(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan, hilak 1, zabalduko da Erripagañan (Huarte) babestutako 56 etxebizitza jabetzan eskuratzeko epea astelehena, 2016.eko abuztuak 29


Pertsona interesdunak data hori baino lehen inskribatu beharko dira etxebizitza-eskatzaileen erroldan


Etxebizitzen kanpoko argazkia.

Irailaren 1etik 16ra epea zabalik izango da salerosketa araubidean tasatutako prezioen 56 etxebizitza eskuratzeko. Erripagañako urbanizazioan daude, Huarteko udal-mugartean.

Interesa duten Nafarroan erroldatutako pertsonek irailaren 1a baino lehen inskribatuta egon behar dute babestutako etxebizitzaren errolda bakarrean. Izapide hori aurretiaz hitzordua eskatuta egin daiteke Iruñeko Nasuvinsa enpresa publikoko bulegoetan (San Jorge etorbidea, 8. zenbakia) edo Tuterako Herritarrentzako Arreta bulegoan (Foruen plaza, 5. eta 6. zenbakiak), bai eta Nafarroako Gobernuko webgunearen bidez ere (www.navarra.es).

Sustapen horretan parte hartzeko, edo esleipen-prozesuan ez parte hartzeko, Administrazioak aitortutako ziurtagiri digital bat izan behar da, edo NAN eta Ogasunaren pasahitzarekin ere egin daiteke.


Data horietan aukera dago ere, hiruhileko zehatz horretarako erroldako inskripzioan aldi baterako baja ematea. Kasu horretan, datorren abenduaren 1eko prozedurarako alta automatikoa izango da, hau da, ez da beharrezkoa interesdunak inolako izapiderik berriz egitea.

Babestutako 56 etxebizitza Erripagañan

Erripagañan esleituko diren 56 BOEak ACR2 Promociones, S.L enpresaren sustapen bati dagozkio. Haietatik, 54 hiru logelakoak dira, batek bi ditu, eta beste batek lau. Haien azalerak 76 eta 120 metro koadro artean daude. Gainera, garaje eta trastelekua dituzte, terrazak edo lorategi pribatua etxabeen kasuan, eta B kalifikazio energetikoa.

Haztatutako familiako diru-sarreren arabera, etorkizuneko erosleek etxebizitzen erosketa-prezioaren % 6, 4 edo 2ren diru-laguntzak jaso ahalko dituzte.

Esleipendunen behin-behineko zerrenda (baremoa aplikatzetik eta adierazten duten lehentasunetatik aterako dira) irailaren 20an jakingo dela aurreikusten da www.vivienda.navarra.es atarian eta Nasuvinsako iragarki-taulan (San Jorgeko etorbidea, 8, behea, Iruña). Orduan, 10 eguneko epea zabalduko da alegazioak egiteko, eta haren ondoren behin betiko zerrenda onartuko da.

Etxebizitzei buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuko etxebizitzaren gaikako atarian topa daiteke, ondorengo estekan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa