxotik ekainera bitartean, proiektuaren lehen fasea prestatzeko bilera ezberdinak egin dira Altsasun eta Tuteran, eta horietan parte hartu dute Gizarte Eskubideetako Departamentuko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, inplikaturiko tokiko erakundeetako eta Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoko ordezkariek. Irailean espero da diru-laguntzaren akordioa Europar Batasunarekin sinatzea, hari esker abian jarriko baita baliabide-kopuru egokiarekin.

Proiektua burutzeko Tutera eta Burunda eskualdea hautatu dira, langabeziaren aldetik eta gizarteratzeko errenta jasotzen dutenei dagokienez bi zona horietan tasak altuak izateagatik. Beraz, Nafarroako Gobernuak arreta jarri du krisiak gehien kaltetutako zonetan, ondorioak jasaten dituzten pertsonen egoera hobetzeko asmoarekin.

Europako finantzaketa eta ebaluazioa 

Hitzaldian, Laparra lehendakariordeak Europako laguntza hau lortzea "Nafarroarentzat lorpen handia dela" esan du, era horretako deialdiak "oso lehiakorrak baitira aurkeztutako proiektuen ezaugarriak eta finantzaketa altua medio". Erreferentzia bezala, aurreko antzeko deialdietan, 130 proiektu baino gehiago aurkeztu ziren, eta horietatik soilik zati txiki bat hautatu zen. Kasu honetan, dagoen diruaren arabera, zazpi bat proiektu finantzatzea aurreikusten da; "beraz, aurkeztutako ekimen guztien gainean emandako diru-kopurua %5 ingurukoa da", Miguel Laparrak azaldu duenez.

Nafarroako proiektua Foru Gobernuak iazko urtearen amaiera aldera aurkeztu zuen Europako Batzordeak gizarte-politikako berrikuntza-programak finantzatzeko eta gizarte- eta enplegu-zerbitzuetako berrikuntzak bultzatzeko eskaintzen duen VP/2015/011 laguntza-deialdira. Aste honetan Batzordetik jakinarazi diete aurkeztutako eskaerak oso ondo gainditu duela ebaluazio-fasea.

Zehazki, Europar Batasunaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurkeztutako proposamenak "garrantzi politiko handia du, zerikusi argia baitu Espainiarako gomendioekin eta lehentasun politikoekin EBeren seihileko testuinguruan, zehazki, enpleguaren eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazio-ezari eta gutxieneko diru-sarreren erregimenei dagokienean".

"Era berean -Ebaluazio Batzordeak jarraitu du-, proiektua berritzailea eta garrantzitsua da Europako ikuspegitik erreparatuta, kalitate altuko gizarte- eta enplegu-zerbitzuak, banako laguntza eta guzti, emateko frogatutako eredu berritzailea du-eta".

Horrez gain, nabarmendu du "esku-hartzearen onurak, errentagarritasun sozial eta ekonomikotik, neurtu egingo dira, eta kasua inbertsio sozial bezala kalifikatzeko ebidentziak egon badaude". Azkenik, beste alderdi batzuk ere positibotzat jo dira; esate baterako, ekintza gauzatzea, horren ebaluazioa, proposaturiko jarduerak, jarritako giza eta finantza baliabideak, aurrekontua eta agente publikoen eta pribatuen arteko elkartea.

Laguntza eskatu dutenen artean honako hauek aurkitzen dira: Nafarroako Gobernua, Gizarte Eskubideen Departamentuaren bidez; Nafarroako Enplegu Zerbitzua (erakunde autonomo gisa); Nafarroako Unibertsitate Publikoa; Tuterako Udala; eta Altsasuko, Olatzagutiako eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Bestalde, ekimenean ondorengoek parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak, Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuak (SEPE), lan eta gizarteratzeko taldeak (EISOL), herri bakoitzeko gizarte- eta enplegu-zerbitzuek, Erriberako (AER) eta Sakanako (AES) enpresarien elkarteek, Gurutze Gorriak, ANAFEk, CCOOk, LABek, Eder Kontsortzioak eta Sakanako garapen-agentziak.

Proiektuaren helburuak 

Proiektuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren asmoa da, lan-merkatuan sartzeko aukera hobetzeaz gain, egoera ahulean eta langabezian aurkitzen den biztanleria artatzeko eredu berria diseinatzea eta ebaluatzea, gizarte- eta enplegu-zerbitzuek kasu bakoitza banaka eta modu koordinatuan aztertuta.

Modu berean, gizarteratzeko errentaren gainean egin daitezkeen berrikuntzak identifikatu eta egiaztatu nahi dira, babesa handiagoa eta administrazio-kudeaketa malguagoa, sinplifikatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Azkenik, enpleguko politika aktiboak planifikatzeko sistema berria jarri nahi da tokian-tokian, agente publikoak eta sozialak elkartuta; halaber, lortutako emaitzak ebaluatu nahi dira ondoren eremu horietan erabaki politikoak hartzeko; eta, amaitzeko, beste administrazioentzat baliagarriak izan daitezkeen irakasgaiak edo gomendioak atera nahi dira.

Parte-hartzaileen profila 

Ekimen honetan parte hartuko duten pertsonei haien premietara egokitutako ibilbidea eskainiko zaie; ibilbidea bi langilek egin eta gainbegiratuko dute: bata enpleguan esperientziaduna izango da eta bestea gizarte-zerbitzuetan aditua.

Parte-hartzaileak, Tuteran 400 eta Burundan 100, programan pixkanaka sartuko dira, eta irizpide ezberdinen arabera hautatuko dira; hala nola, iraupen luzeko langabeak izatea (urte bat eta 2 urte artean), talde ahuletakoak izatea (gazteak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak, atzerritarrak, e.a.), gizarteratzeko errenta jasotzea, agortzear dagoen langabezia-subsidioren bat jasotzea, inolako prestaziorik ez jasotzea eta gizartetik baztertzeko arriskuan egotea, edo enplegua eskuratzeko arrazoizko gaitasuna izatea.

Horiek guztiek gizarteratzeko truke-akordioa sinatu beharko dute, eta, horren arabera, zerbitzu publikoak konpromisoa izango du epe zehatz batean pertsona bakoitzaren premien gaineko diagnostikoa eta gainbegiratua izango den prestakuntza-ibilbidearen eskaintza egiteko. Bestalde, onuradunak parte hartu beharko du haren premietara egokitutako eta adostutako ibilbide horretan.

Burutu ahal izateko, Nafarroako Gobernuak uste du babes soziala indartzeak (adibidez, gizarteratzeko errentaren bitartez), "ez duela eragin negatiboa izango enplegura itzultzean, aldi berean enplegua lortzea errazteko zerbitzuak indartzen eta egokitzen badira", prestakuntzaren kasua bezala.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa