(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua itunpeko irakaskuntzako sindikatuekin eta patronalekin bildu da langileen eskubideak bermatzeko osteguna, 2016.eko abuztuak 25


Hezkuntzak 2017rako soldata % 1 igotzea proposatzen du, bai eta eskubideen bermea ere, esate baterako, edoskitzeagatiko metaketak, ordutegi-murrizketa 57 urte betetzean edo ordezkapenak hobetzea


Nafarroako Gobernua, sindikatuak eta sektoreko patronalak gaur eguerdian bildu dira akordio berri bat adosteko itunpeko irakaskuntza-sektorean hobekuntza sozialak eta hezkuntza-kalitatea bermatze aldera. Bilera horietan bitartekari-lanak egiten dituen Gobernuaren xedea langileen soldata 2017an % 1 igotzea da, eta gaur eguerdian aurkeztutako zirriborroan laneko eskubideei eusten die, esaterako: edoskitzeagatiko metaketak, irakasleentzako ordutegia murriztea 57 urte betetzean edo ordezkapenak hobetzea.

Irakasleen ordezkapenei dagokienez, Hezkuntzak aurkeztutako akordioaren zirriborroak ondorengoa proposatzen du: Departamentuak eskuordetutako ordainketan irakasleak ordezkatzeko ordainketa baja hartzen duenetik hamar eskola-egunetan egitea. Nolanahi ere, irakasleak honako kasu hauetan ordeztu ahalko dira: ordezkatutako pertsonak hezkuntza-laguntzako berariazko beharrak dituzten ikasleei arreta ematen dienean; bi hezkuntza-lerro baino gutxiago ezarrita dituzten ikastetxeetan zerbitzuak betetzen dituenean; Batxilergoko bigarren ikasturtean irakasten duenean, edo ordezkapenaren arrazoia amatasun-, aitatasun-, adopzio- edo harrera-egoera denean.

Akordio honek irauten duen bitartean, 57 urte betetzen duten irakasleek eta erretiro partzial aurreratua izateko eskatutako baldintzak betetzen dituztenek asteko gehieneko jardunaldiaren lau eskola-orduko murrizketa baliatu ahalko dute beren borondatez. Eskatutako baldintzak bete ezin dituzten irakasleek asteko gehieneko jardunaldiaren bi eskola-orduko murrizketa baliatu ahalko dute erretiroa guztiz hartzen duen arte edo aurreratutako erretiro partziala hartzeko aukera duen arte.

Irakasleek edoskitze-garaia metatu ahalko dute amatasunaren ondoriozko kontratua eten ondoren 21 egun naturaleko epe batean, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei ordezkapena ordainduko die egun horietan.

Hezkuntza Departamentuak denbora partzialeko kontratu bat onartuko du, bai eta dagokion kotizazioaren kostua ere, lanaldiaren eta soldataren murrizketa batean oinarrituko dena. Gainera, hezkuntza-administrazioak enpresak denbora partzialean izenpetuko duen txanda-kontratua ordainduko du legez murriztu daitekeen lanaldiaren gehieneko portzentajeraino.

Prestakuntza-arloari dagokionez, Departamentuak irakaskuntza-kalitatea hobetzea sustatuko du eta kalitatezko ikastetxeak izatea erraztuko.

Akordioak, halaber, bilatzen du irakasleek Haur Hezkuntzako jolas-orduan egiten duten zaintza-lana eskola-ordutzat jotzea.

Azkenik, irakasleen kontratazioari dagokionez, itunpeko ikastetxeek irakasleak hautatzeko nahiz kontratatzeko prozedura garden eta objektiboak ezarriko dituzte, behar bezalako publizitatea eginez.

Akordioak hiru urte iraungo duela aurreikusten da, 2009ko abuztuaren 31ra arte, eta urtero berrikusi ahalko da aldeetako batek hala eskatuz gero. Sindikatuak nahiz patronalak pozik agertu dira azken urteotan lehen aldiz hiru aldetako negoziazio-bilera batera deitu zaielako. Bilkura amaituta, bi asteko epe bat finkatu da bi aldeek behin betiko dokumentua idazteko proposamenak aurkez ditzaten. Epe hori igaro eta ekarpenak aztertu ondoren, hiru aldeen arteko bigarren bilera bat deituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa