(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Joxemiel Bidador-i buruzko Principe de Vianaren beste liburuki monografiko bat argitaratu da asteartea, 2016.eko abuztuak 30


Aldizkariaren diseinua berritu da eta atal berriak sartu dira


Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Principe de Viana aldizkariaren 264. zenbakia argitaratu du diseinu berriarekin. Nafarroari eta bertako ondareari buruzko azterketa historikoak eta kulturalak zabaltzeko bokazioari eusten dion liburukiak Joxemiel Bidador (1970-2010) ikertzaile, idazle ta eta euskal filologoari buruzko monografiko bat proposatzen du; hala, hark idatzitako liburuak osatzen dituzten sakabanatutako lan adierazgarrienak era ordenatuan ezagutzera emango dira. Aurkezpeneko testua Bidador-en alargun Idoia Sarak idatzi du.

"Principe de Viana"-n ez ezik, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko lau aldizkariek aldaketak jasan dituzte, eta Giovanni Malucello diseinatzaileak berriz diseinatu ditu ("Trabajos de Arqueología Navarra", "Fontes Linguae Vasconum" eta "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra"); lauetarako estetika uniformea erabili du, nahiz eta azaleko kolorea aldatu eta haietako bakoitzean elementu grafiko bereizgarriak ageri diren.

Formatuak berdin jarraitzen du (185 x 285 mm), baina azalaren eta barnealdearen diseinua aldatu eginda, bai eta paper-mota nahiz tipografiak ere. Azalak hegalik gabeko paper-azalak dira, eta artikuluen aurkibidea kontrazalean agertuko da ere, hemendik aurrera.

Principe de Viana lau hilean behingo aldizkariak beste berrikuntza bat du: "Los trabajos y los días" izeneko atala berreskuratuko du, urteko lehen zenbakian azalduko da eta, bertan, aurreko urtean izan ziren kultur nafarrari lotutako jarduerak nabarmentzen dira: ikerketako tesiak eta proiektuak; batzarrak, jardunaldiak eta mintegiak; euskarazko eta gaztelaniako literatur ekoizpena; pintura; arte eszenikoak; zinema; etnografia, folklorea eta kultura tradizionalak; eta turismoa eta jarduera kulturalak.

Gainera, zenbaki horretatik aurrera, egileen curriculum-en atal bat sartuko da ere eta Analytic Summary bat, artikuluen ingeleseko laburpenekin.

Aldaketen artean, erredakzio-batzordearen erabateko berrikuntza jasotzen da ere. Roldán Jimeno da batzordeburua eta honako hauek osatzen dute ere: Patricia Amigot, Teresa Catalán, Ángel Erro, Clara Fernández-Ladreda, Efrén Munárriz, Eloisa Ramírez, Mikel Zuza eta Paz Ezcurra.

Aldizkariak 576 orrialde ditu, 400 aleko tirada du eta 8,40 euroan saltzen da.

Joxe Bidador-i buruzko liburuki monografikoa

Liburukia haren oinarrizko hiru gaien baitan egituratzen da: Nafarroako euskal literaturaren historia, Nafarroako kazetaritzaren historia eta Erriberako euskalaritzaren historia. 1991 eta 2013 artean garatutako ikerketako nahiz dibulgazioko lanak aipatzen dituen bibliografia bat gehitzen zaio.

Joxemiel 1970eko martxoaren 28an jaio zen, Iruñean, honako toki hauetatik etorritako merkatarien familia baten barnean: Alborea (Albacete), Estellerria eta Adios (Izarbeizar). Arrotxapeako bere auzoan hezi zuten, eta Nafarroako kaputxinoen hiru komentuetan ikasi zuen: Iruñeko Extramurosen lehendabizi, Altsasukoan ondoren (hamar urte eskas zituela joan zen) eta, azkenik, Tuterako komentu nagusian; azken horretan, 16 urte zituela bere sinesmen erlijiosoa behin betiko alde batera utzi zuen.

Tutera izango zuen bizileku hurrengo urteetan eta, horrez gain, ikerketa-xede izan zen zortzi bat urtez. Iruñera bueltan, euskal kulturaren aldeko apustua egin zuen, eta horri bertako dantzen nahiz ohituren ikasketaren bidez bideratu zuen, dantza horien jatorri historikoei buruzko interesaren bidez; aldi berean, Euskal Filologiako ikasketetan sakontzen jarraitzen zuen, Baztan, Aezkoa edo Monteagudoko pertsonak elkarrizketatuz ondare immaterialeko hondakinak bilatu nahian. Horrek guztiak hainbat artikulu eta kolaborazio ekarri zituen.

Haren ekoizpenean azpimarratu behar dira, halaber, 2000. urtean eta 2004an hurrenez hurren argitaratutako idazle nafarrei buruzko bi monografia: Sakanako euskal idazleen antologia I (Iruña, Nafarroako Gobernua; Bierrik Elkastea), eta Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra (Iruña, Pamiela).

Idoia Sarak liburukiaren aurkezpenean aipatu duenez, "sentsibilitate berezi batetik ikertu eta zabaldu zuen munduaren eta kulturaren ikuskera askotarikoen artean zubiak eraikiz, bere etorkizunari begirik kendu gabe inoiz". Dibulgatzaile modura 400 artikulutik gora argitaratu zituen Euskal Herriko argitalpen askotan eta aldizkari espezializatutan.

Euskarazko irakaskuntzan ere aritu zen, bai eta euskarazko testu literarioak idazten ere. Hasiera batean, helduentzako euskara-irakaslea izan zen eta, Bigarren Hezkuntzako irakasle gisa bere plaza erdietsi ondoren, Iruña eta Tuterako institutuetan irakasle jardun zuen. Tuterako Benjamin institutuan eskola ematen ari zela, burmuinaren nahiz nerbio-sistemaren zati handi bat kaltetu zuen buruko isuria izan eta 2010eko martxoaren 2an hil zen, 39 urterekin.

Los trabajos y los días

Los trabajos y los días atalak bederatzi doktorego-tesiren datuak eta laburpena biltzen ditu giza zientzietako, gizarte-zientzietako eta juridikoetako Nafarroako gaiei buruz, 2015ean defendatutakoak; horrez gain, bi kapitulu jasotzen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialarien batzar, jardunaldi, mintegi eta ikerketa-proiektuetako edukia laburbiltzeko (Zuriñe Sainz Pascualen eskutik) eta Giza Zientzien eta Gizarte Zientziei buruzko Nafarroako Unibertsitateko batzar, jardunaldi eta mintegietako edukia laburbiltzeko (Fina Trèmols i Garanger-en eskutik).

Bi kapitulu berrik Mikel Zuza Viniegraren testuak jasotzen dituzte, eta urte horretako egileen ekoizpen literarioa batzen da bertan, eta baita Ángel Erro Jiménezena ere, honako honi buruz idazten duena: "La literatura Navarra en euskera/Nafar literaturaren uzta".

Emilio Quintanillaren artikuluak datoz ondoren, Miguel Echauri pintorea aztertzen duena, eta Alicia Ezker kazetariarena; azken horrek Nafarroako kultur urtea laburbiltzen du "Imaginación y talento frente a los recortes. Las artes escénicas en Navarra" bere erreseinan. Ondoren, Golem banaketako erosketa-arduradun Marta Artica Zuranok 2015eko zinematografiaren paisaia deskribatzen du "Mucho que contar, mucho por andar" izeneko artikuluan.

Azkenik, etnografiaren, folklorearen eta kultura tradizionalaren esparruan, David Mariezkurrenak gai horietako urteko ekitaldi garrantzitsuenen berri ematen du (erakusketa etnografikoak, hitzaldiak, omenaldiak, batzarrak…), eta turismo-arloan, Ainhoa Aguirrek urte hartan gehien bisitatutako turismoko jarduera nahiz baliabideen eskaintza oroitzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa