(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

923.365 euroko diru-laguntzak zortzi museo eta bilduma museografiko iraunkorrei asteartea, 2016.eko abuztuak 16


Lehia publikoan emandako diru-laguntzez gain, 47.575,51 eurokoak, zuzeneko sei diru-laguntza ere eman dira, horien artean bat, 831.790 eurokoa, Jorge Oteiza Museo Fundazioari bideratua.


museo

Oteiza Museoaren kanpoaldea

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak 923.365,51 euro eman ditu museoei eta bilduma museografiko iraunkorrei zuzendutako laguntzetan, bai haien funtzionamendurako bai jarduerak eta hedapen-jarduerak gauzatzeko. Laguntza horiek emanda, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Foru Komunitateko ekipamendu museistikoei lagundu nahi die eta horien funtzionamendu-baldintzak hobetu nahi ditu, publiko guztiei zuzendutako kalitatezko jarduerak gauzatzea sustatzeaz gain.

Alde batetik, lehia publikoko bi laguntza-deialdiak ebatzi dira, haien funtzionamendura eta jarduerak eta hedapen-jarduerak gauzatzera bideratuak; deialdi horien bitartez, guztira, 47.575,51 euro eman dira. Horietaz gain, zuzeneko sei laguntza eman dira, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eta museoetako titularren artean izenpetutako dagozkion hitzarmenen bitartez arautuak. Zuzeneko laguntza horien zatirik handiena, 831.790 eurokoa, Jorge Oteiza Museo Fundazioari eman zaio

.

Funtzionamendurako diru-laguntzen deialdian, Tuterako Museoak, Zubietako Errota Ekomuseoak, Tulebraseko Monasterioko Museoak eta Berbintzanako Las Eretas Museoak eta Aztarnategi Arkeologikoak, bakoitzak, 9.000 euro jasoko dituzte, langileriaren, horniduren eta eraikinaren eta bertako bildumen mantentze-lanen gastuak ordaintzeko. Horretaz gain, Tuterako Museoari bere bilduma iraunkorraren kontserbazio-baldintzen badaezpadako kontrolerako 1.355,20 euroko laguntza eman zaio. Diru-laguntza horiek emateko balorazio-irizpideak honako hauek izan dira: Erregistroan duten inskripzio-mota, zentro bakoitzaren kultur ibilbidea eta erakunde horiek Foru Komunitateko lurralde-garapenari egiten dioten ekarpena

.

Jarduerak eta hedapen-jarduerak gauzatzeko diru-laguntzen deialdian onuradun Gustavo de Maeztu Museoaren, Tuterako Museoaren, Zubietako Errota Ekomuseoaren eta Berbintzanako Las Eretas Museoaren eta Aztarnategi Arkeologikoaren proiektuak izan dira. Horiek, guztira, 10.220,31 euro jasoko dituzte. Gustavo de Maeztu Museoak emandako laguntza "Miradas Cruzada. Fermín Alvira" aldi baterako erakusketara, datorren udazkenerako programatua, eta bere web orria hobetzera bideratuko du. Tuterako Museoak urte osoan, Aste Santuan, jaien aurretik eta Gabonetan egiten diren haurrentzako tailerretarako jaso du laguntza eta, baita, uda honetan egingo den eta haurrei zuzendurik dagoen "Arte eta Arkitektura Laborategia Tuterako Museoan" proiektu didaktikorako ere. Berbintzanako Las Eretas Museoak eta Aztarnategi Arkeologikoak Aste Santuan egindako zinema arkeologikoaren ziklorako eta, urrian, aztarnategia aurkitu zeneko XXV. urteurrena ospatzeko, eztabaida-mahai bat egiteko jaso du laguntza

.

Diru-laguntza hauek emateko balorazio-irizpideak funtzionamendu-deialdian erabilitako berdinak izan dira eta horiei aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta horiek erakundearen ezaugarrietara egokitzea irizpideak gehitu zaizkie

.

Lehia publikoan emandako diru-laguntzez gain, zuzeneko sei laguntza ere eman dira, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren - Vianako Printzea Erakundearen eta museoetako titularren artean izenpetutako dagozkien hitzarmenen bitartez arautuak, zeintzuek, erakunde horiek jendeari irekitzeko, zerbitzuak eskaintzeko eta gastuak justifikatzeko baldintzei dagokionez izango dituzten betebeharrak ezartzen dituzten. Horrela, Jorge Oteiza Museo Fundazioak 823.790 euro jasoko ditu bere funtzionamendurako eta 8.000 euro ekipoetan, materialen erosketan, argitalpenetan eta zaharberritzen inbertitzeko. Erronkariko Julian Gayarre Museo-Etxeak 14.000 euroko laguntza jasoko du funtzionamendu-gastuetarako eta 10.000 eurokoa inbertsioetarako, zeinak, aurten, dokumentu-funtsa digitalizatzeko eta inbentarioa egiteko lanekin jarraitzeko erabiliko diren. Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoak eta Tuterako Muñoz Sola Arte Modernoko Museoak, bata zein bestea dagokien udalen menpeko ekipamenduak, bakoitzak 10.000 euroko laguntza jasoko dute funtzionamendu-gastuak ordaintzeko

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa