(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapen Ekonomikoak irailaren 1ean irekiko du epea industriako enpresa handiek inbertsiorako laguntzak eska ditzaten
asteartea, 2016.eko abuztuak 23


2,5 milioi eurokoak dira eta 2012 amaieratik ez zen era horretako sozietateetarako diru-laguntzarik deitzen


Soldatzailea

Eskaerak iristen diren hurrenkeraren arabera ebatziko dira, aurrekontu-kreditua agortzen den arte.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak abuztuaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean industriako enpresa handien inbertsiorako laguntza-deialdia argitaratuko du; haren bidez, 2,5 milioi eurorekin nolabaiteko garrantzia duten produkzio-proiektuak diruz lagunduko ditu, hau da, 500.000 euroko gutxieneko aurrekontu batekin.

NAOn argitaratutako iragarkiarekin, Nafarroako Gobernuak era horretako sozietateetarako diru-laguntzak berreskuratzen ditu, 2012 amaieratik Foru Administrazioaren laguntza publikorik ez baitzuten.

Eskaera-epea irailaren 1ean irekiko da eta urriaren 30ean amaituko. Espedienteak iristen diren hurrenkeraren arabera ebatziko dira, aurrekontu-kreditua agortzen den arte. Eta proiektuek 2017ko ekainaren 30a baino lehen egikarituta izan beharko dute.

Zehazki, laguntzak establezimendu bat Nafarroan duten edo izango duten enpresa handietarako dira eta ondorengo jardueretakoren bat egiten dutenak: manufaktura-industriak, nekazaritza-elikagaien industriak salbu (LGENFek kofinantzatutako berariazko inbertsioetarako laguntza batzuek agintzen ditu); hondakinen kudeaketari eta tratamenduari edo kutsadura kentzeari lotutako jarduerak; informazioa eta komunikazioak; logistika, salgaiak eta garraioak; eta I+G. Baldintzen artean, enpresek gizon eta emakumeen arteko Berdintasun Plan bat izatea ageri da.

Nafarroan industriako 150 bat enpresa handi daude (250 langile gutxienez eta urtean 50 milioi euroko negozio-bolumena, gaingiroki). Foru Komunitateko industriako enpresen % 5 dira, baina sektoreko enpleguaren erdia ia.

500.000 euroraino eta baita prestakuntza ere

Lehiakortasuna hobetzeko diruz lagundu daitezkeen gastuak, oro har, honako hauek dira: industria-erabilerako lurrak erostea, higiezinak eraikitzea edo hobetzea eta aktibo materialak nahiz immaterialak erostea.

Gainera, inbertsiorako laguntzetan dagoen berrikuntza modura, proiektuari lotutako prestakuntza ere diruz lagunduko da, modu osagarrian.

Diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 10eko diru-laguntza izango da, eta gehieneko zenbatekoa proiektu-motaren (enpresa berria, dibertsifikazioa eta zabalkundea-hazkundea) nahiz kokapena araberakoa

Zehazki, enpresa berrietarako edo dibertsifikazio-jarduketetarako, 500.000 eurokoa izango da, baldin eta sozietateak dentsitate demografiko txikiko edo langabezia handiko guneetan kokatzen badira (2014-2020ko eskualdeko laguntzen mapa), edo 200.000 eurokoa gunea barnean ez badago. Enpresa zabaltzeko edo hazteko, 200.000 euroko muga izango da, nolanahi ere.

Langileak trebatzeko gastuei dagokienez, deialdiak aurrekontuaren % 50raino ere erantzungo du edo 300.000 euro, gehienez ere.

Laguntza horiek industriako ETEen inbertsiorako laguntzak osatzen dituzte, ekainaren 2ko NAOn deitutakoak; 14,4 milioi eurokoak dira, eta EGEF Europako funtsekin konfinantzatuta daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa