(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Helduen Hezkuntzan izena emateko epea irailaren 16ra arte zabalik izango da asteazkena, 2016.eko abuztuak 17


Oro har, ikastaro guztiek lau hilabete iraungo dute


Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebazpen bat sinatu du eta, haren bidez, jarraibideak onartzen dira 2016-2017 ikasturtean honako hauek arautzeko: alde batetik, helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz ikasgeletako antolaketa eta funtzionamendua, eta bestetik, ikastetxe publiko baimenduetan helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak emateko modua, aurrez aurrezko modalitatean nahiz urrutikoan.

Hainbat jardueratan izena, oro har, irailaren 16a baino lehen emango da lehen lauhileko ikastaroetarako, eta otsailaren 7a baino lehen bigarren lauhileko ikastaroetarako. Ikastetxeek eta zonaldeek izen-ematea bereizitako bi epetan egin ahalko dute: lehenengoa lehenetsitako ikastaroetarako, eta bigarrena, pertsona hezteko ikastaroetarako. Ikastetxe eta zonaldeek izen-ematea irekita utziko dute lehentasunezko prestakuntzako jardueretan lauhilekoan zehar.

Adinaren baldintzei dagokienez, lehentasunezko prestakuntzako jardueren ikastaroak 18 urtetik gorakoentzat dira edo jarduera hasiko duten urtean beteko dituztenentzat, bai eta eskatzen duten 16 urtetik gorakoentzat ere eta lan-kontratu bat dutenak edo goi-errendimenduko kirolariak direnak. Pertsona hezteko ikastaroetarako, ikasleek 18 urte baino gehiago izan behar dute izena emateko garaian.

Onarpen-irizpideei dagokienez, aurkeztutako eskaera guztiak onartuko dira. Kopurua eskainitako plazako baino gehiago direnean, ikastetxeak ezarritako sistemaren bidez beteko dira. Nolanahi ere, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiteko lehentasuna izango dute aurreko lau hilekoan egin dutenek, eta haien artean mailaz sustatzen direnek lehentasuna izango dute. Plazarik lortu gabekoak itxarote-zerrenda batean sartuko dira izan daitezkeen bajak bete ahal daitezen.

Izena emateko prozesua amaitzen denean, onartutako pertsonak dagozkien ikastaroetan inskribatuko dira Educa eskola-kudeaketako sistemaren bidez.

Oro har, ikastaro guztiak lau hilekoak izango dira, Mentor ikasgeletako ikastaroak izan ezik. Taldeak osatzeko ratioak gutxienez 10 pertsona dira I. Hasierako Ikasketetan eta 15 pertsona II. Hasierako Ikasketetan, Bigarren Hezkuntzan sartzeko prestakuntza-ikastaroetan bezala.

Ebazpenean ikastetxe eta zonalde bakoitzeko eskaintza agertzen da: Iruñeko Jose Maria Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa (CPEBPA), Altsasuko zonaldea, Zangozako zonaldea eta Tafallakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa