Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Kontratatuek astearteko arratsaldetik ostiraleko, abuztuaren 26ko, goiza bitartean aukeratuko dute plaza
Hezkuntza Departamentua.
Asteartean, abuztuak 23, goizeko 10:00etan egingo da praktiketan dauden irakasle funtzionarioei plazak esleitzeko ekitaldia; aldiz, irakasle kontratatuen plazak esleituko dira abuztuaren 23ko arratsaldetik, asteartea, abuztuaren 26ko goiza, ostirala, bitartean.
Bestalde, astelehenean, abuztuak 29, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle kontratatuen plazak esleitzeko ekitaldia izango da.
Zaintzaile kontratatuen plazak esleituko dira asteartean, abuztuak 30, 10:00etan.
Aurreikusita dago Erlijioko irakasleen plazak esleitzeko ekitaldia datorren astean iragartzea eta abuztuaren 30ean egitea.
Jakina denez, bi mila pertsona baino gehiago aurkeztu ziren pasa den ekainean Hezkuntza Departamentuak deitutako lehenengo oposizioetara bost urtean irakasle-plazarik ez eskaini ondoren. 200 lanpostu dira guztira, eta probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen