(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Sailak arte eszenikoko eta musikaleko 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten proiektuetarako laguntzak eman ditu asteartea, 2016.eko abuztuak 16


Diru-laguntzak, 1.100.000 eurokoak, honela banatuko dira: 2016an 595.000 euro eta 2017an 505.000 euro


Ópera de Cámara de Navarra elkartearen emanaldia.

Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak, gaur goizean, www.navarra.es 

orrian, 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten 2016-2017rako arte eszenikoko eta musikaleko proiektu artistikoetarako diru-laguntzen deialdiari buruzko  Ebazpena
argitaratu du. Deialdi hori 1.100.000 euroz horniturik dago.

Nahitaezko bilerak egin ondoren, ebaluazio-batzordeak, jada, deialdi honetan onartutako eskabideek lortutako puntuazioen emaitzak

argitaratu ditu, gastuaren banaketa erabakiz, jarraian zehazten denaren arabera
:

2016an, 595.000 euro banatuko dira Asociacion Gayarre Amigos de la Ópera Elkartearen (175.000 euro), Asociacion Ópera de Cámara de Navarra Elkartearen (175.000 euro), Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkartearen (94.036 euro) eta Iruñeko Ganbera Abesbatzen Taldearen (150.964 euro) artean.

2017an, 505.000 euroko laguntzak banatuko dira Asociacion Gayarre Amigos de la Ópera Elkartearen (116.000 euro), Asociacion Ópera de Cámara de Navarra Elkartearen (116.000 euro), Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkartearen (53.627,50 euro), Iruñeko Ganbera Abesbatzen Taldearen (116.000 euro), Nafarroako Ganbera Abesbatzaren (113.985 euro) eta Nafarroako Abesbatzen Federazioaren (31.664,05 euro) artean.

Fundación Flamenco On fire Fundazioaren eta Asociación de Cantautores Ojalá Elkartearen eskabideak ez direla onartu azpimarratu behar da, izan ere, ez dute 65 puntuko gutxiengoa lortu, oinarrietako 8.2. puntuan adierazten denaren arabera.

Nafarroako Unibertsitatea Museoak aurkeztutako eskabidea ere baztertu egin da 2.1. oinarria, onuradunak irabazi asmorik gabeko erakunde artistikoak izatea behartzen duena, ez betetzeagatik.

Laguntzak Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren eta aipatu erakunde horietako bakoitzaren artean izenpetuko diren lankidetza-hitzarmenen bitartez arautuko dira.

Kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen Foru Legean xedatutakoaren arabera, deialdi honetan diru-laguntzen objektu diren proiektuak interes sozialeko proiektutzat hartuko dira dohaintzei, erabilera-maileguei edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei Foru Lege horretan aurreikusitako zerga-pizgarriak eta, baita, Sozietateen gaineko Zergan, babesletza-kontratuetatik eratorritako publizitate-gastuengatiko kenkariei dagokienez, Ebazpen hau izenpetzen denetik izenpetuko diren hitzarmenen indarraldia amaitu bitartean, aurreikusitako pizgarriak aplikatzeko.

Kultur mezenasgoaren alorrean zerga-pizgarrien aplikazioa maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean 

eta aplikagarri zaion gainerako araudian ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzeari baldintzatuta dago; horretaz gain, hitzarmenean ezarriko diren beste betebehar batzuk ere bete beharko dituzte.

Laguntza horien onuradun diren erakundeen interes soziala Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko da. Orduan, horiek beren komunikazioetan, aurkezpenetan, argitalpenetan eta agirietan "Mecna Zigiluaren

anagrama erabili ahal izango dute".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa