(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urte amaieratik aurrera ekografo bat izango duten zortzi osasun-zentroak aukeratu dira ostirala, 2016.eko abuztuak 19


Altsasu, Barañain, Cascante, Azkoien, Tafalla, Tutera Ekialdea, Atarrabia eta Zizurrekoak dira


Osasun-zentro batera egindako bisita

Dominguez kontseilaria Altsasuko osasun-zentrora egindako bisitan. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek Altsasuko osasun-zentroa bisitatu du berriki, Departamentuak urte honen amaieratik ekografiak egiteko aukeratuko zortzi zentroetako bat. Gainerakoak, Barañain, Cascante, Azkoien, Tafalla, Tutera Ekialdea, Atarrabia eta Zizurrekoak dira.

Neurri horrekin (zortzi ekografo erostea dakar, 135.520 euroko inbertsioa), Osasun Departamentuak lehen mailako arreta indartu nahi du profesionalen erabakiak hartzeko gaitasuna hobetuz eta pazienteen irisgarritasuna hobetuz.

Departamentu horrek emandako datuen arabera, ekain amaiera arte 8.704 ekografia egin ziren Nafarroako oinarrizko gune guztietan, iazko epe berean baino % 14 gehiago; urte horretan halako 7.611 mediku-azterketa egin ziren.

Prestakuntza-ikastaro bat egitea ere aurreikusi da, ondorengo helburuekin, besteak beste: familiako medikuek beharrezkoa den trebezia eskuratzea ekografia klinikoaren erabileran, eta jardunbide horren erabilera lehen mailako arretan pixkanaka zabalduko duen kultura bat sortzea; hala, ekografia batekin abdomen aldean eta gihar nahiz eskeletoan lesio ohikoenak identifikatu ahalko dira.

Osasun-zentroetako ekografia klinikoaren abantailak

Ekografia klinikoa azterketaren arazo zehatzerako da. Profesionalei tresna bat ematea da kontua eta, hari esker, barne-egiturak ikusi, neurtu eta ebaluatu daitezke, segurtasuna handituz eta erabakiak hartzeko gaitasuna hobetuz. Horrenbestez, pazienteek lehen mailako arretan izandako aurkikuntza ekografikoak baliatu ahalko dituzte diagnostikoaren prozesua nahiz prozesu terapeutikoa bizkortzeko hala behar duten pazienteen kasuan.

Mendillorriko osasun-zentroan egindako azterketa pilotu baten emaitzen arabera, lehen mailako arretan aztertzeko proba mota hori egiteari esker, profesionalen erabakitzeko gaitasuna areagotzen da, klinikoari diagnostikoak ezartzeko eta orientatzeko aukera ematen dio, ia berehala lortutako informazioan oinarritutako erabakiak hartzea errazten du, eta hala agintzen duten egoera klinikoetan arretarako epeak murrizten uzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa