(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3,5 milioi euro bideratuko ditu nekazari gazteak Nafarroan lanean has daitezen osteguna, 2016.eko abuztuak 25


Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da


Nafarroako Gobernuak 3,5 milioi euroko laguntzak emango ditu nekazari gazteak bertan lanean has daitezen, eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandako ebazpen batean jasotzen denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratua, laguntza horien helburua gazteak bideragarriak diren ustiapenetako nekazaritza-jardueran lanean aritzea da, jarduera hori sustatzea, biztanleria landa-eremuetan finkatzeko, jarduera ekonomikoari eusteko eta lurraldeko iraunkortasun eta garapen orekatua ziurtatzeko.

Nafarroako nekazaritza-ustiapenen lehiakortasuna hobetu nahi da ere landa-eremuan sare sozioekonomiko egonkor, dinamiko eta erakargarri bat mantentzen dela ziurtatzeko, aukera-berdintasuneko eta bizi-kalitateko baldintza egokiekin.

Laguntza horiek eskuratu ahalko dituzte lehen aldiz nekazaritza-ustiapen batean lanean hasiko diren pertsona fisikoek eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Prima bakarrekoa izango den laguntzaren zenbatekoa 37.375 euro da. Bi ordainketa berdinetan ordainduko dira, eta azken ordainketa enpresa-plana behar bezala egikaritzearen mende geratuko da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa