(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1936ko kolpe militarraren ondorioz desagertutako pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dira Izaurgiko leizean (Erroibar) asteartea, 2016.eko abuztuak 23


Nafarroako Gobernuak herritarrei informazioa eskatu die oraindik berreskuratu ez diren fusilatutako eta desagertutako mila pertsona baino gehiago aurkitzen laguntzeko


Nafarroako Akelar eta Sakon espeleologia-taldeek gorpuzkiak topatu dituzte Erroibarko Izaurgiko leizean; gorpuzki horiek 1936ko kolpe militarraren ondorioz desagertutako pertsona batenak izan daitezke eta orain arte aurkitu ez zena.

Aurkikuntza hori jakinarazi ondoren, Nafarroako Gobernuaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko hitzarmenaren esparruan, azken erakunde horretako kideak tokira bertara joan dira, eta egiaztatu dute gizonezko baten ia osorik dauden gorpuzkiak direla, eta haren eskeletoa leize horretara bertara botatako animalien gorpuzki askorekin nahastuta dagoela, 50 metroko sakoneran.

Nafarroako Gobernuak gorpuzkiak hobitik ateratzeko finkatutako protokoloari jarraiki, aurretiazko txostena egin ondoren, datozen hilabeteotan haiek berreskuratuko dituzte metodologia egoki bat erabiliz.

Herritarren laguntza

Nafarroako Gobernuak herritarren laguntza eskatu nahi du informazioa emateko orduan, 36an fusilatutako eta desagertutako mila pertsona baino gehiago topatzeko orduan lagungarri izan daitekeelakoan; izan ere, haien guztien gorpuak oraindik ez dira berreskuratu.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak aipatu duenez, Izeurgiko leizean izandako era honetako aurkikuntzek "garrantzi handia dute familiei erantzunak emateko garaian, 80 urtez beraien senideak aurkitzeko zain baitaude". Gainera, aurkikuntza horiei esker, "biktimek egia jakiteko, justiziarako eta erreparaziorako duten eskubidean aurrera egin dezakete, eta 1936ko kolpe militarren ondorioz hil zituzten pertsonak duintasunez lurperatzea eta beraien familiei itzultzea ahalbidetzen dute".

Alde horretatik, aipatutako zuzendaritza nagusiak hobi edo era honetako lurperatzeren baten kokapenari buruzko informazioa duen edozein pertsonari, ezaguna izan edo ez, Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jar dadin eskatzen dio 848 426 047 telefono-zenbakira deituta, pazyconvivencia@navarra.es helbide elektronikora idatzita edo beraien eskutan duten dokumentazioa edo beraien testigantza ondorengo posta-helbide honetara bidaliz: Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia, Arrieta kalea, 12, 5. solairua, 31002, Iruña.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa