(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoko Zuzendaritza Nagusia autokarabanek “gelditzeko eta aparkatzeko eremu”-ak nola erabiltzen dituzten egiaztatzen ari da osteguna, 2016.eko abuztuak 18


Nafarroan kanpatzea kanpinetan bakarrik egin daitekeela gogorarazi du


Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak, Foruzaingoarekin lankidetzan, autokarabanek eta iragaitzazko antzeko ibilgailuek Foru Komunitatean dauden "gelditzeko eta aparkatzeko 23 eremu"-ak nola erabiltzen dituzten egiaztatzen ari da.

Autobide eta hiriguneetako zerbitzuguneetan bereziki kokatuta, gehienez ere 48 ordu arteko atsedena errazten dute, tarifa baten truke oro har.

Nolanahi ere, debekatuta dago bertan kanpatzea. Hori eginez gero, Turismoko Zuzendaritza Nagusiak gogorarazten du behar bezala erregistratutako `kanpin´-etara jo behar dela. Horri, laster Foru Komunitatean laster "harrera eta kanpatzeko eremu"-ak gehituko zaizkio, Turismora dagoeneko 2014an sortutako formula baterako lehen baimen-eskaerak iritsi baitira; haren bidez, 48 orduz kanpatu daiteke, gehienez ere. Gogora ekarri behar da, Zirkulazio Kodeak prestatutako guneetatik kanpo jartzea debekatzen duela.

Aparkatzeko eta gelditzeko 23 eremuei zer erabilera ematen ari zaien zehatz-mehatz jakiteko, foruzainak puntu horietan autokarabanak aparkatuta daudela eta ez kanpatuta egiaztatzen ari dira.

Autokarabana bat aparkatuta dago baina ez kanpatuta, baldin eta:

- Lurzorua gurpilekin ukitzen badu (egonkortzeko hankak ez daude jaitsita, eta ezta beste edozein tresna ere). Zenbaitetan, aparkalekua aldapan edo alboko inklinazio handian dagoenean, gurpil-altxagarriak justifikatuta egon daitezke ibilgailuaren segurtasuna hobetze aldera.

- Autokarabana itxia baino espazio handiagoa okupatzen ez badu eta aparkalekuko zorura aulkiak, mahaiak, zabaldutako toldoak eta abar atera ez badira.

- Inolako fluidorik isuri ez bada, kutsagarria edo ez, motorraren errekuntzaren berarenak salbu ihes-hodiaren bidez, edo gizabidezkoak ez diren edota osasungaitzak diren jokabideak badaude, bide publikoan ura botatzea, adibidez. Zarata gogaikarririk ez du ateratzen, atseden hartzeko ordutegian sorgailu elektriko bat abian jartzea, esaterako, edo egunez gehiegi irauten duen denbora-tarteetan.

23 eremuak

Gelditzeko eta aparkatzeko Nafarroan dauden 23 eremuak edo "zerbitzu edo harrera"-koak izenekoak errepideen eta gaitasun handiko bideen alboan daude, baita hiriguneetan ere; azken horiek, gehienak, udalek sustatutakoak, Trafikoko Jarraibideen eta Udal Ordenantzen babesean eta beraren eskumenen esparruan.

Zenbait kasutan, ur grisak eta beltzak ebakuatzeko puntuak izan ohi dituzte, edateko uraren hargunea, edo birkarga elektrikorako entxufeak, tarifa baten truke.

Honako toki hauetan daude: Almandoz, Amaiur, Arguedas, Arizkun, Arroitz, Artaza (kanpinaren alboan), Aiegi, Berriozar, Cascante, Ekai-Longida, Faltzes, Legarda, Martzilla, Erriberri, Orreaga, Tafalla, Tutera, Uharte-Arakil, Viana, Atarrabia eta Zubiri-Saigots. Eskaintzen dituzten zerbitzuak (`ur grisak´ ateratzea, gaualdia…) ondorengo webgunean topa daitezke: http://www.areasac.es/v_portal/busqueda/index.asp?te=4#resul.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa