(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza eta gaixotasun arraroak, mahastizaintza eta artxiboak, unibertsitateen hurrengo uda-ikastaroak astelehena, 2016.eko abuztuak 22


NUPek, Hezkuntzak eta Nafarroako Unibertsitateak antolatuta, Iruñean eta Erriberrin egingo dira


Nafarroako Unibertsitateen Uda Ikastaroen barnean, abuztuaren 29tik 31ra, NUPek eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (INAP) Pío Baroja aretoan ondorengo ikastaroa emango dute Esther Vicente, Maider Pérez de Villarreal eta Lucía Pellejero doktoreek: "Eskola inklusiboa eta gaixotasun arraroak: hezkuntza-arloko esku hartze integrala".

NUPek antolatuta ere, abuztuaren 31n, irailaren 1ean eta 8an, Alberto Enrique Martín irakasleak ondorengo ikastaroa emango du: "Kooperatibismoa eta mahastizaintza, Nafarroaren azken 150 urteetako nekazaritza-garapenaren oinarriak".

Bestalde, irailaren 1ean eta 2an, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian "Artxibo garaikideak: hurbileko historiarako sarbidea" izeneko ikastaroa emango du Nafarroako Unibertsitateko Artxibo Nagusiaren zuzendari Yolanda Cagigasek.

"Eskola inklusiboa eta gaixotasun arraroak: hezkuntza-arloko esku hartze integrala" ikastaroan hainbat ikuspegi azalduko dira: pazienteak, haien familiak eta behar bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-inguruneari lotutako Administrazioko elkarte, irakasle eta profesionalak. Honako helburu hauek ditu: alde batetik, gaixotasun arraroak dituzten ikasleen hezkuntza-arretako beharrei lotutako alderdi guztiak era dibulgatzailean eta aldi berean zehatz-mehatz tratatzea; bestetik, gizarteak nahiz profesionalek haiek aztertzeko zer tresna dituzten, eta baita sor daitezkeen esku hartze integralak ere. Oro har unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat da eta Hezkuntzako Zientziak, Pedagogia eta Psikologia alorretakoentzat bereziki, baina baita Maisutza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, profesionalentzat eta gaixotasun arraroetan interesa duen edonorentzat ere. Parte hartzeko 30 euroko matrikula ordaindu beharko da eta doan izango da GERNAko bazkideentzat (gaixotasun arraroen edo ezohikoen Nafarroako taldea). Izena esteka honetan eman daiteke.

Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean eta 8an "Kooperatibismoa eta mahastizaintza, Nafarroaren azken 150 urteetako nekazaritza-garapenaren oinarriak" ikastaroa egingo da Erriberrin, jende guztiarentzat zabalik dagoena. Ikastaroak helburu bikoitza du: alde batetik, iragan mende hasierako nekazaritza-ingeniari Nicolas Garcia de los Salmones-i aitortza egin nahi zaio, funtsezko figura izan zena Nafarroako nekazaritzan; bestetik, garai hartan bizi zuen landa-mailako gizartearen testuingurua deskribatzea, Komunitatearen nekazaritza-garapena nola sortu zen eta egungo nekazaritza-sektorerako zer eragin izan zuen. Hiru saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira, lehenengoa, abuztuaren 31n, Erriberriko Gazteluan; bigarrena, irailaren 1ean Ardoaren museoan; eta hirugarrena, irailaren 8an, Erriberriko paradorean.

"Artxibo garaikideak: hurbileko historiarako sarbidea" ikastaroa Nafarroako Unibertsitateak antolatu du eta irailaren 1ean eta 2an izango da; haren helburua funts garaikideak dituzten artxiboen etorkizuneko erronkak aztertzea da ikertzaileen nahiz gainerako herritarren lehen iturriak kontserbatzeko eta zabaltzeko. 15 orduko ikastaro hori goiz eta arratsaldez egingo da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian (Iruñeko Maiatzaren Biko kalea), eta artxibozainentzat, ikertzaileentzat eta herritar guztientzat da. Izena esteka honetan eman daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa