(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak jendaurrean jarriko ditu 2017-2027ko Nafarroako Hondakin Planaren hasierako bertsioa eta ingurumen-azterketa asteazkena, 2016.eko abuztuak 24

Irailaren 2an NAOn argitaratuko den Foru Gobernuko erabaki batean adierazten da

Transcripción textual del video

Foru Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat hartu du eta, haren bidez, 2017-2027ko Nafarroako Hondakin Planaren hasierako bertsioa eta ingurumen-azterketa estrategikoa jendaurrean jarriko dira, irailaren 2an NAOn (Nafarroako Aldizkari Ofiziala) argitaratuko dena.

Aurkeztuko diren alegazioak baloratu ondoren, Gobernuak urtea amaitu aurretik behin-behineko plana onartuko du eta ingurumen-adierazpen estrategikoa egingo.

Nafarroako Gobernurako Programa Akordioak Nafarroarako Hondakin Plan berri bat egiteko konpromisoa jasotzen du. Gainera, gizarte zibilaren eta inplikatutako eragileen partaidetza-prozesu bat egiteko konpromisoa zehazten du, frakzio bakoitza tratatzeko teknika hoberenak finkatzen saiatuz; hori guztia, ikuspegi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa aintzat hartuz eta ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuz. Helburu hori betetzeko, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuak planaren zirriborroa eta partaidetza-prozesua prestatu ditu, eta haietan erakundeek nahiz herritarrek lagundu dute.

Hondakinen tratamendua.

Helburu nagusia ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako plan bat lortzea da, Nafarroak klima-aldaketari emandako erantzunaren barnean dagoena, eta hondakinak kudeatzeko egungo esparrua funtsean hobetu nahi du; horrez gain, ekonomia-eredu berri baterako bidea proposatzen du, eta hondakinei buruzko mentalitatea aldatzea bilatzen haietan baliabide modura pentsatuz.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek Gobernuko Bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, helburua da "Nafarroa hondakinen prebentzioaren buru jartzea, hau da, murrizketan", eta, aldi berean, "berrerabilera eta birziklapena ahalik eta gehien sustatzea, lehengaiak, energia, baliabideak eta abar alferrik gal ez daitezen".

Kontseilariaren esanetan, lortu nahi da, halaber, "hurbiltasuneko enplegu berdea sortzea, birziklapenak isurketen antzeko helburuek baino 10 aldiz enplegu gehiago sortzen baitu, nazioarteko hainbat azterketek erakusten dutenez". Hala, 350 lanpostu baino gehiago sor daitezke, gaikako bilketa, berrerabilerako prestakuntza eta birziklapenaren artean.

2.000 ekarpen baino gehiago 575 pertsonak parte hartu duten prozesu batean

Otsail eta ekain artean partaidetza publikoko prozesu bizi bat egin da eta, hari esker, zirriborroari 2.000 ekarpen baino gehiago egin zaizkio, bileren eta tailerren bidez edo, zuzenean, Nafarroako Gobernuko webguneko Gardentasun Atariari.

Zehazki, prozesuan 575 pertsonak parte hartu dute honako hauen ordezkari izanez: 65 toki-erakunde, 37 talde eta erakunde, 15 mankomunitate, 27 enpresa eta 40 partikular.

Aipatu behar da prozesuak ez duela gairik kanpoan utzi, polemikoenak ere; izan ere, datuak, ereduak eta esperientziak aldeko eta kontrako aldeekin aztertu dira, haien indarguneak eta ahuldadeak aztertu dira , ahalik eta adostasun handiena eraikitzeko asmotan.

Horretarako, eskualde-mailako 22 bilera egin dira eta gaiaren araberako beste 6 partaidetza-maila askotan lau hilabetez.

Jendaurrean jartzea

Jendaurrean jartzeko epea (45 egun) Gobernuaren erabakia NAOn argitaratzen denean (irailaren 2rako iragarrita dago) hasiko da. Dokumentazioa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan izango da eskuragarri, bai eta Gardentasunaren Atarian ere.

Egun horretan bertan prozesuan parte hartutako eragile guztientzako aurkezpen-jardunaldi bat egingo da, jendaurrean jarritako dokumentuen xehetasun guztiak ezagutu daitezen. Hedabideei eta oro har jendeari irekitako bilera horretan, ekarpenei emandako bidearen berri emango da.

Zehazki, bi dokumentu jarriko dira jendaurrean:

-2017-2027ko Nafarroako Hondakin Plana, eta haren barnean sartzen da aldi berean: prebentzioko nahiz kudeaketako programa barneratzen duen hondakinen plan integratua, partaidetza-prozesuari buruzko txostena eta dokumentu laburpen exekutiboa.

- Ingurumen-azterketa estrategikoa.

2015-2025erako aurreikusitako hasierako helburua prozesu guztiaren zabalkundeak gainditu egin du, eta egoera horrek planaren egungo esparrua 2017-2027 epeari egokitzea eragin du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa