(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santa Crizko (Eslaba) eta Los Cascajosko (Los Arcos) aztarnategiak kultur intereseko ondasun izendatu dira asteazkena, 2016.eko abuztuak 24


Santa Crizen hiri erromatar garrantzitsu baten hondakinak daude, eta Los Cascajosen herrixka neolitiko berezi bat aurkitu zen


Santa Crizko (Eslaba) hiri erromatarraren ikuspegia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran bi erabaki hartu ditu eta, haien arabera, kultur intereseko ondasun izendatu ditu, alde batetik, Eslabako Santa Crizkoko hiri erromatarraren gune arkeologikoak, eta bestetik, Los Arcosen dagoen Los Cascajosko herrixka neolitikoa.

1917tik jadanik ezagutzen zena, Santa Crizko hiri erromatarrean hainbat indusketa egin dira iragan mendeko 90ko hamarkadatik gaur arte. Hiri horren izen latindarra ezagutzen ez bada ere, hark duen hirigune izaera beti argi geratu izan da bertako hondakinen monumentaltasuna ikusita eta han agertutako inskripzio pila ikusita, Nafarroan gehien agertutakoak zalantzarik gabe.

2014ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak eta Eslabako Udalak hitzarmen bat sinatu zuten eta, haren bidez, udalerriari 450.000 euro ordainduko zitzaizkion Santa Crizen 2014 eta 2015 urteetan aurreikusitako jarduketak finantzatze aldera; haren barnean sartzen ziren, indusketaz gain, estali gabeko egiturak finkatzea, haietako batzuk jatorrizko egoeran jartzea, eta hondakinak egokitzea bisitariak batera eta bestera ibil zitezen.

Finkatze-obrak iragan udazkenean amaitu ziren, ia 300 metro koadroko foro bat induskatu ondoren, eta azken fasean, iragan udaberrian osatua, toki hori museo bihurtu da, ibilbideak egokituz, informazioa jarriz eta piezak erakutsiz; horrekin batera, egindako lanen memoria idatzi da.


Los Cascajosko (Los Arcos) aztarnategiko txabola baten aztarnak. ( irudia handitu )

Los Cascajos

Los Arcosko udal-mugarteko hegoaldean dagoen Los Cascajosko aztarnategia, Odron ibaiaren ibilgutik gertu, 1995ean ustekabean aurkitu zen obra batzuk egiten ari zirela-eta. 93 bat hektarea hartzen ditu eta behe Neolitikoan eta ertainean izan zuen okupazio nagusia (4200 eta 3150 urteen artean k.a.). Bertan zeuden egontoki edo antzekoengatik –etxebizitzak, lurperatzeak, siloak.. aurkitu dira– Nafarroa guztiko kasu bakarra da.

Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin egindako indusketei esker, 31 egitura topatu ahal izan dira 32 hobiratzerekin eta hiru txabola zirkularri eusten zieten zutabeen zuloak; aurkikuntza horrek herrixka neolitiko hori Iberiar Penintsulako garrantzitsuenetako bat bihurtu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa