(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azken egunak herritarrek Nafarroako zinematografoen historia dokumentatzen lagundu dezaten
astelehena, 2016.eko abuztuak 22


Argazkiak, kartelak, planoak, zinema-sarrerak, gutunak eta beste oroigarri batzuk jaso ditu proiektuak, eta haiek guztiek gure zinema XX. mendearen bigarren erdian nolakoa zen erakusten dute


Nafarroako zinematografoen mapa. ( irudia handitu )

Nafarroako Administrazioaren Artxiboak iragan otsailean Zinema Aretoa proiektua, Nafarroako Zinematografoak (1940-1990) abian jarri zuen eta, haren bidez, epe horretako Nafarroako zinema-kronika osatu nahi da herritarren laguntzarekin. Nolanahi ere, materialak jasotzeko epeak data bat izan behar zuen, eta dagoeneko finkatu da. Ekarpenen bat egin nahi dutenek irailaren 5era arte oraindik hori egiteko aukera izango dute.

Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboko arduradunekin bat etorriz, herritarren erantzuna arrakastatsua izan da. Nostalgia berpizten du eta zirraren memoria bat lantzeko aukera ematen. Dibertsioak urriak baina benetan gozatzen ziren denbora batera garamatzan materialak dira, proiektuaren argiak zirrarak elikatzen zituen eta ideiak zabaltzen; susmatu ere ezin ziren munduak erakusten zituen.

Zinema, orduan, kultur elikadura zen inoiz baino gehiago, eta elkartzeko nahiz elkar topaleku.


1945eko kartela. ( irudia handitu )

Administrazioaren Artxiboak jasotako dokumentazio guztia digitalizatu du, bai eta zentroan bertan kontserbatzen dena ere, Artxibo Irekiaren bidez jadanik kontsulta daitekeena. Astelehenean bertan, irailak 5, webgunean mapa bat jarriko da zinema-aretoa edo zinema-areto propioak zituzten Nafarroako udalerriekin; horrenbestez, ikustaldi bakar batean, existitu ziren areto-kopurua laburbildu nahi da eta haien kontzentrazio geografikoa. Udalerri bakoitzean klik eginez establezimendu bakoitzaren fitxa teknikoa zabalduko da.

Ekarpen gogoangarriak

Haien artean Izabako Udalak egindako ekarpenak daude; udalerri horrek oraindik zinema bizi bat du kontserbatutako material pilarekin (kartelak, programak, zinematografo bera eta zinema-lokala); horrez gain, proiektatutako film guztiak jasotzen ziren egunkari interesgarri bat dago.

Kartel eta eskuko programen bilduma ikusgarriak ere badaude, familiako argazkiak eta oroigarriak eta Altsasuko Nahaste aldizkariko zenbait ale; aldizkari horretan 80ko hamarkadan Bengoetxea zinema-aretoan proiektatutako filmen zinema-berri eta -iruzkinak sartzen ziren.

Burlatako Eslava zinema-aretoari buruz euskaraz idatzitako artikulu bat nabarmendu behar da, partikularren argazkiak, sarrerak edo programak eta Cáseda, Faltzes, Martzilla, Mélida, Lodosa, Barañain, Zubiri eta beste zenbaitetako zinema-aretoei buruzko materialak.

Mendabiako herritar baten memoriak ere jasotzen dira, haren herriko zinema-aretoaz maiteminduta zegoena. Eta kartel asko ere jaso dira proiekzio-aretoen tauletan erakusten ziren zinema-programazioekin, Lege Gordailuan kontserbatutakoak.

Udalek beraiek zeregin horretan modu aktiboan parte hartu dute, eta Nafarroako Filmotekak nahiz Liburutegien Zerbitzuak ere lagundu dute, informazio-puntu eta agiriak jasotzeko puntu modura eskaini direnak.

Orain informazio horren balioa nabarmentzea baino ez da geratzen 2017an argitalpen bat egiteko xedearekin; bertan, zinema-aretoen katalogoa eta haietako bakoitzari buruz jasotako informazioa jasoko da, bai eta Nafarroako zinemaren fenomenoa aztertuko duten artikulua zehatzak ere hainbat ikuspegitatik.

Zer dokumentu eman daitezke?

Ongietorriak dira: argazkiak, kartelak, sarrerak, gutunak, autografoak eta Nafarroako zinema-aretoen 50 urteen Historia lantzen adierazten, osatzen eta laguntzen duten beste edozein oroigarri.

Administrazioaren Artxiboa dokumentu horiek batzeaz arduratzen da, digitalizatzeaz, jatorrizkoa jabeari itzultzeaz, emailearen datuak jasotzeaz, dokumentua deskribatzeaz, sailkatzeaz eta argitaratzeaz guztiek haien berri izan dezaten.

Dokumentu horiek helarazteko aukera bat baino gehiago dago:

1. Etxean digitalizatzea eta artxiboa posta elektronikoz bidaltzea saloncinema@navarra.es helbidera eta dokumentua deskribatzen eta haren argitalpena baimentzen duen formularioa betetzea.

2. Dokumentuekin Administrazioaren Artxiboko egoitzara jotzea (Superser eraikina): Zaragozako errepidea, 3. km-2. solairua, Cordovilla, eta bertan digitalizatu eta jabeei itzuliko zaizkie.

3. Udalerriko liburutegi publikoan edo auzokoan ere entregatu daitezke; bertan digitalizatzeaz eta dokumentuak helarazteaz arduratzen dira identifikatzen eta argitaratzea baimentzen duten fitxarekin batera.

Informazioa 848429722 telefono-zenbakian eska daiteke 09:00etatik 14:00ak arte, edo ondorengo helbide elektronikora idatzita: saloncinema@navarra.es.

Emaileak artxiboko webgunean zehazten dira.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa