(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarren partaidetza-prozesuek politika publikoen diseinuan duten eragina aztertuko dira jardunaldi batean astelehena, 2016.eko abuztuak 29


Irailaren 8an egingo da Iruñean eta hilaren 6ra arte izena eman daiteke


Nafarroako Gobernuko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak datorren ostegunean, irailak 8, herritarren partaidetzari buruzko beste jardunaldi bat antolatu du; haren helburua prozesu horiek aztertzea da, politika publikoen diseinuan benetan zer eragin duten baloratzen saiatuz: Zer gertatzen da prozesu horietatik sortutako proposamenekin? Praktikara eramaten al dira? Zergatik hartzen dira proposamen batzuk eta beste batzuk ez?

Jardunaldian, halaber, biztanleen sektore guztien partaidetza uzten duten beharrezko tresnei buruz hausnartuko da, genero-ikuspegiaz azpimarratuz.

16:30ean egingo da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Pio Baroja aretoa), Navarreria kalea, 39, Iruña. Izena irailaren 6an baino lehen eman daiteke (http://bit.ly/Jornada0809).

Herritarren partaidetzarako jardunaldi hori honako hauentzat da: herritarrak, administrazioetako langileak, unibertsitateak, toki-garapeneko agentziak, enpresa-arloa, lanbide-elkargoak, hedabideak, adituak eta arloko profesionalak, sindikatuak, GKEak, herritarren nahiz profesionalen elkarteak, eta hilaren 8an egingo da, 16:30ean, 20:00etan hasita.

Honako gai honi buruzko hitzaldi bat ere hartuko du barnean: "Partaidetzarako mekanismoak: adierazitako helburuak eta izan daitezkeen errendimenduak". Azterketa Sozial Aurreratuen Institutuko (IESA-CSIC) zuzendari Joan Font Fábregasek emango du 16:35etik aurrera.

17:20 aldera, partaidetza-prozesuetako genero-ikuspegiaren esanahiari buruzko aurkezpen bat egingo da Nafarroako Berdintasunerako Instititutuko sustapen nahiz kudeaketako zuzendariorde Geno Ochando Ortizen eskutik. Eta 17:30ean "Sakontze demokratikoari genero-ikuspegi batetik begiratzea" izeneko hitzaldia eskainiko du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Politika eta Administrazio Zientziako irakasle Jone Martínez Palaciosek.

Jarraian, tailerretan lan egingo da "2016-2019ko Nafarroako Herritarren Partaidetza Sustatzeko Planaren genero-ikuspegia" gaiarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa