(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztu amaiera arte hainbat ekintzarekin goza daiteke bost naturgune eta interpretazio-zentrotan asteazkena, 2016.eko abuztuak 17


Hegaztien behaketa, erakusketak, ibilbideak eta bisita gidatuak sartzen dira


Arbaiungo arroila.

Abuztu amaiera arte Nafarroako Gobernuko bost naturguneko eta ingurumenaren interpretazio nahiz informazioko zentrotako hainbat ekintzarekin gozatzen jarrai daiteke: hegaztien behaketa, erakusketak, ibilbideak, bisita gidatuak edo haurrentzako jarduerak, besteak beste.

Honako toki hauek dira, zehazki: Irunberriko arroiletako interpretazio-zentroa, Erronkarikoa eta Otsagabiakoa; Cañasko (Viana) urtegia eta Bertizko Jaurerriko natur parkea.

Arroilen interpretazio-zentroa, Irunberrin

Arroilen interpretazio zentroa, Irunberrin, asteartetik larunbatera bisita daiteke, 12:00etan.

Teleskopio bidezko hegaztien behaketa egiteko aukera ere eskaintzen du larunbatetan, 19:00etatik aurrera Isoko behatokitik, Arbaiungo arroilan.

Egin daitekeen beste jarduera bat teleskopio bidez Bonelliko arranoa ikustea da; larunbat honetan, hilak 20, 09:30etik aurrera egingo da Irunberriko arroilaren aparkalekuan. Aldez aurretik izena eman behar da 948 88 08 74 telefono-zenbakira deituta edo mezu elektroniko bat bidaliz ondorengo helbidera: cinlumbi@navarra.es

Gainera, zentroan "Naturari egindako omenaldia" izeneko argazki-erakusketa ikusi ahalko da hil amaiera arte.

Erronkariko interpretazio-zentroa

Erronkariko interpretazio-zentroak Izabarako bisita gidatu bat eskaintzen du asteazkenero, 19:00etan, eta baita Erronkarin ere, ostegunetan, 19:00etatik aurrera.

Otsagabiako interpretazio-zentroa

Otsagabiako interpretazio-zentroak kultur nahiz natur jarduerak eskaintzen ditu. Kultur arloan, Muskildako Andre Mariako monumentu-multzorako bisita gidatuak egin ahalko dira astearte, ostegun eta igandetan, 18:00etan hasita. 45 minutuko iraupena du, eta helduek 1,5 euro ordaindu behar dute. Interesa duten taldeek baldintzak honako toki hauetan kontsulta ditzakete: 948 39 40 60 telefono-zenbakian eta www.ochagavia.com webgunean.


Kulturako bisita gidatuak ere antolatzen dira Otsagabiara eta Ezkarozera. Otsagabian (bisitaren barnean, San Juan Evangelistako eliza ere sartzen da), astelehen eta asteazkenetan egingo dira, 18:30ean, turismo-bulegotik abiatuta; Ezkarozen, berriz (udalerria ezagutzeaz gain, historiaz eta Pirinioetako kondairez buruz ariko dira), ostiraletan egingo dira, 18:30ean, herriko plazako kioskotik abiatuta. Bi kasuetan, ibilbideak ordu eta erdi iraungo du, helduek 1 euro ordainduko dute, eta haurrentzat (18 urte arte) doan izango da. Interesdunek informazioa ondorengo tokietan topa dezakete: 948 89 06 41 telefono-zenbakian eta oit.ochagavia@navarra.es helbide elektronikoan.

Natur ondarea ikusteko bisitetan, Abodi inguruan gidatutako ibilbideak eskaintzen dira ostiraletan, 10:00etan aurrera, Abodiko zentrotik irtenda (Larrauko errepidea, 7. kp). Benasako arroilako natur erreserba eta Santa Maria del Campoko baseliza erromanikoa bisitatzea da beste aukera bat, Pirinioetako saiaren lurraldea zein den jakiteko. Asteartetan, 10:00etan egiten dira bisitak baselizatik bertatik irtenda. Bi irteerak doan dira, egun erdikoak dira eta aurrez izena eman behar da irteera baino 24 ordu lehenago gutxienez 948 89 06 41 telefono-zenbakian eta oit.ochagavia@navarra.es helbide elektronikoan.

Cañasko urtegia

Vianako Cañasko urtegian naturgune hori ikusteko bisita gidatuak eskaintzen dira, ostiraletan egiten dira 18:00etan hasita, hegaztien behatokitik abiatuz. Bisita doan da, eta ordu eta erdi irauten du. Aurrez izena eman behar da, 48 ordu lehenago gutxienez, 696 83 08 98 telefono-zenbakira dei eginez.


Bertizko Jaurerriko natur parkea

Bertizko Jaurerriko natur parkeak hainbat jarduera eskaintzen ditu urte guztian, 25 eta 60 pertsona arteko taldeentzako bisita gidatuak lorategian, esaterako, aurrez erreserba eginez. Autogidatutako ibilbideak egin daitezke ere laguntzeko materialarekin, lorategian bertan (zentzumenezko ibilbidea) nahiz naturako interpretazio-zentroan, bai eta basoko bideetan ere. Haurrek beraientzat prestatutako berariazko jarduerekin ere goza dezakete, pisten jolas bat egiten da haiekin eta, jolas horri esker, lorategia era autogidatuan bisita daiteke, intereseko informazioa eta edukiak asmatuz.

Irailaren 18an, igandea, ate irekien egun bat prestatu da. Hilabete guztian ere, Itxusi Argazki Taldearen "Natura" argazki-erakusketa ikusi ahalko da jauregiko erakusketa-aretoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa