(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 312 milioi jokatu zituen 2015ean loterietan eta apustuetan, aurreko urtean baino % 5 gehiago ostirala, 2016.eko abuztuak 19


Makina txanponjaleek segitzen dute izaten diru gehien arriskatzen den ausazko modalitatea, eta haren atzetik datoz Estatuko loteriak eta apustuak


Txanponjaleak

Txanponjaleak.

Nafarroak loterietan eta apustuetan 312,81 milioi euro jokatu zituen iaz, hau da, 607,40 euro adin nagusiko biztanle bakoitzeko, Barneko Zuzendari Nagusiak egindako jokoaren memorian jasotzen denez.

Zifra horiek aurreko ekitaldikoak baino % 5 handiagoak dira; orduan 298,41 milioi ziren eta 573,92ko batez besteko gastua, eta krisi ekonomikoaren aurretik zenbatutakoetara hurbiltzen dira, 2008an; urte horretan 314,58 milioi jokatu zen, 620,68 euro batez beste adin nagusiko biztanle bakoitzeko.

Iaz jokatutako 312,81 milioitik, 190,83 milioi euro makinei, makina txanponjaleei eta bingoei dagozkie; eta 121.98 milioi Estatuko Loteria eta Apustuei (kiniela, primitiva, euromilioiak…) eta ONCEko zozketei.

Hala, iaz kudeaketa pribatuko jokoetan egindako apustu-kopurua (lehenengoak) hazi egin zen berriz, % 6,16 oraingoan, eta azken bost urteotako gailur handienera iritsi da apustuen bultzadari esker, azken horretako diru-bilketa % 12 igo baitzen 2015ean. Aldiz, kudeaketa publikoko jokoetan arriskuan jarritako kopurua (bigarrenak) apur bat igo egin da (% 2,8), eta egonkortu.

Jokoaren memoriak jokalariek egindako gastu errealaren kalkulua eskaintzen du ere: 96,21 milioi euro izan zen 2015ean, aurreko urtean baino % 3 gehiago. Zifra horren barnean ez da sartzen berriz jokatzen den lortutako sarien zatia eta jokoak nahiz apustuak ustiatzen dituzten enpresen diru-sarrera gordinaren baliokidea da, hau da, zergen aurretiko enpresa-tartea.

Makina txanponjaleetan jokatzen da gehien

Beste urtebetez, makina txanponjaleek segitzen dute izaten diru gehien arriskatzen den ausazko modalitatea, kopuru guztiaren % 39. Haren atzetik datoz, Estatuko Loteria eta Apustua, % 34arekin; apustuak, % 17arekin; ONCEren zozketak, % 5arekin; eta bingoko aretoak, % 5arekin ere.

 

Barneko Zuzendaritza Nagusiko informazioaren arabera, 2015ean Nafarroan 1.939 makina txanponjale zenbatu ziren, haietatik % 78 ostalaritzako establezimenduetan zeuden, % 21 joko-aretoetan eta % 1 bingoetan. Txanponjaleekin 103.277 euro bildu zen batez beste.

Bestalde, apustu-makinak gora egiten ari dira etenik gabe Nafarroan 2010eko laugarren hiruhilekoan ezartzen hasi zirenetik. Hala, iaz apustuen 8,12 miloi kontsignatu ziren (7,57 2014an), 54,31 milioi euro bildu (48,46 2014an) eta saritan 44,78 milioi euro banatu ziren (39,53 2014an).

Bingoari dagokionez, iaz Nafarroan bi areto zeuden, 2014ko kopuru bera. Duela 20 urte, 1995ean, sei bingo zeuden Foru Komunitatean. Aipatutako bi aretoetan 262.070 bisitari jaso ziren eta 45 pertsona zeuden lanean. Haien diru-bilketa gordina 14,97 milioi euro izan zen, eta aurreko urtean, berriz, 14,12.

Prebentzio eta kontroleko ekintzak

Gogora ekarri behar da, jokorako mendekotasuna duten pertsonek bingo-aretoetan sartzeko debekua eska dezaketela beraien ludopatia saiheste aldera. Neurri hori Nafarroako Gobernuko Joko eta Ikuskizunen Atalean aurrez aurre izapidetu behar da, eta atal horren egoitza Zaragozako errepidean dago, Cordovillako (Galar) 3,25 kilometroan. Beraz, 2015eko abenduaren 31n, 48 pertsonek bingo-aretoetan ezin zuten sartu hori egiteko eskatu baitzuten.

Bestalde, Foruzaingoak 2015ean 2.295 ikuskapen egin zituzten atal horretan, 154 txosten idatzi eta administrazio-salaketa bat izapidetu zuen hautemandako irregulartasunengatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa